Partekatu edukia
Enplegu publikorako sarbidea
Gaia: Llamamientos para contrataciones temporales
Funtzio publikoa
Osasuneko kontseilaria
Kontseilari andrea:
Horren ondotik, Osasun Departamentura jo nuen, eta eskatu nion planteatutako gaiari buruz informatzeko.
Jasotako txostenean, honakoa esaten da:
Eskari agirian jasotakoaren arabera, egia da informatu zitzaiola txanda gauekoa zela, eta ordeztu nahi ziren ez-joateen azalpenean arratsaldeko lanaldi bakarra tartekatu zen: honela, hain zuzen:
2014-10-21etik 2014-10-17ra: |
50 ordu (gaueko 10 orduko 5 lanaldi) |
2014-10-31n: |
7 ordu (gaueko/arratsaldeko lanaldi bat)* |
2014-11-01ean: |
10 ordu (gaueko 10 orduko lanaldia) |
2014-11-02tik 2014-11-06ra: |
gaueko 10 orduko 3 lanaldi |
2014-11-09an: |
10 ordu (gaueko 10 orduko lanaldia) |
2004-11-11n: |
10 ordu (gaueko 10 orduko lanaldia) |
* Informazio falta gertatu zen lan eguna, biharamunean lan egiten hasteko deiak egiterakoan izaten den presaren ondorioz. |
Kexaren arrazoi den beste gaiari dagokionez, erreklamazio-egileak, aurkeztutako agirian jasotakoaren arabera, kontratu bat baino gehiago izan ditu 2013ko abendutik 2014ko abendura; aldi hori dela-eta, desadostasuna dauka nomina batzuen ordainketari dagokionez.
Ados ez dagoen lehenengo nomina 2013ko abendukoa da; hartan (2013ko ekainean egin zen bezala), ordaindu zitzaizkion bai 2013ko abenduko soldata, bai kasuko aparteko soldata, eta 2013ko uztailaren 4an aparteko soldata horren aurrerapen bat eman zitzaionez, 1.341,98 eurokoa, hura erregularizatu egin zen. Aurrerapen hori [...] andrearen nominako ordainagiri guztietako beheko aldean agertzen da, 2013ko uztailetik hasi eta 2013ko abendura arte.
2014ko martxoko nominan gauza bera gertatzen da: hileko soldata eta martxoaren 31ra ate dagokion aparteko soldataren hainbanaketa ordaintzen zaizkio; izan ere, martxoaren 31n amaitzen zaio Nafarroako Ospitaleguneko Ospitaleratze eta Aldatzeen Unitatean administrari laguntzaile gisa zeukan kontratua. 2013ko abenduarekiko aldea da soldataren hainbanaketa 3 hilabetekoa dela eta banku-kontuan ordaindu zitzaion aparteko soldataren aurrerapena 1.341,98 eurokoa izan zen. Kopuru hori 6 hilabetekoa denez, aparteko soldataren kontzeptuan kentzen zaion kopurua ordaintzen zaiona baino gehiago da.
2014ko apirileko nominan, Nafarroako Ospitaleguneko Zeladore kontratu berri batekin, Errehabilitazio Unitatean, berriz ere nominaren aurrerapen bat eman zitzaion, 674,70 eurokoa: deskontuen zutabeen ageri da hori, minus ikurrarekin.
Jarduteko modu hori Nafarroako Gobernuko langile guztiekin erabiltzen ari da, zeren eta 2013ko urtarriletik, Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez, seihileko aparteko soldataren ondoz ondoko aurrerapenak egiten ari baitira. Horren ondorioz, kontratuak amaitzen direnean edo eszedentziak, erretiroak eta abarrekoak gertatu eta lanaren amaiera aparteko soldata horren seihileko sortzapena baino lehen gertatzen denean, deskontatu beharreko kopurua ordaindu beharrekoa baino handiagoa izaten da.
Hau da, aparteko soldataren aurrerapenaren zenbatekoa handiagoa da aparteko soldataren hainbanaketari dagokion kopurua baino. Txostenean aipatutako nomina guztiak erantsi ditugu".
Alde batetik, ez dago ados Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazio bat betetzeko egindako deiarekin, zeren eta akastuna baita bete beharreko lanaren txandei dagokion informazioa.
Lehenengo gaiari dagokionez, Osasun Departamentuaren txostenak aitortzen du interesdunari ez zitzaiola informaziorik eman arratsaldeko txanda egin behar izatearekin, eta hori akats baten ondorioz izanen litzateke.
Hori ikusita, eta kontuan hartuta, halaber, interesdunak bere kexan adierazi duela berariaz galdetu zuela horri buruz, erakunde honek beharrezkotzat jotzen du Osasun Departamentuari gomendatzea ahal dituen neurri guztiak har ditzan bermatze aldera aldi baterako kontratazioetako izangaiei ematen zaien informazioa –are gehiago, iraupen oso laburra duten kontratuetan, kasu honetan bezala– osoa eta egiazkoa dela, kontratu-eskaintzaren berezko alderdiei dagokienez.
Kexan aipatzen diren hilabeteetan jasotako nominen zenbatekoei dagokienez, Osasun Departamentuaren txostenean azaltzen da zenbateko horiek dagozkiela kasuko aparteko soldaten aurrerapenen ondorioz egindako erregulazioei.
Erakunde honek, jokabide horrek eragin ditzakeen zalantzak ulertuta, ez du arrazoirik ikusten gai horri buruzko gogorarazpen edo gomendio orokorrik egiteko.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenei jarraituz, beharrezkotzat jo dut:
Osasun Departamentuari gomendatzea aldi baterako kontrataziorako izangaiei ematen zaien informazioa osoa eta egiazkoa izan dadin bermatzeko neurriak areago ditzala, kontratu-eskaintzaren berezko alderdiei dagokienez.
Gomendio hori emanda –onartutzat ematen dut aipatutako Foru Legeko 34.2 artikuluaren eraginetarako–, amaiera ematen diot gai hau dela-eta izan dudan esku-hartzeari, eta kexa-egileari ere jakinarazi diot.
Hala eta guztiz ere, horri buruzko oharren bat egin nahi baduzu edo ez onartzeko arrazoia azaldu nahi baduzu, bi hilabeteko gehieneko epea daukazu, 34.2 artikuluan aipatu bezala, artikulu horretan aipatzen diren eraginetarako, kasua 2014ko urteko txostenean sartzeko aukerari dagokionez.
Adeitasunez,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia