Partekatu edukia
Osasuna
Gaia: Desacuerdo con atención médica dispensada.
Osasuna
Osasun kontseilaria
Kontseilari andrea:
2014ko urriaren 24an, […] andreak aurkezturiko idazkia jaso nuen. Horren bidez, kexa aurkeztu zuen Osasun Departamentuaren aurrean, […] bere senarrari emandako laguntza medikoagatik eta berak eginiko eskaerari erantzunik ez emateagatik. Eskaera aurkeztu zuen, eskanerra egin ondoren bihotzeko zirujauaren kontsultarako hitzordua ez emateko zioak azal ziezazkioten.
Kexarekin batera, honako honi gehituriko hainbat agiri aurkeztu zituen, kexaren osagarri.
Pazientearen Arretan eginiko erreklamazioa, 2014ko apirilaren 3an pazientea bizirik zela aurkeztua.
Pazientea hil ondorengo azalpen-eskaera, 2014ko apirilaren 14an aurkeztua.
Osasun kontseilariari igorritako idazkia, 2014ko ekainaren 3koa, aurreko azalpen-eskaerari eta erantzun ezari buruzkoa.
Pazientearen Arreta eta Kalitate zuzendariaren erantzuna, 2014ko uztailaren 23koa.
Jarraian, Osasun Departamentuari zuzendu nintzaion, gaiari buruzko informazioa eman ziezadala eskatzeko.
Txosten horretan, hauxe azaldu zuen:
“Urriaren 28an idazkia aurkeztu zenuen, […] senarraren laguntza-prozesuari, 2014ko urriaren 24an […] andreak aurkezturiko kexari (14/901/S espedientea) eta bihotzeko zirujauak eskanerra egin ondoren hari hitzordurik ez ezartzeko zioez galdetzeko eskaerari Osasun Departamentuak erantzunik ez emateari buruzkoa. Hori dela eta, hauxe jakinarazi behar dizut honako hau sinatzen duen osasun kontseilari honek:
- Marfan-en sindromea ehun konektiboaren gaixotasun genetiko autosomiko gainartzailea da, eta sistema kardiobaskularraren hainbat gradutako erasana edo kokapena izan dezake, baita: larruazalean, eskeletoan, oftalmikoan, birikietan eta duramaterrean ere. 2-3/10.000ko prebalentzia du, eta %25-30 mutazio berriak dira.
Fibrilina-1 kodetzen duen 15g21 kromosomaren FBN1 genearen mutazioek eragiten dute Marfan-en sindromea, zeluletatik kanpoko matrizearen glikoproteina hain zuzen ere.
Aurkezpen klinikoa eta historia naturala:
Aortaren pixkanakako dilatazioaren araberakoa da gehienbat pronostikoa, eta dilatazioaren ondorioz, aortaren haustura edo disekzioa gertatzen da. Azken horiek dira, aldi berean, heriotzaren eragile nagusiak. Aortaren dilatazioa izaten du pazienteen %60-80k. Aortaren dilatazioaren progresioa heterogeneoa eta aurresanezina da. A motako disekzioaren arriskua argi eta garbi handitzen da aortaren diametroa handitzearekin batera, baina disekzioa gerta liteke aortaren dilatazio ez oso handia duten pazienteengan ere. Aortaren dilatazioa duten pazienteak asintomatikoak izan ohi dira.
Aldi berean aortaren balbula eta goranzko aorta aldatzea nahikoa jarduketa kirurgiko segurua da adituen eskuetan (ebakuntzen heriotza tasa %1.5 eta %11.7 bitartekoa da hautazko kirurgian premiazko ebakuntzetan). %84 eta %74ko biziraupena du 5 eta 10 urtera, hurrenez hurren. Alabaina, disekzioak berriz ere gertatzeko eta aneurismak errepikatzeko ustezko arrisku handiarekin dago lotuta Marfan-en sindromea, eta aorta osoa hodi protesikoarekin aldatu beharra gerta luteke.
Nahiz eta beheranzko aortan Stent endobaskularrararen inplantearen ondotik epe luzerako arrakastarako posibilitate gutxi izan, ez dago gomendatuta Stent endobaskularra Marfan-en sindromea duten pazienteekin, kirurgia konbentzionalaren bidezko konponbideak arriskua handiegia ez badu.
[…] paziente jaunari 2006an egin zioten ebakuntza A motako aortaren disekzioagatik, eta gutxiegitasun aortiko larria izan zuen. Ebakuntzan, Carboseal 25/28 balbula-formako hodia erabili zen, baina aorta-arkuaren disekzioak eta barneko toraxeko beheranzko aortak iraun juten.
2008ko urrian, berriz ere egin zioten ebakuntza disekzioaren argi aizuna handitu izanagatik. Endoprotesia jarri zioten beheranzko aortan eta protesia aorta-arkuan, eta anastomosia izan zen aorta gaineko enborren mentuarekin. Operazioaren ostean, bihotza buxatu zitzaion, eta drainadura egin behar izan zioten Unitate Koronarioan. Ondoren, aldian-aldian kontrolatu zen pazientea bihotzeko kirurgia kontsultan, eta 2013an OTAn (TAC) dokumentatu zen.
1 motako Endoleak izan daitekeena (versus haustura protesikoa) E-Vita protesiaren ainguraketa proximalean eta protesiaren beheranzko aortaren aneurisma aizuna.
Aortaren patologiaren berariazko kontsultan aztertu zen pazientea. Kasu konplexua eta arrisku kirurgiko handia zirela eta, jarduketa mistoa izan daitekeena proposatzen da, kirurgia eta larruazalaren bidezkoa, bi ihes aortikoei irtenbidea ematen saiatzeko. Pazientea 2014ko apirilaren 11rako programatu zen, endoprotesia beheranzko aortaren aneurisma aizunean jartzeko. Ahoko antikoagulazioaren ordez, Heparina Sodikoa ezarri zitzaion, eta apirilaren 10eko 12:30ean bat-bateko hemoptisisa izan zuen. Jarraian, bihotzaren geldialdia izan zuen eta RCP maniobrak egin zitzaizkion; alferrik, ordea. Exitusa 13:15ean gertatu zen. Nekropsia eskatu zen, baina familiak (emazteak) ez zuen onartu.
Laburbilduz, Marfan-en sindromea eta aortaren disekzio errepikatua duen pazientea da. Bi operazio egin eta disekzioa aortaren bi segmentutan errepikatu ondoren, beste ikuspegi terapeutiko bat behar zuela erabaki zen.
Azken balorazioa aorta patologiaren kontsultan egin zen, eta espezialitate anitzeko osagileek aztertu zuten kasua, oso konplexua eta arrisku kirurgiko handikoa zelako. Beheranzko aortaren aneurisma larruazalaren bidez tratatzeko zain zegoela, hemoptisia izan zuen, seguru asko aneurismarik proximalenaren hausturagatik (Bentall-arkua). Izan ere, konplikazio oso larria eta konponezina gertatu zen, eta azkenean pazientea hil egin zen 2014ko apirilaren 10ean.
Bihotz Sailak hartzen du Aortaren patologia kontsulta, non kardiologoak eta bihotzeko zirujauak bilduta dauden. Horietako edozeinek artatzen ditu pazienteak, ikuspegi terapeutikoa emateko gaituta baitaude, betiere pazienteen konplexutasun handiagatik erabakiak elkarrekin hartzen dituztela alde batera utzita.
Sendagileen jarduna zuzena eta gida klinikoen araberakoa izan zen une oro. Profesionalak erabat inplikatu ziren pazientearekin, baina oso patologia larria zuen, non bizitzarako pronostikoa, neurri handi batean, aortaren disekzio gehiago errepikatzearekin lotuta baitzegoen; eta halaxe gertatu zen […].
Izugarri penatzen gaitu gaixotasunaren bilakaerak, eta beste behin ere helarazi nahi dizkizuegu gure doluminik bizienak.
Behar duzunerako prest gauzkazula esanez, adeitasunez, agur".
Kexa aurkeztu zuen andrearen […] izeneko senarrari emandako osasun-laguntzaren kontrako kexa izan zen: eskanerra 2013ko azaroan egin zitzaionetik 2014ko apirilaren 10ean hil zen artekoa.
Emandako arreta medikoaren inguruabarrak azaldu ditu Osasun Departamentuak, eta arreta zuzena izan zela ondorioztatu du. Beraz, azalduta gelditu da eskanerra egin ondoren zergatik ez zioten hitzordurik eman bihotzeko zirujau batekin: Bihotz Sailak hartzen du Aortaren patologia kontsulta, non kardiologoak eta bihotzeko zirujauak bilduta dauden. Horietako edozeinek artatzen ditu pazienteak, ikuspegi terapeutikorako gaituta baitaude, betiere pazienteen konplexutasun handiagatik erabakiak elkarrekin hartzen dituztela alde batera utzita.
motakoa Endoleak izan daitekeena (versus haustura protesikoa) E-Vita protesiaren ainguraketa proximalean eta protesiaren beheranzko aortaren aneurisma aizuna.
2014ko apirilaren 10ean hil zen pazientea.
Laguntza espezializatuko itxaronaldien bermeei buruzko uztailaren 2ko 14/2008 Foru Legearen 3.1. d) artikuluan xedaturik dagoenez, ehun eta hogei egunekoa da, oro har, operazio kirurgiko programatuak egiteko itxaron beharreko gehieneko epea, eta bihotzeko kirurgiaren kasuan, hirurogei egunekoa da.
Denbora tarte horiexek hartzen ditu itxaronaldi onargarritzat legegileak, programaturiko operazioak egiteari dagokionez betiere.
Aztergai dugun kasuan, aurreko gogoetatik ondorioztatzen denez, gehiegizkotzat jo daiteke 2013ko azaroan eginiko OTAren (TAC) ondoriozko operaziorako itxaron behar izan zen denbora. Azkenean ez zen egin, pazientea hil egin baitzen.
Herri administrazioaren ondare-erantzukizuna eska liteke kasu honen inguruabarretan behar zen osasun-laguntza emateko gehieneko itxaronaldiagatik.
Horregatik guztiagatik, beharrezkotzat jotzen dugu ondare-erantzukizuneko espedientea egin dezala eskatzea Osasun Departamentuari. Espediente horretan, gertaturikoa sakon aztertu eta erantzukizunik dagoen ala ez erabaki behar da; izan ere, erantzukizuna dagoen zantzuak antzematen ditu erakunde honek.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatearen Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenei jarraituz, egokitzat jo dut honako hau:
Ondare-erantzukizuneko espedientea egin dezala gomendatzea Osasun Departamentuari, kexaren xedeko osasun laguntzari dagokionez.
Nafarroako Foru Komunitatearen Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da Osasun Departamentuak gomendioa onesten duen ala ez jakinaraz dezala, aginduzkoa denez, bi hilabeteko epearen barruan, baita, hala denean, gomendioa betetzeko hartutako neurriak ere.
Lege manu horretan xedatu denarekin bat, gomendioa ez onesteak berekin ekar dezake kasua Nafarroako Parlamentuan azalduko den 2014ko urteko txostenean sartzea, eta espresuki aipatuko da administrazioak ez duela aldeko jokabidea izan posiblea zela iritzi zitzaionean.
Zure erantzunaren zain, adeitasunasunez agurtzen zaitu.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia