Partekatu edukia
Hirigintza eta Etxebizitza
Gaia: Desacuerdo con valoración de parcela.
Hirigintza
Lizarrako Udaleko Alkatea
Alkate andrea:
Jarraian, Lizarrako Udalera jo nuen, eta auzi horri buruzko informazioa emateko eskatu nion.
2015eko martxoaren 9an, udalaren txostena jaso zen. Txosten horretan, gaiari buruz egindako jarduketak azaldu ziren, eta jarduketa horiei dagozkien agiriak erantsi ziren.
2015eko martxoaren 17an, interesdunak erakunde honi aurkeztu zion Lizarrako Udalak martxoaren 10ean emandako informazioa, Lizarrako Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko S-5 Sektoreko UE-1en barruan egindako lurzoruaren balorazioari buruz.
Interesdunak azaldu duenez, azken balorazio hori hirigunetik askoz urrunago dagoen leku baterako egiten da, Udalak kasu horretan egindakoa baino askoz handiagoa da (137 euro/m2, 50 euro/m2ren aldean), baita berak aurkeztutako aditu-txostenean azaltzen dena (119,99 euro/m2) baino handiagoa ere.
Interesdunak kexa aurkeztu du, uste duelako bera jabekide den partzelak jasaten duen eragina, AR-3 unitatearen birpartzelazioaren ondorioz gertatzen dena, Lizarrako Udalak ez zuela baloratu eraginpean dagoen lurzoruaren sailkapenaren arabera.
Kexaren espedientean, eztabaidagai ez diren elementu batzuk ageri dira; hona hemen:
Hasieran, birpartzelazio proiektuan, egin beharreko hirigintza egikaritzapenak ez zuen ukitu behar interesduna jabekide den partzela (196 zenbakiduna). Hala, partzela hori ez zen kontuan hartu, onurak eta kargak banatzeari dagokionez (ez da ageri emandako partzelen zerrendan, eta ez zen kontuan hartu egindako adjudikazioetan).
Ukipen horren ondorioz, konpentsatzeko edo kalte-ordaina emateko betebeharra sortu zen, ukitutako 41 m2-ko azaleraren zioz.
Elementu horiek baketsuak direnez, eztabaida planteatzen da ukipenaren balorazioari buruz. Horrek, era berean, ukitutako lurzoruaren sailkapenera eramaten gaitu, balorazio horrek oinarri gisa hartzen duen premisa den aldetik.
Lizarrako HAPOk ezartzen duena, HAPO hori interesdunak galdutako lurzoruaren sailkapena zehazten duen tresna den aldetik.
Erakunde honen iritziz, elementu batzuk eta besteak batera aztertuz, hiri lurzoruko zati baten inguruan ari garela ondorioztatu behar dugu.
Lehenengoz, planaren dokumentazio grafikoa aztertuta (bereziki, 011 planoa –Lurzoruaren Kudeaketa eta Sailkapena–, eta batez ere, 012 plano-Kudeaketa eta Zonakatzea), erakundeak ezin du ondorioztatu ukitutako partzelaren zatia AR 3ko egikaritzapen unitatearen barruan dagoenik. Erakunde honen ustez, plano horiek hizpide den puntuari dagokionez ez datoz bat zehazki haien artean, eta grafikoaren mugaketako lerroaren lodiera dela-eta ezin da zalantzarik gabeko ondoriorik atera; hala ere, plano horietako bigarrena aztertuz, ondorio hau bakarrik atera ahal da; planaren asmoa banalerroa 196 partzelaren mugatik harago edo partzela horren barruan hartzea izan zen; hala, partzela osoa egikaritzapen unitatearen esparrutik kanpo geratzen da (hain zuzen ere, hiri lurzorutzat hartu zen horregatik).
Agiri grafikoak horri dagokionez hainbat modutan interpretatu ahal dira; aldiz, lurzoruak ordaindu baino lehen Udalak berak egindako administrazio-jarduketak ikusita, ulertzen dugu benetan hori zela hirigintza-tresna horren helburua, eta beraz, lurzoru hori hiri lurzoru dela sailkapenean.
Izan ere, bestela izan balitz, lur zati hori egikaritzapen unitateko zati izan balitz, ez litzateke ulertuko Lizarrako Udalak berak partzela hori nola hartzen duen kontuan katastroan: udal arkitektoaren 2012ko urriaren 18ko txostenak dioenez, partzela hori, 7.246,00 m2-ko azalerarekin, hiri lurzoru sendotua da, eta hirigintzako aprobetxamenduak ditu lotuta, eta ez litzateke ulertuko ere zergatik baztertu zen partzela hori ab initio osorik birpartzelazio proiektutik.
Laburbilduz, orduan indarrean zegoen Hiri Antolamendurako Plan Orokorretik eta Lizarrako Udalaren egintzetatik ondorio bakarra atera ahal da: 5. poligonoko 196. partzelako lurzoru osoa hiri lurzorua zen (lurzoru sendotua) eta lurzoru urbanizagarriko AR 3tik baztertuta geratu zen ondorio guztietarako.
Erakunde hau kasu honetan zera gertatu dela ohartu da: 196. partzelaren zati txiki bat okupatu da, unitatearen esparrutik kanpo dagoen baina mugakide den zati bat, eta hori egitatezko bidetik egin da urbanizazio-obrak egin diren bitartean. Idazle-taldearen alegazio-txostenak ere zera dio: ondorioztatu ahal denez, obrak egikaritzean ziurrenik eztabaidagai den partzela ukitu da topografia dela-eta; horregatik, birpartzelazioan jasotako planimetriak hala azaltzen du, baina gure ustez partzela hori ez dago esparruaren barruan….
Erakunde honen iritziz, egitatezko bidetik okupa izanak ez du esan nahi aldatu behar denik lurzoru horrek lehenago zuen sailkapena, Plan Orokorrak hiri lurzorutzat hartzen baitzuen (hori da hain zuzen ere sailkapen egokia, lurzoruaren errealitatea behatuz gero, hiri lurzorutzat hartzeko beharrezkoak diren hirigintza-zerbitzu guztiak dituelako). Egitatezko bidetik 41 metro karratuko lurzoru hori AR 3ko unitatearen urbanizazio mugakidearen egikaritzapenean sartu izanak ez du esan nahi lurzoruak lehenagotik zuen sailkapena –hiri lurzorua– aldatzen denik.
Gehiago esatearren, aurkakoa defendatzea nekez dator bat egintza propioen (kasu honetan Administrazioaren egintzen) doktrinarekin eta fede onaren printzipioarekin eta herritarrek Administrazioarekiko harremanetan duten konfiantza legitimoaren printzipioarekin. Izan ere, aurkakoa defendatzeak zera esan nahi du: lehenago hiri lurzoru gisa agertzen zen lurzoru hori aurrerantzean lurzoru urbanizagarri gisa egongo da sailkatuta eta birpartzelazioan integratuko da soil-soilik kalte-ordaina kalkulatzeko, eta Administrazioak ordaindu beharreko kopuruaren zati bat aurrezteko helburuarekin.
Laburbilduz, erakunde honen ustez Lizarrako Udalak kexaren egileari (jabekideei) ordaindu egin behar dio ukitutako lurzorua hiri lurzoru gisa sailkatu izanari dagokion kalte-ordaina (interesdunak agindutako aditu-frogaren arabera, edo hori gaitzetsiz gero, udalak egin ahal duen beste froga baten arabera, bana betiere lurzoru hiri lurzoru gisa sailkatzearen premisa oinarri hartuta).
Nafarroako Administrazio Auzitegiak udalaren erabakia administrazio bidetik berretsi arren, Udalak hala jokatzeko betebeharra dauka, herritarren eskubidea bermatzeko; izan ere, egintza honek kalte egiten die eragindakoei, baina antolamendu juridiko eta administratiboaren arabera atzera egin dezake.
Ondorioz, eta Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1 artikuluak eman dizkidan eskumenei jarraituz, Nafarroako Ararteko Erakundeak ondoko hau bidezkotzat jo du:
Lizarrako Udalari gomendatzea kexaren egileari (jabekideei, esan nahi da) ordain diezaiola AR-3ko egikaritzapen-unitate birzatitzeko obren eraginpean dagoen 5. poligonoko 196. partzelako lurzorua hiri lurzoru gisa sailkatzeari dagokion kalte-ordaina.
Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2 artikuluari jarraiki, Lizarrako Udalak gehienez bi hilabeteko epean jakinarazi beharko du gomendio hori onartzen duen eta, bidezkoa izanez gero, hori betetzeko neurririk hartu duen.
Lege-agindu horretan ezarrita dagoenaren arabera, gomendioa onartzen ez bada, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko den 2015. urteko txostenean jasoko da kasua, eta beren-beregi aipatuko da zein Administraziok ez duen aldeko jarrera hartu, posiblea zela uste denean.
Zure erantzuna jasoko dugulakoan, jaso agur bero bat.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia