Partekatu edukia
Hezkuntza eta Irakaskuntza
Gaia: Denegación de la devolución del importe de la matriculación en el Conservatorio Superior de Música de Navarra.
Hezkuntza
Hezkuntzako kontseilaria
Kontseilari jauna:
Ondoren, erakunde honek Hezkuntza Departamentura jo zuen, aipatutako gaiari buruzko informazioa eskatzeko.
Aipatu txostenean honakoa adierazi zen:
“[…] jaunak, […] jaunaren ordezkaritzan, Hezkuntza Departamentuko Musikaren Hiriko Irakaskuntza Artistikoen eta Kudeaketaren Atalari idazkia helarazi zion, 2014ko urriaren 25ekoa. Bertan, matrikularen kontzeptu gisa ordaindutako 1.141,00 €-ak itzultzeko eskatzen zen, bere idazkiaren arabera matrikula hori deuseztatu egin baitzen.
Urriaren 31n, Irakaskuntza Artistikoen Atalak ezezkoa eman zion eskariari, Nafarroako Foru Komunitateko Musika Graduko goi mailako irakaskuntzen sarbide, matrikulazio eta egonaldia arautzen dituen Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 29ko 48/2011 Foru Agindua betez, haren 16. artikuluan matrikulari uko egiteko aipatzen diren alderdiak oinarri hartuta. Foru Agindu horretan irmotasunez eta salbuespenik gabe ezartzen da matrikula deuseztatzeak ez duela ordaindutako tasak itzultzea eragingo, eta halaxe jakinarazi genuen.
Irakaskuntza Artistikoen Ataleko idazkiak ez zuen inola ere esaten matrikula deuseztatu egin zitekeenik, kexaren helburua tasak itzultzea baino ez zelako.
Arartekoaren idazkiari erantzuteko, Irakaskuntza Artistikoen Atalak Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren baieztapena eskatu zuen,[…] jaunak benetan deuseztatu dela dioen matrikularen gainean. Erantzunean, matrikula hori deuseztatzen duen idatzizko ebazpenik ez dagoela jakinarazi zen.
Izaera fisiko edo psikikoko gaixotasun luze bat jasatea.
Lanpostu batera sartzea.
Familia betebeharrak.
[…] jaunaren kasuan ez da halako egoerarik eman.
Aipatzen den plaza hutsa ez da bete, ez baitzegoen sarbide baldintzak betetzen zituen hautagairik.
Matrikula handitzeak eta deuseztatzeak arautzen dituen Foru Agindua 2011ko martxoaren 29an onartu zen, eta, ondorioz, data horretatik aurrera Nafarroako Musikako Graduko goi mailako irakaskuntzetako matrikula deuseztapenak arau horren menpe egon dira.
Azaldu denez, […] jauna Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak matrikulazioaren zenbatekoa itzuli ez diolako kexu da.
Interesdunak adierazi duenez, sarbide frogak egin zituen goi mailako kontserbatorio desberdinetan eta, hasiera batean, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan soilik izan zen onartua (Musikologia espezialitatean).
Irailaren 4an, ikasturtea hasi baino lehen, Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren deia jaso zuen eta uko bat egon zenez Zuzendaritza espezialitatean onartua izan zela (bi plaza baino ez zeuden) jakinarazi zioten. Azken espezialitate hori zen hasieratik ikasi nahi zuena eta horregatik onartu zuen.
Hori dela eta, Hezkuntza Departamentuari eskatu zion zenbatekoa itzultzeko, 1.140 euro ordaindu baitzituen Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko matrikula gisa.
Eskaria ezetsi egin zen, Hezkuntza Departamentuaren txostenean azaldu diren arrazoien ondorioz.
Bildutako zenbatekoa, otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuan aurreikusitakoren arabera ezarritako Hezkuntza Departamentuaren menpeko eskola egoitzetako eta derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzetako tarifak finkatzen dituen Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 19ko 43/2014 Foru Aginduan aurreikusitakoaren arabera, prezio publikoa da.
Prezio publikoak, tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen arabera, zuzenbide publikoko araubidean egindako jarduera edo zerbitzu gisa ordaintzen diren diru kontraprestazio gisa ulertzen dira, baldin eta, sektore pribatuan ere zerbitzu edo jarduera horiek eskaintzen direnean, borondatez eskatu badituzte administratuek, Foru Lege honetako 5. artikuluaren arabera. Prezio publikoak ordaintzeko betebeharra dute ordaindutako zerbitzu edo jarduera horien onurak pertsonalki edo ondasun gisa jasoko dituztenek (19. artikulua).
Lege testu horietan, hiritarrari ematen zaion horren eta prestazioagatik kobratzen den horren artean (zerbitzuaren eta kostuaren arteko harremana) oreka eta proportzio bat egon behar dela iradokitzen da.
Kasu honetan, erakunde honen ustez, oreka hori hautsi egin da, hiritarrari ikasturte osorako matrikulazioaren zenbatekoa (1.141 euro) kobratu zaiolako eta hark ez duelako ikasturtea hasi ere egin, azaldu dituen arrazoien ondorioz.
Arrazoi horiek, gure ustez, baloratu egin behar dira, ukoa, aztertzen ari garen kasu honetan, ez baita justifikatu gabeko edo apeta hutseko arrazoi baten ondorioz gertatu, baizik eta hezkuntza administrazio desberdinen eskariaren eta eskaintzaren arteko harremanagatik, eta, zehazki, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan ez delako eskaintzen […] jaunak lehentasun gisa ikasi nahi zuen espezialitatea.
Uko horrek –eskolak hasi baino lehen egindakoak- hezkuntza administrazioen aldi bereko hautaketa prozesuen logika du oinarri.
Erakunde honen aburuz, martxoaren 29ko 48/2011 Foru Aginduak (16. artikuluan matrikularen ukoa arautzen da) ez du zehazten […] jaunak aurkeztutako eskaria ezetsi egin behar denik. Agindu horren arabera, ikasturtea hasitakoan arrazoi jakin batzuen ondorioz (gaixotasuna, lana edo familia) ikasleak ezin badu ikastaroarekin normaltasunez jarraitu, ukoa osorik edo partzialki onartuko da, apirilaren 30era arte.
Erakunde honen iritziz, xedapen hori ez da pentsatu edo ezarri honakoa bezalako kasu baterako, non ikasleak ikasturtea hasi ere ez duen egin eta ez den aparteko egoerarik eman, beste hezkuntza administrazio baten onarpenaz gain.
Gainera, hartutako erabakia ez dago parekidetasun arrazoien babespean, Hezkuntza Departamentuak adierazi duenez, erakunde honek ulertzen duen bezala.
Interesdunak, administrazio desberdinetako hautaketa prozesuen gorabeheren ondorioz, matrikula bi aldiz ordaintzea, Nafarroako eta Aragoiko kontserbatorioetan, herri administrazioaren ebazpen edo arauren batean ager liteke -erakunde honen ustez ez da halakorik ageri-, baina, edonola ere, ez du betetzen Hezkuntza Departamentuak aipatutako parekidetasun printzipioa, emaitzaren gehiegikeria eta interesdunaren kaltea kontuan hartuta.
Interesdunari eskatzen zaion prezio publikoa jasotako hezkuntza zerbitzuaren kontraprestazio gisa ulertu beharko litzateke.
Zerbitzu hori ez da jaso, hainbat administrazioek aldi berean hurrengo ikasturterako plazak eskaini dituztelako. Interesdunak hartutako erabakia, eta horretarako unea, hautaketa prozesu horien dinamikaren berezko logikaren ondorio izan dira.
Onargarria izan liteke, izatekotan, finantza ahalmena diziplinatzen duten printzipio orokorren arabera, kasu honetan prezio publiko bat eskatuta gauzatu delarik, hiritarrari matrikulazioaren kudeaketaren berezko gastuak kobratzea; hala ere, ikasturteko matrikularen zenbateko osoa eskatzea neurrigabea da, baita bidegabea ere, eta ez da inola ere parekidea.
Hezkuntza Departamentuari gomendatzea Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan matrikulazioagatik ordaindu zuen zenbatekoa itzul dakiola, ez baitzuen zerbitzu hori jaso, justifikatutako arrazoi baten ondorioz.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.2 artikuluaren arabera, Hezkuntza Departamentuak gehienez ere bi hilabeteko epean adierazi beharko du gomendio hau onartzen ote duen eta, hala badagokio, berau betetzeko zein neurri hartu dituen.
Lege testu horretan ezarritakoaren arabera, gomendio hori onartzen ez bada, kasua 2015. urteko txostenean sartu ahalko da, ondoren Nafarroako Parlamentuan azaltzeko, eta berariaz adieraziko da administraziok ez duela aldeko jarrerarik erakutsi, hala jokatzea posible izan arren.
Zure erantzunaren zain, jaso agur bero bat.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia