Partekatu edukia
Osasuna
Gaia: Disconformidad con denegación de gastos de desplazamiento.
Osasuna
Osasuneko kontseilaria
Kontseilari andrea:
Horren ondotik, Osasun Departamentura jo nuen, kexaren berri emateko, eta eskatu nion sortutako gaiari buruz informatzeko.
Jasotako txostenean, honakoa esaten da:
"Osasuneko kontseilariak, izenpetzen duenak, [...] andreak aurkeztutako kexa-dela eta urriaren 20an igorri zenidan idazkiari erantzunez –kexa heldu da ados ez dagoelako Malagara joateak sortutako gastuak ordaintzeari ezezkoa eman izatetik, bertan artatzen baitute daukan gaixotasun batengatik (Marfan sindromea), Nafarroan unitate espezializaturik ez dagoelako–, honakoa informatu behar dizut:
2014ko urtarrilean [...] andrea Malagako Unibertsitate Ospitaleko Marfán Unitatean aztertu zuten; bertan proposatu zuten aortako ebakuntza kirurgiko bat egin ziezaioten.
2014ko otsailean, zentro horretan ebakuntza egin zioten, aortako balbula-konponketa bat hain zuzen; baina ebakuntza ostekoa konplikatu egin zen, pielonefritis batekin eta aortako disekzio batekin –B motako disekzioa, subklabioaren distala, eskuineko iliakora artekoa–.
Bai hasierako azterlana, bai geroko ebakuntza kirurgikoa Malagako Unibertsitate Ospitalearen ekimenez egin ziren, eta ez dago jasota Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak deribazioa eskatu zuenik Osasun Ministerioak gaixoaren bizitokiaz besteko erkidego batean kokatutako erreferentziako zentroetan gaixoak artatzeko daukan Kohesiorako Funtsaren Informazio Sistemaren bitartez (SIFCO).
Gero, gaixoa zenbait aldiz Malagara joan zen kasuko errebisioak egitera, 2014ko ekainean Nafarroako Ospitaleguneko Kardiologia Zerbitzuko [...] doktoreak txosten medikoa eman zuen arte, non gomendatzen baitu gaixoaren jarraipena egin zezatela ebakuntza egin zioten erreferentziako zentroan, alegia, Malagako Unibertsitate Ospitalean.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Zerbitzuak une honetara arte ez du jakin txosten hori zegoenik; hori dela eta, ezin izan da SIFCOren bidezko inongo deribaziorik izapidetu une honetara arte.
Halaber, 2014ko azaroaren 6ko data duen Nafarroako Ospitaleguneko Agiologia eta Kirurgia Baskularreko Zerbitzuko Centeno Vallepuga doktorearen txosten medikoaren arabera, gaixoak, zeinari ebakuntza egin baitiote B motako aortako disekzioarekin, erreferentziako zentrora joan behar izaten du ondoz ondoko kontrolak egitera; horrenbestez, eskatzen du baimena eman dakion Malagako Ospitaleko Unibertsitate Ospitaleko Marfán Unitatera deribatzeko.
Aurrez azaldutako bi txostenak ikusita, Prestazio eta Itunen Zerbitzuak behar den dokumentazioa izapidetu du gaixoa Malagako Unibertsitate Ospitalean arta dezaten eskatzeko, Osasun Sistema Nazionalek Osasun Kohesiorako Funtsaren bitartez; hori dela eta, 2014ko ekainetik eskubidea du osasun zentro horretan ematen dioten osasun-laguntzatik heldutako joan-etorrietako gastuak eta ostatu- eta mantenu-dietak ordain diezazkioten".
Osasun Departamentuaren txostena ikusita, egiaztatzen da interesdunari aitortzen diola joan-etorrietako eta ostatu- eta mantenu-kontzeptuen gastuak ordain dakizkion, Malagako Unibertsitate Ospitalean ematen dioten osasun laguntzarekin lotutakoa, 2014ko ekainaren aurrerako eraginekin.
Horrekin, erakunde honen uste, partzialki onartzen da kexan egindako eskaria.
Erakunde honek, kasuko inguruabarrak aztertuta egokitzat ikusten du gomendatzea aitorpen hori atzera eraman dadila, Andaluziako Osasun Zerbitzuko ospitale horretan osasun-laguntza jasotzen hasi zen momentura arte.
Interesatzen zaizkigu aitorpen-eraginetarako, erakunde honen ustez, garrantzitsuena da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile fakultatiboek abalatu dezatela osasun-laguntza egokiena jasotzeko kanpora joateko beharra; hau da, kanpora joate hori komenigarria dela gaixoaren osasuna bermatzeko, eta ez hainbeste nozi formalizatzen diren deribaziorako beharrezkoak diren agiriak.
Eta, horri dagokionez, kasuan adierazgarri batzuk badaude ondorio gisa dakartenak azaldutako elementu substantiboa gertatu egin zela (aipatutako ezagutzea eta kanpora joateko abal medikoa).
2014ko maiatzaren 2ko txostena, Donibaneko osasun etxearena, non adierazten baita aortako dilatazio-egoera aurreratua dela eta, nazio mailan erreferentziako unitatea den Malagako Virgen de la Victoria Ospitaleko Marfan Unitatera bidaltzen dela.
Kardiologia Zerbitzuaren 2014ko ekainaren 10eko txostena, non ondorioztatzen baita interesduna normaltasunez jarraitzen zutela, duela zenbait urtetatik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, Andaluziako Osasun Zerbitzuan laguntza jaso aurretik eta ondoren ere. Txosten horretan azaltzen da komenigarri dela Malagan jarraipena egitea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2014ko otsailaren 3an TAK bat egin zion, Andaluziako Osasun Zerbitzuaren ebakuntza kirurgikoaren aurretik.
Azken batean, erakunde honek ulertzen duenez, kanpora joate hori gertatu zen Malagako zentroa espezializatuta dagoelako interesdunak duen gaixotasunean, eta hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak berak ezagutu eta babestu zuen, berariaz 2014ko ekainetik aurrera, baina aurrez ere modu inplizituan.
Are gehiago, bidezkoa da gogora ekartzea Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen Legeko 57. artikuluak administrazio-jarduketaren atzeraeragina babesten duela, interesdunaren aldeko eraginak dauzkanean, betiere beharrezkoak diren egitatezko kasuak gertatzen badira egintzaren eraginkortasuna atzera eramandako datan.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenei jarraituz, egokitzat jo dut:
Osasun Departamentuari gomendatzea interesdunari ordain diezazkion dagozkion gastuak, joan-etorri eta ostatu gastuen kontzeptuan, Malagako Unibertsitate Ospitalean hartu duen osasun-laguntzak sortutakoak, laguntza hori hasi zenetik.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.2 artikuluari jarraituz, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuak, aginduzkoa den bezala, bi hilabeteko epean informa dezala gomendio hau onartzen duen ala ez, eta, kasua bada, azal dezala hura betetzeko zein neurri hartuko dituen.
Lege-agindu horretan ezarritakoari jarraituz, gomendioa ez onartzeak berarekin ekarriko du kasua Nafarroako Parlamentuan azaltzekoa den 2014ko urteko txostenean sartzea, berariaz aipatuta zein den, konponbidea egon litekeela jo ondoren, aldeko jarrerarik hartu ez duen Administrazioa.
Zure erantzunaren zain, agur bero bat bidaltzen dizut,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia