Partekatu edukia
Hirigintza eta Etxebizitza
Gaia: Disconformidad con incoación de expediente sancionador.
Hirigintza
Azagrako alkatea
Alkate jauna:
Ondoren, Azagrako Udalera jo nuen, aipatutako kontu horri buruzko informazioa emateko eskatzeko.
2015eko otsailaren 17an, udal txostena jaso nuen (kexaren txostenari gehituta dago).
Kexan adierazitako arazoa eta jasotako udal txostenaren edukia ikusita, Azagrako Udalak bideratutako zehapen espedientearen kopia bat eskatu zuen erakunde honek.
2015eko martxoaren 3an, eskatutako administrazio espedientea jaso genuen.
Agerian gelditu den moduan, […] jaunak kexa adierazi zuen Azagrako Udalak zehapena ezarri ziolako. Zehapena berari ezarri zitzaion, kuadrilla txoko bat erabiltzeagatik aginduzko edo arauzko udal lizentzia eduki gabe, ez baita halakorik eskatu.
Zehapen espedientean, ezartzen zaion isuna funtsatzeko, hau ageri da:
“Aipatutako Ordenantzaren 13. artikuluak agintzen dio kuadrilla txokoaren ordezkariari kuadrilla txokoa erabiltzeko lizentziaren eskaera aurkezteko betebeharra.
[…] (…) jauna identifikatu zuten ikuskapenean parte hartu zuten udaltzainek, aginduzko edo arauzko lizentziarik gabe txokoa erabiltzen duen kuadrillako kide gisa… ”.
Hau da, […] jauna zehatu da kuadrillaren ordezkariari –haren izenean, taldearenean, jardunda– legokiokeen betebehar bat (lizentzia eskatzea) ez betetzeagatik eta kuadrilla horretako kide izateagatik (adierazten denaren arabera, ikuskapen batean ikusi zen hori).
Erakunde honen ustez, zehapen hori legez kontrakoa da, erantzukizun edo erruduntasun printzipioa urratzen baitu. Ez da egokia pertsona fisiko bat zehatzea, beste bati dagokion betebehar bat ez betetzeagatik.
Alde horretatik, […] jaunak adierazi dio erakunde honi bera ez dela kuadrillaren ordezkaria.
Higiezinaren jabea.
Lagun taldea osatzen duten adingabeen legezko ordezkariak.
Bere aldetik, 12. artikuluak jasotzen du kuadrilla txokoen erabiltzaileak nortasun juridikorik gabeko batasun gisa hartuko direla, Azagrako Udalaren aurrean, eta haren aurrean aurkeztu eta harengana joko dutela denen artean izendatutako ordezkari baten bidez, udal horrekin bideratu beharreko izapide guztietarako.
13. artikuluak ezartzen du ordezkariak edo, bere kasuan, kuadrilla txokoaren ordezkariek, behar bezala onetsita, kuadrilla txokoa erabiltzeko lizentziaren eskaera aurkeztu beharko dutela…
Azken batean, lizentzia eskatzeko betebeharra kuadrillari dagokio, nortasun juridikorik gabeko batasuntzat jotzen dena, eta taldeak izendatu duen eta Udalarekin harremanak dituen ordezkariaren bidez jarduten duena.
Hori hala dela uste badugu, aurreratu den moduan, ezin liteke arau-haustearen zama […] jaunaren bizkar gainera bota, kuadrillako kidea baita, baina ez, ordea, haren ordezkaria.
Amaitzeko, adierazi behar da, 2015eko martxoaren 3ko idatzian Azagrako Udalak adierazitakoa ikusirik, kexa aurkeztea eragin duen egintzaren balizko irmotasunak (azaltzen denez, ez baita helegiterik aurkeztu) ez dakarrela egintza hori Zuzenbidearen araberakoa izatea eta ustezko baliogabetze batek soil-soilik aukera arrazoiei erantzutea.
Kargak ezartzen dituen egintza bat dugu aurrez aurre, kalterako dena, eta, erakunde honen iritziz, legez kontrakoa (erruduntasun printzipioa eta harekin lotuta ezarritako arauak urratzeagatik, bai 30/1992 Legean, azaroaren 20koan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenean, eta bai aplikatutako Ordenantzan bertan ere). Hori dela-eta, egokia litzateke zehapena baliogabetzea eta eraginik gabe uztea, 30/1992 Legean, azaroaren 26koan, 105.1 artikuluan, jasota dagoenaren arabera.
Ondorioz, eta 4/2000 Foru Legeak, uztailaren 3koak, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoak, 34.1 artikuluan, ematen dizkidan ahalmenen arabera, beharrezko jo dut:
Gomendatzea Azagrako Udalari baliogabetzeko eta eraginik gabe uzteko kexaren egileari ezarritako zehapena, ez dagokion betebehar baten arau-haustean oinarritzen baita.
4/2000 Foru Legearen, uztailaren 3koaren, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoaren, 34.2 artikuluaren arabera, egokia da Azagrako Udalak jakinaraztea, egokia edo bidezkoa den moduan, gehienez ere bi hilabeteko epean, gomendio hau onartzen duen edo ez, eta, hala bada, betetzeko hartutako neurriak zein diren.
Legezko agindu horretan jasota dagoenarekin bat eginez, gomendioa ez onartzeak ekarri ahal izango du 2015eko urteko txostenean sartzea kasua. Nafarroako Parlamentuan azalduko da, eta berariaz aipatuko da aldeko jarrera azaldu ez duen administrazioa, jarrera hori izatea posible zela uste bada.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez,
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia