Partekatu edukia
Hirigintza eta Etxebizitza
Gaia: Ilegalidades en la sociedad gastronómica "[…]" en relación con proyecto.
Hirigintza
Abartzuzako Udala
Alkate jaun hori:
Horren ondotik, Abartzuzako Udalera jo nuen, kexaren berri emateko, eta eskatu nion sortutako gaiari buruz informazioa emateko.
Informazio-eskaera horri erantzunez, Abartzuzako Udalaren idazki bat jaso zuen eta bertan adierazi zen jardueraren eta irekieraren lizentzien espedienteak izapidetu zirela. Horrez gain, kexagileak aipatu espedienteen agiriak eskuratzeko aukera izan zuela aipatu zen.
Hasierako txostena jasota, erakunde honek kexan aipatutako sozietate gastronomikoaren jarduera eta irekiera lizentzien espedienteak eskatu zituen.
Abartzuzako Udalak espediente horiek bidali zituen eta erakunde honek 2014ko azaroaren 26an jaso zituen.
Kexan ondorioztatzen denaren arabera, […] jaunari, Abartzuzan landa apartamentu turistiko batzuen jabea denari, aipatu apartamentuen alboan dagoen sozietate gastronomikoaren jarduerak eragiten duen zaratak eragiten dio. Haren ustez, zatara hori gehiegizkoa da.
Kexagileak dio batez ere asteburuetan egoten den zarata hori haren negozioaren kalterako dela. Izan ere, bezero askok apartamentua hitzartutako data baino lehen uzten dute jarduera horrek eragiten dituen eragozpenengatik.
Kexan eta erantsitako agirietan arrazoitzen denaren arabera, gehiegizko zarata jardueraren eta irekieraren lizentzien emakida ekintzen inguruko txosten teknikoetan (bereziki, NAMAINSAk egindakoa) neurri zuzentzaile jakinak ezarri ez izanari lotuta dago. Ildo horretan, 2014ko irailaren 4ko idazki-salaketaren bidez, […] jaunak dio, obra buruarekin izandako bileran, proiektua intsonorizazioari eta bibrazioei dagokienez betetzen ez zela ohartarazi zion eta horri erantzunez esan zuen bazkideek ez egitea erabaki zutela diru asko balio baitzuen.
Erakunde honek, sortzen duen eztabaida ikusita, onartu behar du, jarduera eta irekiera lizentziak izapidetu eta eman diren alde batera utzita, baita aldeko txostenen lorpena alde batera utzita ere, horrek ez duela jardueraren garapenaren gaineko administrazio kontrola agortzen.
Ingurumen babesaren esku-hartzerako foru legearen ondorioz, aipatu administrazio kontrola, Abartzuzako Udalari dagokiona, segidako traktuaren harremana da, jardueraren egikaritze fasean ere gauzatu behar dena, eta ez hori baimentzeko faseetan bakarrik.
Zehazki, udalari dagokio baimendutako jarduera baimen egintzei jarraiki burutu dadin ikuskatu eta kontrolatzea, horretarako beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak edukita (ingurumenaren esku-hartzerako foru legearen 59. eta 70. artikuluak hain zuzen).
Hizpide dugun kasuan, aipatu dugunean bezalakoan, kexagileak, pairatzen duen eta haren negozioari eragiten dion zarataren ondotik, salatu du jarduera ez dela ari garatzen jarduera lizentziarekin bat etorriz (intsonorizazio alderdiak eta bibrazioak) eta, oro har, legez onar daitekeen zarata baino handiagoa egiten duela.
Salaketa horren aurrean Abartzuzako Udalak ikuskapenerako duen ahalmena baliatu behar du eta, hala, jardueraren garapena baimendutakoari jarraiki bideratzen ari den edo ez egiaztatu behar du eta horren inguruan espresuki iritzia eman behar du; eta, beharrezkoa izanez gero, legezkotasuna berrezartzeko ahalmena baliatu behar du, hori eta hirugarrenen eskubideak babesteko neurriak aginduz.
Horregatik guztiagatik, legezko betebeharren gogorarazpena bideratu da.
Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenekin bat eginez, beharrezkoa ikusi dut:
kexa eragin duen sozietate gastronomikoaren jardueraren garapena kontrolatzeko duen legezko betebeharra gogora ekartzea Abartzuzako Udalari, betiere, indarrean dauden legeetan eta jardueraren lizentzian ezarritako zarata-mailak errespetatzen direla bermatuz eta, ildo horretan hauxe gomendatu zaio:
espresuki azter dezala kexan salatutakoa, alegia, jardueraren lizentzia-espedientean jasotako zarata eta bibrazioak babesteko neurriak egiazki bideratu ote diren:
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraiki, egokia da Abartzuzako Udalak gehienezko bi hilabeteko epean adieraz dezala, aginduzkoa baita, gogorarazpen hau eta horri lotutako gomendioak onartzen dituen ala ez, eta, hala balitz, baita betebeharrak betetzeko hartutako neurriak onartzen dituen adieraz dezala ere.
Legezko agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, gogorarazpena ez onartzeak kasua Nafarroako Parlamentuari azalduko zaion urteroko txostenean, 2014. urteari dagokionean, sartzea ekarri ahal izango du, eta berariaz aipatuko da aldeko jarrerarik eduki ez duen administrazioa, aldeko jarrera edukitzea posible zela uste denean.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaitu,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia