Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren ebazpena, (Q16/222) Etxarri Aranazko Udalari gomendatzea 10. egizkaritze Unitatean aurreikusitako baldintzen gauzatzea bermatzea, 2017ko martxoaren 10ean Herriko Gobernu Batzordean adostu zen bezala, eta baldintza horiek betetzen ez badira, ez bete kasuetarako aurreikusitako jarduerak aurrera eramatea.

2018 urria 16

Hirigintza eta Etxebizitza

Gaia: El retraso que está sufriendo el desarrollo urbanístico de la unidad de ejecución 10 (UE-10) de las Normas Subsidiarias de Etxarri Aranatz.

HIrigintza

Etxarri-Aranatzeko alkatea

Alkate anderea:

  1. 2017ko martxoaren 30ean, instituzio honek Q16/222 espedientearen harira izandako jarduketak amaitutzat eman zituen, bertan […] andereak aurkeztutako kexa jarduten zen, non eskatzen zuen hirigintza-jarduketako sistema alda zedila Etxarri Aranatzeko Arau Subsidiarioen 10 zenbakiko exekuzio-unitateko lursailean.

    Etxarri Aranazko Udalaren txosten baten ondoren amaitu ziren jarduketak, izan ere, txosten horretan, egindako gomendioak betetzeko helburua zuten neurriak ikusi ziren. Zehazki, herriko abokatuaren txosteneko laugarren puntuak hau zioen:

    Aurreko bermeren baten urraketak 10. Egikaritze Unitatea egikaritzeko sistema aldatzeko ahalmena emango dio Udalari, legezko betebeharren urraketagatik (35/02 Foru Legearen 98.2 art.), eta lankidetza-sistema izatera pasatuko da, 76. artikuluan finkatutako prozeduraren arabera, bertara igortzen baitute 35/02 Foru Legeko 143 eta 157.1 artikuluek.

  2. 2018ko martxoaren 5ean, kexa jarri zuen pertsona berriro jarri zen harremanetan erakunde honekin, eta honako hau azaldu zion:
    1. Etxarri Aranazko Udalak esandakoak esan arren, urtebete beranduago ere jarraitu egiten duela arazoak, eta ez duela Udalaren inongo jakinarazpenik jaso.
    2. Duela ia 15 urte hasi zen prozesu luze hau amaitzea espero duela, aitak ez bezala, amak bere ametsa betetzeko aukera izan dezan.
  3. Jarraian, erakunde honek Etxarri Aranazko Udalera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.

    2018ko irailaren 24an jasotako txostenak honela dio:

    Etxarri Aranatzeko Arau Subsidiarioen 10 zenbakiko exekuzio-unitatearen hiriguntza jarduetako sistemaren aldaketaren inguruan aurkeztutako kexaren aurrean, idazki honen bidez honako dokumentazio atzikitzen dizuegu:

    1. 2017ko martxoaren 10ean, Etxarri Aranazko Tokiko Gobernu Batzarrak harturiko akordioa non aprobatzen da behin betiko Etxarri Aranatzeko Arau subsidiarioen 10 zenbakiko exekuzio unitateraren hirigintza-jarduketako sistemaren aldaketa, borondatezko erreparzelaziotik konpensacio sistemara.
    2. 2017ko maiatzaren 30eko Etxarri-Aranatzeko Arau Subsidarioen 10 zenbajuji exejyzui-unitatearen konpentsazio nbatzordearen notazio eskritura”
  4. Agerian geratu den bezala, Etxarri Aranazko Arau Subsidiarioetan jasotako 10. Egikaritze Unitateko hirigintza-garapena jasaten ari den atzerapenagatik aurkeztu da kexa.

    Kexa aurkeztu duenak dio hamarkada bat baino gehiago daramatela egikaritze-unitate horren garapenaren zain, eta udalak gaiarekiko duen gelditasuna salatzen du.

    Etxarri Aranazko Udalak, bere aldetik, aurrez aipatutako dokumentazioa bidali du.

  5. 2017ko martxoaren 10eko Etxarri Aranazko Tokiko Gobernu Batzordearen akordioak behin betiko onartu zuen 10. Egikaritze Unitatearen egikaritze-sistema aldatzea -borondatezko birpartzelaziotik konpentsazio-sistemara-, eta konpentsazio-batzordearen estatutuen proiektua ere onartu zuen. Honela dio akordio horrek:
    1. “3. Unitatea garatu ahal izateko, Udalak baldintza hauek ezartzen ditu, eta bete egin beharko dira, unitatearen garapenaren berehalako egikaritzea bermatu ahal izateko.

      Baldintzak-bermeak:

      • Bi jabeen arteko akordiorik ezean, ez da baimenduko antolamenduen aldaketarik.
      • Behin sistema-aldaketa eta egoerara egokitutako estatutuak behin betiko onartzen direnean, unitateak urbanizazio-proiektuen eta birpartzelazioen behin betiko onarpena du, eta luzaezina den hilabeteko epean, 10. Egikaritze Unitatearen konpentsazio-batzordearen eraketaren eskritura publikoa aurkeztu beharko da.
      • Oraingo urbanizazio-proiektua aldatu edo egokitu behar izanez gero, hilabeteko epea egongo da aurkezteko, konpentsazio-batzordearen estatutuak formalizatzen direnetik hasita.
      • Behin batzordea eratutakoan, edo urbanizazio-proiektua onartutakoan, urbanizazio-lanak gauzatzeko kontratua egin beharko da hilabeteko epean, behin betiko onartutako urbanizazio-proiektuarekin eta urbanizazio-lanen zuzendaritzarekin bat etorriz. Urbanizazio-obrak kontratistari esleitzeko eta haien hautazko zuzendaritza esleitzeko behar bezala egindako akordioa aurkeztu beharko da.
      • Unitatearen urbanizazio-lanak hasi direla egiaztatu beharko zaio Udal honi, modu frogagarrian, eta atzerapenak ezingo du hilabete baino gehiagokoa izan, urbanizazio-proiektuaren aldaketa behin betiko onartzen denetik hasita, baldin eta beharrezkoa bada.
      • Urbanizazio-lanek amaituta egon behar dute lanak hasi eta bi hilabeteko epean, eta akta aurkeztu behar zaio Udalari.
    2. 4. Aurreko bermeren baten urraketak 10. Egikaritze Unitatea egikaritzeko sistema aldatzeko ahalmena emango dio Udalari, legezko betebeharren urraketagatik (35/02 Foru Legearen 98.2 art.), eta lankidetza-sistema izatera pasatuko da, 76. artikuluan finkatutako prozeduraren arabera, bertara igortzen baitute 35/02 Foru Legeko 143 eta 157.1 artikuluek. 1 de la LF 35/02”.

      Etxarri Aranazko Tokiko Gobernu Batzordearen akordio horren ostean, 2017ko maiatzaren 30ean, 10. Egikaritze Unitatearen konpentsazio-batzordearen eskritura publikoa formalizatu zen, eta ez da beste jarduketarik hauteman data horretatik.

  6. Erakunde honen ustez, Tokiko Gobernu Batzordearen akordioan 10. Egikaritze Unitatearen berehalako egikaritzea ziurtatzeko zenbait baldintza ezarrita daudenez, administrazio-egintzen betearazpen-printzipioarekin bat etorriz, Etxarri Aranazko Udalari dagokio baldintza horiek betetzen direla zaintzea, eta ez badira betetzen, ezarritako jarduketak gauzatzea -kasu honetan, unitatearen egikaritze-sistema lankidetza-sistemara aldatzea-.

    Era berean, 10. Egikaritze Unitatearen konpentsazio-batzordea eratu zenetik igarotako denbora kontuan hartuta, egindako akordioaren jarraipena egin behar da, eta bizkor hartu behar dira akordio horretan ezarritakoa betetzen dela ziurtatzeko beharrezko behin-behineko neurriak.

    Horregatik, erakunde honen ustez, beharrezkoa da Etxarri Aranazko Udalari gomendatzea zaintzeko ea betetzen diren 2017ko martxoaren 10eko Tokiko Gobernu Batzordean 10. Egikaritze Unitatearen egikaritzea ziurtatzeko ezarritako baldintzak, eta baldintza horiek betetzen ez badira, urraketa-kasuetarako finkatutako jarduketak gauza ditzala eskatzea.

  7. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:

    Etxarri Aranazko Udalari gomendatzea zaintzeko ea betetzen diren 2017ko martxoaren 10eko Tokiko Gobernu Batzordean 10. Egikaritze Unitatearen egikaritzea ziurtatzeko ezarritako baldintzak, eta baldintza horiek betetzen ez badira, urraketa-kasuetarako finkatutako jarduketak gauza ditzala eskatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Etxarri Aranatzeko Udalak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.

Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2017. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.

Adeitasunez, zure erantzunaren zain,

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia