Partekatu edukia
Administrazio publikoen ondasunak
Gaia: Inactividad en la defensa y recuperación de bienes y patrimonio.
Nekazaritza
Artazuko alkatea
Alkate jauna:
Ondoren, Artazuko Udalera jo nuen eta kexaren berri eman nion. Hala, aipatutako gaiari buruzko informazioa eskatu nion.
2015eko urtarrilaren 20an, udal txostena jaso nuen eta kexa espedientean sartuta ageri da.
Aurkeztutako kexaren atzean 2014ko uztailaren 1ean eta abuztuaren 11n egindako eskariak daude. […] andreak […](r)en ordezkaritzan igorri zituen eskariak Artazuko Udalera, Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 110. artikuluan eta hurrengoetan adierazten diren ahalmenak betetze aldera, Artazuko […] poligonoko […] zenbakiko katastro partzelan sartutako lursail zerrenda jabetza publikokoa dela ulertuta.
Eskari horiek egin ondoren, 2014ko irailaren 25ean, interesdunak udal idazkariaren erantzuna jaso zuen, baina ez zitzaion nahikoa iruditu.
Erakunde honek, alderdien posizioak baloratuta, egokitzat jo du Artazuko Udalari iradokitzea ikerketa espediente formal bat has eta tramita dezala, Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 115. artikuluan eta Nafarroako Toki Erakundeetako Ondasunen Araudia onartzen duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuko 38. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.
Espediente horrek, batetik, Artazuko Udalaren berariazko ebazpen batekin kexaren egileak adierazitako gaia (kexan aipatutako lursail zerrendaren titulartasuna, bere ustez toki ondarekoa dela dioten zantzuen aurrean) burutzeko gaitasuna izango luke, interesdunari emandako erantzuna udal idazkariaren idazki bat baita eta horrek ez baitauka ebazpen izaerarik.
Eta, bestetik, ikuspuntu materialetik, ikerketa espediente horrekin gehiago argitu ahalko lirateke –administrazio espediente baten berezko ondoreekin- kexan agertzen den lursail zerrenda horren titulartasunari (pribatua edo udalarena) buruz sor daitezkeen zalantzak.
Honako elementuek ikertzea komeni dela adierazten dute:
Toki erakundeko ondasunen udal inbentario falta.
Egungo katastro kalifikazioa eta udal planak emandako kalifikazioa ez izatea guztiz erabakigarriak interesa duten ondoreetarako, kontuan hartuta ondasunaren ustezko jabetza publikoaren izaera argudiatzen dela.
Udalean aipatu partzelaren eskrituren kopia oso bat jasota ez egotea edo lursail horren izaera publikoa aipatzen duen ondoko lursailen eskriturarik ez egotea, kexaren egileak dioen bezala.
Espediente horretan, egokitzat jo ziren alegazioak eta frogak jaso eta baloratu litezke, ofizioz edo ukitutzat jotzen direnak eskatuta, Nafarroako Toki Erakundeetako Ondasunen Araudiko 41 eta 42. artikuluen arabera.
Egiten den iradokizunak ez du epaitzen ikerketa espediente horren emaitza, udal organo eskudunaren eskumena baita berau ebaztea (aipatu artikuluko 42. artikulua).
Ondorioz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.1 artikuluak egozten dizkidan eskumenez baliatuz, honakoa proposatu dut:
Artazuko Udalari iradokitzea ikerketa espediente bat izapidetu dezala kexan aipatutako lursail zerrendako titulartasunaren gainean, Nafarroako Toki Administrazioko Foru Legean eta Nafarroako Toki Erakundeetako Ondasunen Araudian ezarritakoaren arabera.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.2 artikuluaren arabera, Artazuko Udalak gehienez ere bi hilabeteko epean adierazi beharko du iradokizun hau onartzen ote duen eta, hala badagokio, berau betetzeko zein neurri hartu dituen.
Lege testu horretan ezarritakoaren arabera, iradokizun hori onartzen ez bada, kasua 2014. urteko txostenean sartu ahalko da, ondoren Nafarroako Parlamentuan azaltzeko, eta berariaz adieraziko da administraziok ez duela aldeko jarrerarik erakutsi, hala jokatzea posible izan arren.
Zure erantzunaren zain, jaso agur bero bat.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia