Partekatu edukia
Ogasuna
Gaia: Incremento en la cuota del iquidación del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas por pérdida del derecho a la deducción procedente de aportaciones a cuenta vivienda
Ogasuna
Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria:
Kontseilari andrea:
Horren ondotik, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentura jo nuen, eta eskatu nion gaiari buruz informa ziezadan.
2015eko urtarrilaren 29an, Nafarroako Zerga Ogasunak emandako txostena jaso nuen. Haren edukia jada ezaguna da.
Azaldu bezala, kexa interesdunari 2011ko PFEZaren kuota handitu ziotelako, hain zuzen ere ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko (etxebizitza-konturako ekarpenak) kenkaria gutxitzearen ondorioz.
Interesdunak azaltzen du ezen 2011n, hasiera batean, bi etxebizitza erosteko interesa izan zuela (bata etxebizitza librea zen, banku-entitate batek eskainia, eta bestea etxebizitza babestua, araubide berezikoa, partikular batek eskainia). Hori dela eta, etxebizitza-kontutik kopuru batzuk hartu zituen (2.000 euro eta 3.000 euro, hurrenez hurren), eskatzen zizkioten ordainketa-aurrerakinak ordaindu ahal izateko. Bi salerosketa-eragiketa horiek ezerezean geratu ziren (hitzartutako baldintzak aldatu zirelako, lehenengo kasuan, eta Nafarroako Gobernuak lehentasunez erosteko eskubideaz baliatu zelako, bigarrenean); hori dela eta, aurreratutako kopuru horiek itzuli egin zizkioten, eta interesdunak haiek etxebizitza-kontuan berriz sartu zituen, eta halaxe jakinarazi zitzaion Nafarroako Zerga Ogasunari, 2011ko maiatzaren 23ko idazki banaren bitartez. Azkenean, 2011ko ekainean, gaur egun bere etxebizitza dena (etxebizitza babestua, prezio tasatukoa) erosi zuen.
Funtsen erabilpen horiek direla eta, Nafarroako Zerga Ogasunak jo zuen, behin-behineko likidazioaren egintzan, ez zirela erabiliak izan ohiko etxebizitza eskuratzeko, eta, horregatik, zergaren kuota handitu zion, aipatutako kopuruei zegokien kenkarirako eskubidearen galera deklaratuta.
Erakunde honen iritziz, egitate horiek oinarri hartuta, kexan aipatzen den kenkari fiskalaren interpretazio finalistak (ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik kenkaria) berarekin dakar hark oinarria baduela esatea.
Ondorio hori honakoan oinarritzen da:
[...] jaunak 2011ko lehenengo hilabeteetan egindako diru-erabilpenak ohiko etxebizitza erostekoak ziren, nahiz eta, azkenean, eragiketa horiek ez zuten fruiturik eman.
Ia etenik izan gabe (2011ko lehenengo seihilekoan bertan), kexa-egileak gaur egun bere etxebizitza dena erosi egin zuen.
Azken batean, erakundeak ez du ikusten interesdunak kopuru horiek erabili izan zituenik legegileak nahi zituenez beste helburu batzuetarako, nahiz eta hasieran aipatutako salerosketa-eragiketak direla-eta deskribatutako gorabeherak gertatu.
Erakunde honen ustez, legeak bilatzen duena da bermatzea kenkari honek dakartzan abantaila fiskalak erabil daitezela bilatzen den helbururako (etxebizitzan inbertitzea), eta ez hainbeste, xede hori errespetatuta, edozein funts-erabilera saihestera edo kasu honetan deskribatutakoen antzeko inguruabarrak zigortzea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenei jarraituz, beharrezkotzat jo dut:
Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari gomendatzea berrazter dezan interesdunaren 2011ko PFEZaren likidazioa, zeren eta jotzen baita ez zela bete ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkariari datxekion helburua.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.2 artikuluari jarraituz, bidezkoa da Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, aginduzkoa den bezala, bi hilabeteko epean informa dezala gomendio hau onartzen duen ala ez, eta, kasua bada, azal dezala hura betetzeko zein neurri hartuko dituen.
Lege-agindu horretan ezarritakoari jarraituz, gomendioa ez onartzeak berarekin ekarriko du kasua Nafarroako Parlamentuan azaltzekoa den 2014ko urteko txostenean sartzea, berariaz aipatuta zein den, konponbidea egon litekeela jo ondoren, aldeko jarrerarik hartu ez duen Administrazioa.
Zure erantzunaren zain, agur bero bat bidaltzen dizut,
Nafarroako Arartekoa
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia