Partekatu edukia
Energia eta ingurumena
Gaia: Inactividad ante solicitud de limpieza y mantenimiento de parcela municipal.
Ingurumena
Leringo Udaleko alkatea
Alkate jauna:
Jarraian, Leringo Udalera jo nuen kexaren berri emateko eta aurkezturiko kexari buruzko argibideak eman ziezazkidala.
Eskaturiko txostena eman du Leringo Udalak, eta espedientean agerrarazi da.
[…] andreak kexa agertu du, bere jabetzapekoaren ondoko baratze baten egoeragatik. Leringo Udalaren titulartasuneko lurzatia da. Berak dioenez, urtebete baino gehiago igaro da baratze horretan eraiste-lanak egin zituela […]-(e)k, Leringo Udalak aginduta, eta lan horiek ez ziren behar bezala bukatu (baratze barruan hondakinak utzi ziren garbitu gabe, sasiak eta obra-hondakinak. Azkenik, obrako behin-behineko hesi batzuekin itxi zen jabetzapekoa).
Akastun bukaera horrek eragindako ondorio txarrak jasaten ditu, hark dioenez: zenbait auzokidek hondakindegitzat hartzen dute baratzea; kendu gabeko zikinkeria, hondakinak eta sasiak daudenez gero, gune osasungaitza da baratzea, eta arratoiak eta katuak ibiltzen dira; behin-behineko hesitik adingabeak sartzen dira aipaturiko baratzean eta berean, eta ezbeharren bat gerta liteke horren ondorioz; alboko baratzeko pareta zatiak eta hondakinak erortzen dira aldian-aldian.
Leringo Udalak adierazi du baratzea ez dela udal titulartasunekoa eta hilda dagoen pertsona batena zela. Senide batek dioenez, udalari doan eman omen zion lurzatia zenbait urte lehenago. Halaber, Udalak dio udal arkitektoak lurzatia ikuskatu duela eta ez duela ikusi pilaturiko eskonbrorik, baina bai sasitza handia. Arkitektoaren ustez, ez dago gune osasungaitzik, betiere orubea garbitzea komenigarria izateari kalterik egin gabe. Paretei dagokienez, narriaturik daudela aipatu du, baina haien garaiera ikusita, ez dirudi kalte handirik eragin dezaketenik behera etorrita ere, bi lurzatietako mehelinak izan badaitezke ere. Arkitektoaren arabera, itxituraren finkapena errepasatu beharra dago.
Leringo Udalak azkenik dio lurzatia egiaztatzea eta itxiera doitzea hitzartzen duela, lurzatiaren titulartasunaz jabetu arte, baita zaborrak botatzea debekatzeko kartela jartzea ere. Bestalde, baliabideak izanez gero eta lurzatiaren egoerak bere horretan jarraitzen badu, bestelako jarduketak egingo ditu (orubea garbitzea, etab.), baina momentuz ez du uste gune osasungaitza denik.
Erakunde honek uste du Leringo Udalak zenbait neurri har ditzakeela, salaketa jarri duenak aipatzen duen egoera hobetzeko. Hala ere, interesatuak aurkezturiko argazkiak eta udalak berak adierazitakoa ikusita (bereziki, arkitektoak pareten narriadurari buruz jakinarazitakoa), neurri gehigarriak hartzeko posibilitatea azter dezala gomendatzen dio erakunde honek Leringo Udalari.
Zentzu honetan, aitortu beharra dugu, lursailaren titulartasunaren inguruan sortutako gaia dela eta, lursail hori publikoa edo pribatua izateaz aparte, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzaren Foru Legean adierazitakoaren arabera [(87.1 artikulua, b letra)], jabeen betebeharra da (edo oinordekoena, hala badagokio), lurrak eta eraikinak segurtasun, osasun eta apaingarritasun publikoko baldintzetan mantentzea.
Udalak betebehar hau betetzen dela bermatu behar du, eta jabeek ordaindu beharreko dagozkion gauzatze aginduak egin ahal ditu –egoerak hala eskatuta derrigorrezkoa izan daitekeela- (Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Foru Legearen 87.2 artikulua).
Agindu horien hartzaileak jabeak edota euren oinordeak izango dira. Udalak, administrazio jardunak direnez, subsidiarioki gauzatu ahal ditu, Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Foru Legearen eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen arabera.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatearen Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenei jarraituz, egokitzat jo dut honako hau:
Leringo Udalari hartutakoez gain, neurri osagarriak hartzeko aukera baloratzeko iradokitzea, segurtasuna, osasungarritasuna eta apaintasun publikoa guztiz bermatzeko, kexa sortu duen lursailaren egoerarekin lotuta.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, bidezkoa da Leringo Udalak, nahitaezkoa den moduan, gehienez ere bi hilabeteko epean jakinaraz dezala iradokizun hau onartu duen eta, hala balegokio, zein neurri hartuko duen betetzeko.
Lege-agindu horretan ezarritakoari jarraituz, iradokizuna ez onartzeak berarekin ekarri ahalko du kasua Nafarroako Parlamentuan azaltzekoa den 2014ko urteko txostenean sartzea, berariaz aipatuta zein den, konponbidea egon litekeela jo ondoren, aldeko jarrerarik hartu ez duen Administrazioa.
Zure erantzunaren zain, adeitasunasunez agurtzen zaitu.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia