Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren Ebazpena (Q14/843/F). Horren bidez, Osasun Departamentuari Osasun kontseilariaren uztailaren 4ko 62/2014 Foru Aginduaren 2.2 artikulua ez aplikatzeko gomendatu zaio, zeinaren bidez Osasun Departamentuari atxikitako organismo autonomoen zentro edo establezimenduen behin-behineko kontrataziorako hautagaien zerrenden kudeaketa arauak onartu diren.

2014 abendua 02

Enplegu publikorako sarbidea

Gaia: Disconformidad con normas de gestión de contratación temporal.

Funtzio publikoa

Osasun kontseilaria

Kontseilari andrea:

  1. Pasa den 2014ko urriaren 7an AFAPNA sindikatuko presidentea den […] jaunaren idatzia jaso nuen. Horren bidez, Osasun Departamentuaren aurrean kexa bat jarri zuen Osasun Kontseilariaren uztailaren 4ko 62/2014 Foru Arauaren hainbat aginduei erreferentzia eginez, zeinaren bidez Osasun Departamentuari atxikitako organismo autonomoen zentro edo establezimenduen behin-behineko kontrataziorako hautagaien zerrenden kudeaketa arauak onartu diren.
  2. Horren ondotik, Osasun Departamentuarengana jo nuen, kexa aurkeztu izanaren berri emateko, eta eskatu nion sortutako gaiari buruz informatzeko.

    Hauxe zioen jasotako txostenak:

    “Sinatzen duen Osasun kontseilariak, AFAPNA sindikatuko ordezkari gisa […] jaunak Arartekoaren aurrean aurkeztutako idatziari erantzunez, kexa bat aurkeztu zuenak Osasun Departamentuaren aurrean Osasun Departamentuari atxikitako organismo autonomoen zentro edo establezimenduen behin-behineko kontrataziorako hautagaien zerrenden kudeaketa arauak onartzen dituen Osasun kontseilariaren uztailaren 4ko 62/2014 Foru Aginduko hautagaiengan sortu ahal dituen urraketengatik, honakoa jakinarazi du:

    1. Kexa idatziaren lehendabiziko puntuari dagokionez, ez dugu uste merezimendu eta gaitasun printzipioa urratzen denik pertsona egokienekin ez ohiko kontratazioak formalizatzeagatik bete beharreko lanpostuaz duten egokitze eta ezagutzen arabera, frogatu daitekeen larritasun arrazoiak daudenean betiere.

      Kasu hau erabiltzen da, artikulatuak berak dion bezala, salbuespen gisa une oso zehatzetan eta hautagaiak dagoeneko badituen ezagutzak beharrezkoak diren lan zehatzen txosten xehetua exijituz beti. Are gehiago, ordezkari sindikalei erabili direla jakinarazi behar zaie, gardentasunaren alde.

    2. Kexa-idatziaren bigarren puntuari dagokionez, berdintasun printzipioa ez da urratu. Printzipio hori urratzeak berdinak diren bi egoera ezberdin tratatzean datza, baina ez da kasua. EPEtik sortutako zerrendak arau batzuen menpe daude eta irekiak eta iraunkorrak direnak beste batzuen menpe. Edozein kasutan, deialdi publikotik sortutako zerrenden barruan dauden hautagaiek kontratazioan lehentasuna daukate zerrenda ireki eta iraunkorretan dauden hautagaien aurrean. Beraz, modu ezberdin batean egin arren, deialdi publikotik sortutako zerrenden hautagaiak ez dira kaltetuak euren zerbitzuak Osasun Sailean ematera deituak direnean.

       

    3. Kexa idatziaren hirugarren puntuari dagokionez, adierazi beharra dago tituludun lanbide bat burutzeko oinarrizko baldintza dela dagokion titulu ofiziala izatea. Beraz, ezin da diskriminazio tratua hauteman, egindako deialdiaren zerrenda edo prozeduraz aparte.

       

    4. Kexa idatziaren laugarren puntuari dagokionez, adierazi beharra dago Osasun Kontseilariaren uztailaren 4ko 62/2014 Foru Aginduaren Xedapen Iragankorrek ezartzen dutena indarrean dauden hautapen prozesuei berariaz ezarri ahal zaien erregimena dela, hau da, araudi berria indarrean sartu ondoren ematen diren deialdi berriei dagokie, indarrean dauden aldi baterako kontratuen gainean atzeraeraginik gabe, ezar daitekeen kontratuaren araudiak aginduta izango direnak. Ez da araudiaren akats teknikoen ondoriorik hauteman”.
  3. Kexa uztailaren 4ko 62/2014 Foru Aginduaren hainbat alderdiekin lotuta aurkeztu da, Osasuneko kontseilariak emanak, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituenak.

    Zehazki, kexa hori arauaren 2.5, 3.3 eta 3.6 artikuluek oinarritzen dute, baita haren xedapen iragankorrek ere.

  4. Uztailaren 4ko 62/2014 Foru Legearen 2. artikuluak hauxe ezartzen du:

    “2. artikulua. Hautagaien zerrendak osatzea.

    1. Hautagaien zerrendak deialdi publikoetatik osatuko dira, lehiaketa, oposizio edo lehiaketa-oposizio sistemen bidez, edota zerrenda ireki eta iraunkorretan izena emanez, non gardentasun eta publizitate printzipioak bermatzen diren.
    2. Foru agindu honetan aurreikusitako behin-behineko kontratazio zerrendetan izena emateko, hautagaiek azken deialdiko eskariak aurkezteko epea amaitzean edo zerrenda ireki eta iraunkorretan izena emateko momentuan, exijitutako titulazio irizpideak bete beharko dituzte.

      Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbideak, ofizioz baztertuko ditu zerrendetatik irizpide hori betetzen ez duten hautagaiak.

    3. Ondoren zehaztutako kontratazio zerrendak osatuko dira, deialdian lehentasun hurrenkera hau errespetatu beharko delarik.
      1. Gainditu bai baina plazarik ez dutenen zerrenda.

        Zerrenda hau kategoria berdineko plantillako langile bezala sartzeko oposizio fasea gainditu arren plaza lortu ez duten hautagaiekin osatuko da, oposizioan edo lehiaketa-oposizioan lortutako puntuazioaren arabera.

        Ondorio hauetarako ospatutako azken deialdi publikoa bakarrik kontuan izango da.

      2. Oposizio fasea gainditu ez arren hautapen frogetako bat gainditu duten hautagaien zerrenda.

        Zerrenda honetan froga gehien gainditu duten hautagaiak sartuko dira.

      3. Oposaketara aurkeztu bai baina hautapen froga bat ere gainditu ez duten hautagaien zerrenda.

        Zerrenda honetan 2. puntuko zerrendan sartu ezin izan diren baina oposaketa fasea gainditzeko exijitutako puntuazioaren %30a gutxienez lortu duten hautagaiak sartuko dira.

        Atal hau ezin izango da medikuak kontratatzeko zerrendak osatzerakoan aplikatu.

        2. eta 3. ataletan aurreikusitako kasuetan, hautagaiak hurrenkera zorrotz baten bidez ordenatuko dira hautapen frogan lortutakoa behin-behineko kontrataziorako eskatzen ari den lanpostuari dagokion estamentu eta espezialitatean emandako zerbitzuen balorazioari dagokiona gehituz, eta azken deialdia argitaratu arte zenbatuko dira, urteko puntu 1 emango delarik, edo dagokion zati proportzionala, gehieneko 12 puntuetaraino.

      4. Zerrenda ireki eta iraunkorrak:

        Urtean zehar, hautagai berriak gehitu ahal izango dira kontratazio zerrenda hauetara, aurreko atalei dagokienez egindako kontratazio zerrendetan agertzen ez badira betiere.

    4. Hautapen frogen deialdi publikoaren bidez egindako hautagai zerrenda.

      Froga zehatzen bidez behin-behineko kontratazio zerrendak egiten direnean, deialdi publikoaren bidez, lehentasuna izango dute zerrenda ireki eta iraunkorren aurrean.

    5. Salbuespen gisa, kontratazioak egin beharreko lanaren egokitze eta ezagutzaren arabera egokien diren pertsonekin egin ahal izango dira, egiaztatutako larritasun arrazoiek horrela aholkatzekotan. Kasu hauetan, kontratazio organoak arrazoitutako txostena emango du idatziz, kontratazio espedientean sartu eta Langile Batzordera bidaliko dena hura ezagutarazteko, honek 15 egun baino gehiago irauten baditu”.

      Kexa aginduaren azken atal honetan zentratzen da, ez ohiko kontratazio bide bat sartzen duelako, AFAPNA sindikatuaren arabera gardentasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak urratzen dituela.

  5. Nafarroako Herri Administrazioen Zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 89. artikuluak aurreikusten duen bezala, administrazio erregimenean kontratatutako langileen hautaketa deialdi publikoaren bidez eta merezimendu eta gaitasun printzipioetan oinarritutako frogen bidez egingo da.

    Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbideako langileen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak ez du aipatutako araua aldatzen duen aurreikuspenik, berdintasun baldintzetan funtzio publikoan sartzeko konstituzio printzipioen ohiko traslazioa suposatzen duena.

    Beraz, aipatutako 11/1992 Foru Legearen 4. artikuluaren arabera, amaitu behar da aipatutako Nafarroako Herri Administrazioen Zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 89. artikuluaren ezarpena.

    Gauzak horrela, eta dagokigun eremuko lege erreserbaren printzipioaren arabera, -Konstituzioaren 23.2 eta 53. artikuluen ondorioz- ezin da, erregelamenduaren arauaren bidez, aipatutako legezko agindutik datorren exijentziarekin bat ez datozen emaitzak jarri edo gaitu: sarrera frogen bidez egitea eta, logikoki, lehentasun hurrenkera emaitzetan oinarritzea.

  6. Eta hori da kasu honetan gertatzen dena, foru agindu honen aginduak, administrazio kontratazioan sartzeko ohiko erregimenak 2. artikuluaren aurreko atalak ezarri ondoren (kontratazio zerrendak eta ondoriozko lehentasun hurrenkerak), legetik kanpo sartzen du funtzio publikoan sartzeko hautapen frogen berezko logika alde batera uzten duen ez ohiko bidea, kontratazio organoari esleitze librekoak ez diren lanpostuak haren irizpide pertsonalaren arabera bete beharreko lana egiteko gai den eta ezagutzen duenari esleitzeko eskumena emanez, kontratazioaren larritasuna eta kontratatuaren egoerak justifikatuz.

    Aginduak legezko bermerik ez duen arren –horretarako ez da nahikoa azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 37. artikuluaren g) letran aurreikusitakoa, araudi izaera kontuan hartuz-, erakunde honen arabera, desproportzionala da, gehienez, eta berme hori kontuan hartuz, sartzen den ez ohiko kontratazio bidea Konstituzioaren 23.2 eta 103.3 artikuluei dagozkien exijentzietan suposatzen dituen hausteak direla eta, konstituzioaren arabera onargarria izan daiteke arauak tasatutako lanpostu zehatz batzuekin lotuta bakarrik, espezializazio edo ezagutza tekniko gradu oso berezia behar dutenekin, eta ez plantilla organikoaren lanpostu guztiekin.

  7. Kexan agertzen diren gainontzeko alderdiekin lotuta, erakunde honek ez du legezko betebeharren gogorarazpen edo gomendio bat egiteko arrazoirik ikusten.
  8. Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatearen Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenei jarraituz, egokitzat jo dut honako hau:

    Osasun Departamentuari Osasun Kontseilariaren uztailaren 4ko 62/2014 Foru Aginduaren 2.2 artikulua ez aplikatzeko gomendatzea, zeinaren bidez Osasun Departamentuari atxikitako organismo autonomoen zentro edo establezimenduen behin-behineko kontrataziorako hautagaien zerrenden kudeaketa arauak onartu diren.

Nafarroako Foru Komunitatearen Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da Osasun Departamentuak gomendioa onesten duen ala ez jakinaraz dezala, aginduzkoa denez, bi hilabeteko epearen barruan, baita, hala denean, gomendioa betetzeko hartutako neurriak ere.

Lege-agindu horretan ezarritakoari jarraituz, gomendioa ez onartzeak berarekin ekarriko du kasua Nafarroako Parlamentuan azaltzekoa den 2014ko urteko txostenean sartzea, berariaz aipatuta zein den, konponbidea egon litekeela ondorioztatu ostean, aldeko jarrerarik hartu ez duen administrazioa.

Zure erantzunaren zain, adeitasunasunez agurtzen zaitu.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia