Partekatu edukia
Energia eta ingurumena
Gaia: Disconformidad con ubicación de contenedores.
Ingurumena
San Adriango alkatea
Alkate jauna:
2015eko abenduaren 9an [...] andereak aurkeztutako idazki bat jaso nuen. Haren bidez, bere etxebizitzako bi fatxadatan hamahiru edukiontzi kokatuta egoteagatik kexatu zen.
[...] andereak honakoa azaldu zidan bere idazkian:
Etxebizitza baten jabe da eta haren fatxadek [...] kalerantz eta [...] kalerantz begiratzen dute. [...] kalera ematen duen fatxadan, hiri-hondakin solidoetarako zortzi edukiontzi daude, haietako hiru [...] supermerkatuarenak dira. [...] kalera ematen duen fatxadari dagokionez, bost edukiontzi daude jarrita. Bere etxebizitzako fatxadan jarrita dauden hamahiru edukiontziek arazo larriak eragiten dizkiotela, hala nola lixibiatua, eltxo izurriteak eta okel eta arrain iraungien odol hondakinak.
Edukiontzien kokapenak urratu egiten du San Adriango Udalak 2014ko azaroaren 3an hipermerkatuentzako edukiontzien kokapenari buruz helarazi zion indarreko araudia. Erantsi duenez, kexa aurkeztu zuen egunean, San Adriango Udalak ez zuen hartuta neurririk eltxo izurriteari dagokionez indarrean dagoen higiene eta osasun legedia betetzeko.
[...] kalean Lizarra errepidetik duen sarreran zeuden bost edukiontziak bere jabetzako fatxadara eraman ziren, zeuden espaloian [...] irekitzean. Halaber, lehen [...] kaleko beste toki batean zeuden zortzi edukiontziak bere fatxadara eraman ziren lehen kokatuta zeuden tokian inprenta bat zabaltzean. Dioenez, edukiontziak lehen zeuden tokiak espaloi zabala zeukan, bere etxebizitzak ez duena, ez baitauka oinezkoen pasabiderik.
150 metro baino gutxiagoko esparru batean, hondakinak biltzeko bost puntu daude, Eras Bajas kalearen sarreran kokatuta, kale beraren irteeran, [...]ko kanpoko ertzean, eta laugarren eta bosgarren puntuak aipatutako haren etxebizitzako fatxadetan.
2014ko urriaren 25ean eta 17an, idatziz adierazi zion San Adriango Udalari bere jabetzako fatxadetan jarritako hiri-hondakin solidoetarako edukiontziek eragiten dioten kalte nabarmena.
Horregatik guztiagatik, [...]ren edukiontziak premiaz kendu eta [...] kaleko fatxadan dauden edukiontziak lekualda zitezen eskatu zuen, haien kokapena desegokia izateagatik, 150 metroko erradioan lau zaborgunetik gertu egoteagatik.
Jarraian, San Adriango Udalari helarazi nion kexa, arazoaren berri eman ziezadan.
Jasotako txostenean honakoa azaldu da:
“Abenduaren 29ko 1609/14 sarrera-erregistroa duen zure idazkiari buruz, zeinak [...] kalean kokatutako edukiontziei buruz [...] andereak egindako kexei baitihardu.
Honen bidez Udal honetan dauden aurrekariak eta horri buruz egindako jarduketak jakinarazten zaizkizu:
[...] andereak urriaren 2ko 1250/14 eta urriaren 17ko 1318/14 sarrera-erregistroak dituzten eskabideak aurkeztu zituen Udal honen aurrean, eta 1142/14 eta 1176/14 irteera-erregistroa duten alkatetzaren gutunen bidez erantzun zitzaien biei. Haien kopia erantsi da.
Egoera berehala helarazi zitzaien Azkoiengo Erribera Garaiko Hondakin Solidoen Mankomunitateari eta [...] supermerkatuei, eragindako alderdiak izanik.
Urriaren 29an, Azkoiengo Erribera Garaiko Mankomunitateak horri buruz egindako txostena jaso zen. Han herritarrak azaldutako egoera jaso zen, eta haren kopia erantsi da.
Josefina anderearen fatxadaren egoera txarrak erreklamaziorik jaso ez badu ere, zeren egoera berdina da etxebizitzaren albo guztietan, Udal honek onartu egin zuen edukiontziek erasandako zatia konpondu eta haren aldi baterako kontrola egitea herritarrari kalteak saihestearren; halaber, zepok jarri ziren edukiontziak hormari itsatsita geratzea saihesteko.
Udal eskumenaren arabera, herritarren zerbitzurako Hondakinen Mankomunitatearenak diren 5 edukiontzien kokapena egokiena da gaur egun. [...] enpresarenak ziren gainerakoei dagokienez, ordea, hasierako egoera jakinarazi eta idatzizko errekerimendua egin zen azaroaren 3an, behar ziren neurriak hartu eta edukiontzi haiek bide publikotik ken zitzaten. Josefina andereak ahoz egungo egoera berbera dela jakinarazi ondoren, beste errekerimendu bat bidali zitzaien [...] supermerkatuei, premiazkoa, bere jabetzako edukiontziak ken zitzaten”.
Konstituzioaren 43. artikuluak politika sozial eta ekonomikoa gidatzen duen printzipio gisa onartu du osasunaren babesa, eta horrek osasun publikoa prebentzio neurrien bidez antolarazten eta zainarazten die botere publikoei.
Halaber, osasuna erregulatzeko arauei buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Legearen 34. artikuluko 1. zenbakiko a) letran xedatutakoak, betebeharra dakarkie udalei hiri-hondakin solidoak jasotzeko instalazioen osasun baldintzak hobetzeaz arduratzeko.
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 3. artikuluak honako hauek onartu ditu Nafarroako administrazio publikoen ingurumen arloko esku-hartzea gidatzen duten printzipio gisa: prebentzioa, zuhurtasuna, kutsatzen duenak ordaintzen du, etaingurumen-inpaktuak konpontzea edo zuzentzea, ahal dela iturrian bertan. Azken artikulu horretako 2. zenbakiak zehaztu duenez, printzipio horien arabera derrigorrezkoa da jarduketaren bidez ase nahi diren premien aurreko azterketa bat egitea, jarduketak pertsonen osasunarengan izan ditzakeen zuzeneko zein zeharkako ondorioak ebaluatuz.
Hortaz, hiri-hondakin solidoetarako edukiontzien kokapena pertsonen osasunarengan, zuzenean edo zeharka, izan ditzakeen ondorioak, eta sor ditzakeen eragozpenak aztertu ondoren erabaki behar da.
San Adriango Udalak jakinarazitakoa ikusita, erakunde honen ustez, [...] andereak aurkeztutako idazkiak direla-eta, Udalak [...] enpresari eskatu dio bere hiru edukiontziak lekualdatzeko. Halaber, etxebizitzako fatxada konpontzea onartu du, edukiontziek erasandako zatian, haren kontrolak egingo ditu, herritarrari kalteak ekiditeko, eta zepoak jarriko ditu, edukiontziak hormara itsatsita geratzea saihesteko.
Udalak eragozpenak murrizteko neurri horiek hartu arren, kontua da egun [...] anderearen etxebizitzan hamar edukiontzi daudela jarrita, bost [...] kaleko fatxadan eta beste bost [...] kaleko fatxadan, Udalak bidalitako txostenaren arabera kokapenik egokiena izateagatik.
[...] anderea ados dago [...] kalean jarritako bost edukiontziekin, bere fatxadan eragindako kalteak konpontzen badira, baina ez dago ados [...] kalean kokatutako bost edukiontziekin. Bidalitako txostenak ez du aipatzen inguruetako beste kokapen batzuetarako ezintasunik, zailtasunik edo desegokitasunik. Horregatik, erakunde honen ustez egokia da San Adriango Udalari iradokitzea [...] kalean kokatutako bost edukiontzien kokapena aldatzeko aukera azter dezala, kokapen horrek herritarrak ez kaltetzeko.
Ondorioz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1 artikuluak eman dizkidan ahalmenak betez, San Adriango Udalari honako iradokizuna egitea jo dut egokitzat:
San Adriango Udalari gomendatzea kexak aipatzen dituen [...] kalean kokatutako edukiontzien kokapena aldatzea azter dezala.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2 artikuluaren arabera, San Adriango udalak, derrigorrezkoa denez, gehienez bi hileko epean jakinarazi beharko dit iradokizun hau onartzen duen eta, hala balitz, hura betetzeko hartu dituen neurriak.
Adeitasunez zure erantzunaren zain geratzen naiz,
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia