Partekatu edukia
Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea
Gaia: Desacuerdo con denegación iniciativa legislativa popular.
Eskubideen Sustapena
Mendabiako alkatea
Alkate andre hori:
Gogoratuko duzun bezala, pasa den 2014ko urriaren 16an […] jaunaren idatzi bat jaso nuen. Horren bidez, Mendabiako Udalak […](e)ko kanal hidroelektrikoaren eraikuntza ez laguntzeko herri-ekimen bat ukatzearekin duen desadostasuna adierazi zuen.
Zera azaldu zidan idazki horretan:
Herri-ekimena gauzatuz, 2014ko abuztuaren 11n, idatzi bat aurkeztu zuten Mendabiako Udalean 1.211 sinadurekin batera, udalak […](e)ko kanal hidroelektrikoaren eraikuntza ez laguntzeko eskatuz.
2014ko urriaren 13ko Alkatetza Ebazpenaren bidez jakinarazi zieten aurkeztutako ekimenak ez zituela uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 96 bis artikuluan ezarritako irizpideak ez zituela betetzen, gutxienez bizilagunen %20ak sinatu ez zutelako, arrazoiak aipatu gabe.
Bere ustez, bizilagunen %20a erroldatuen %20arekin bat doa, 2.837 bizilagun direlarik. Beraz, 567 sinadura dira. Horregatik, 1.211 sinadura aurkeztu zituztenez, ez dakite hola ukatu diren 644 sinadura baino gehiago.
Hori dela eta, udalak sinadura hauek balio ez zutela uste izateko zituen arrazoiak azaltzeko eskatu zuen.
Horren ondotik, Mendabiako Udalera jo nuen, kexaren berri emateko, eta eskatu nion sortutako gaiari buruz informatzeko.
Hauxe zioen udaletik jasotako txostenak:
2014ko urriaren 28ko zure informazio eskariari erantzunez, goian aipatutako espedientean, La Barca auzo-elkartearen lehendakaria den […] jaunak aurkeztutako kexari dagokiona, udalak […](e)ko kanal hidroelektrikoaren eraikuntza ez laguntzeko herri-ekimen bat ukatzearekin lotuta, eta horretarako ezarritako epean, gertatutakoa jakinaraziko dut eta korporazio honetan izapidetutako espedientean dagoen dokumentazioaren arabera.
Lehenengoa.- […] jaunak bidalitako kexa irakurri ondoren, hasiera batean, herri-ekimenak Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 96 bis artikuluan ezarritako irizpideak betetzen ez dituela ezartzen duen 2014ko urriaren 13ko ebazpenak ez ditu arrazoiak aipatzen.
Alderdi honekin ez dago ados, ebazpen horretan arrazoia adierazi baita, aipatutako 96 bis artikuluak exijitutako irizpideak betetzen ez dituela alegia, “gutxienez Mendabiako Udalerriko bizilagunen %20ak sinatuta ez egoteagatik”.
Bigarrena. Aurkeztutako kexaren irakurketarekin jarraituz, adierazi da ulertzen dutela udalerriko bizilagunen %20a erroldatutako bizilagunen %20ari dagokiola. Hori dela eta, 567 sinadura beharko lituzkete. Baita ere dio ez duela 644 sinaduren ukatzea ulertzen, eta sinadurak ukatzeko arrazoiak xehetasunez azaltzeko eskatu du.
Lehendabizi, adierazi behar dugu zuzenbidekoa ez den legearen interpretazioa egiten ari dela, 96. artikuluak honakoa diolako:
“Udal hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten bizilagunek herri-ekimena gauzatu ahal izango dute, udal eskumenekoak diren xedapen orokorren akordio edo jarduera edo proiektu proposamenak aurkeztuz. Ekimen horiek udalerriko bizilagunen hurrengo ehunekoak behintzat sinatu behar ditu:
2.000 biztanle arte %30a.
2.001etik 5.000 biztanle arte, %20.
5.001etik 50.000 biztanle arte, %10.
5.001etik 50.000 biztanle arte, %5.
Beraz, edozein kasutan hurrengo irizpide hauek ematea exijitzen da:
Ekimenak udalerriko biztanle kopuruaren arabera ezarritako ehunekoek behintzat sinatu behar dituzte.
Exijitutako %20ko ehunekoari dagokionez, non […] jaunak erroldatutako bizilagunei dagokiela uste duen, biztanleria osoari dagokio, udal erroldan izena emandako pertsona guztiak direnak, Toki Erregimenaren Oinarriak erregulatzen duen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 15. artikulutik ondorioztatu daitekeenez udal erroldan izena emandako pertsona guztiak dira udalerriko biztanleria. Udal erroldan izena emandakoak udalerriko bizilagunak dira. Beraz, 96 bis artikuluak aipatzen duen %20ko ehunekoak udal erroldan izena emandako pertsonen kopuru osoari dagokio, udalerriko biztanleak direnak eta ekimena aurkezteko egunean, hau da, 2014ko abuztuaren 18an, 3.625 bizilagun zirela.
Ondorioz, ekimena 725 bizilagunek behintzat sinatu behar zuten.
Ekimena jaso ondoren eta aipatutako Foru Legearen 96 bis artikuluak ezarritakoa jarraiki, Korporazio honen Idazkaritzak eta agirian dauden sinadurak egiaztatu aurretik, sinaduren konprobazioa egin zen, guztira baliodun 619 sinadura zeudela, gainerakoak zenbaketatik kanpo geratuz ondorengo arrazoiren batengatik:
Izen osoa ez izatea (izena eta bi abizenak).
Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia ez izatea edo akasduna izatea.
Sinatuta ez egotea.
Udal erroldan izena emanda ez egotea.
2014ko urriaren 13an emandako ebazpenean ezarritakoa indarrean dagoen legeari guztiz egokitzen zaiola kontuan hartuz, […] jaunak aipatutako Foru Legearen 96 bis artikuluaren interpretazioa ez da zuzena.
Izapidetutako espedientea ere jakinarazi zitzaion […] jaunari, eta beharrezko azalpen guztiak eman zitzaizkion. Gainera, 2014ko azaroaren 7an espedientearen kopia eman zitzaion. Bertan, Excel formatuan, Korporazio honen Idazkaritzak sinadura bakoitza balioduntzat jotzeko edo baztertzeko dagokion onartze arrazoiarekin eman zitzaion.
Aurretik azaldutakoaren harira, espedientea indarrean dagoen legediaren arabera zorrozki jarraitu dela jakinarazi besterik ez dugu, […] jaunaren kexaren arrazoia Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 96 bis artikuluan ezarritakoaren interpretazio okerra izanik.
Aurkeztutako kexaren oinarrizko arrazoia da Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 96 bis artikuluak aipatzen duen %20ko ehunekoak Mendabiako udalerriko herritarren osotasunari dagokion, udalak dion bezala, edo erroldatutako herritarren osotasunari.
Aipatutako 96 bis artikulua, era berean, toki erregimenaren oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70 bis artikuluarekin bat doa, eta helburua udal interesa duten gaietan herritarren parte-hartzea erraztea da.
Bere aldetik, artikulu hau Foru Lege berdinaren 92. artikuluarekin konektatuta dago, herritarren parte-hartzearen III. Tituluaren II. kapituluaren lehendabizikoa dena, eta toki erakundeek herritar guztiek tokiko bizitzan parte-hartzea errazteko betebeharra ezartzen duena.
Aipatutako 96 bis artikulua 96. artikuluaren atzetik doa, berez udal eskumenekoak eta toki izaerakoak diren eta herritarren interesentzat garrantzi berezia duten gai horiek herri-kontsulta batean eztabaidatzea baimentzen duena, eta kontsulta horretan hautesle erroldan izena emanda dauden guztiek parte hartu ahal dute. Herri-kontsulta hau toki eremuko herri-kontsulten urriaren 29ko 27/2002 Foru Legeak arautzen du, 6. artikuluak prozeduraren ekimena aitortzen duelarik udalerri horretan erroldatutako ehuneko hamarraren berdina gutxienez den sinadura kopuru batez herritar talde baten egindako eskariari. Beraz, herri-kontsultan botoa emateko eskubidea dute hautesle-erroldan izena eman dutenek eta prozedura abiarazi dezakete udalerrian erroldatutako %10a gainditzen duten biztanleek.
96 bis artikuluaren arabera, udal hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten bizilagunek herri-ekimena gauzatu ahal izango dute, udal eskumenekoak diren xedapen orokorren akordio edo jarduera edo proiektu proposamenak aurkeztuz. Ekimen horien udalerriko biztanleen ehuneko batek behintzat sinatu behar ditu, 2.000tik 5.000 biztanle arte dituzten udalerrietan (Mendabian bezala), %20a izan beharko delarik.
Ehuneko 20 hori, erakunde honen iritziz, ez da udalak dion bezala udalerriko biztanle guztiena, udal hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten udalerriko bizilagunena baizik, hau da, hautesle errolda osatzen dutenei, modu horretan mantentzen delako udal hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten biztanleen eta gutxieneko udalerriko biztanleen ehunekoaren arteko korrelazio egokia. Ez du loturarik ez proportziorik, herritarren parte-hartzea zailtzeaz gain, Hauteskundeen Erregimen Orokorraren Lege Organikoaren arabera udal hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten herritarrei herri-ekimen eskubidea aitortzeak eta aldiz, horiek bozkatuko duten ekimena sinatzeko ehunekoa biztanle guztiei egokitzea, bozkatzen ez dutenak barne.
Interpretazio hau, gainera, toki eremuko herri-kontsulten urriaren 29ko 27/2002 Foru Legearekin koherentea da, eta haren aurreikuspenekin konektatzen da Toki Administrazioaren Foru Legearen 96 bis 3. zenbakia ere. Deskribatu den bezala, herri-kontsulten foru lege horren 6. artikuluan, dagokion udalerrian erroldatutakoen ehuneko hamarra osatzen duten biztanleei prozeduraren ekimena aitortzeko koherentzia eta adostasuna mantentzen du eta hautesle erroldan izena emandakoei bozka ematea.
Ez luke zentzurik izango udal akordio bat proposatzera eta eztabaidatzera zuzendutako herri-ekimen baterako biztanle guztien %20a eskatzea eta herri-kontsulta baterako hautesle erroldaren %10a nahikoa izatea.
Toki bizitzako parte-hartze demokratikoaren sistemaren logikak, eskubidea botoa emateko eskubidea dutenei bakarrik aitortzen zaien parte-hartze herritarrak direnez, gutxieneko gisa exijitutako parte-hartze ehunekoak hautesle erroldari eta ez udalerriko biztanleriari erreferentzia egitera garamatza.
Beraz, erakunde honen aipatutako uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 96 bis artikuluarentzat duen interpretazio egokia da udal hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten biztanleek herri-ekimena gauzatu dezaketela, ekimen horiek udal hauteskundeetan botoa emateko eskubide hori duten udalerriko biztanleen %20ak sinatua egon behar dira.
Interpretazio hau tokiko bizitzaren sistema demokratiko osoaren inspirazioa den 92.1 artikuluan jasotzen den tokiko bizitzaren herritarren parte-hartzea (pro cives) errazteko printzipioari hobeto eta koherentzia handiagoz egokitzen zaiona da, zalantzarik egotekotan oztopo gutxien jartzen duen interpretazioa proposatuz biztanleen eskubidea erreala eta eraginkorra izateko Konstituzioaren 9.2 artikuluaren arabera.
Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak, herritarren eskubideen babes maila defendatzeko eta hobetzekoak, 34.1. artikuluan esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, beharrezko ikusi dut:
Mendabiako Udalari gomendatzea kontuan har dezala udal hauteskundeetan sufragio aktiboaz gozatzen duten herritarren % 20k sinatu behar duela, gutxienez, kexan adierazitako herri-ekimena, eta aurkeztu diren sinadurak, hautesle erroldari dagokionez, aipatu ehunekora iristen diren aztertzeari ekin diezaiola.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, Mendabiako Udalak bi hilabeteko gehienezko epea dauka erakunde honi jakinarazteko, aginduzkoa baita, aurreko gomendioa onartzen duen ala ez, eta, hala balitz, baita horren inguruan hartu beharreko neurriak onartzen dituen adieraz dezala ere.
Legezko agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, gomendioa ez onartzeak kasua Nafarroako Parlamentuari azalduko zaion urteroko txostenean, 2014. urteari dagokionean, sartzea ekarriko du, eta berariaz aipatuko da udala, aldeko jarrerarik hartu ez badu, hori egitea posible zela uste denean.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitu,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia