Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Nafarroako Arartekoaren Ebazpena (O15/22). Horren bidez, zu buru zaituen Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuari iradoki zaio Nafarroako Foru Poliziari, Nafarroako Suhiltzaileei eta SOS Nafarroari erabiltzaileek larrialdietarako telefono zenbakietarako egindako deiak doakoak izan daitezen, dagoeneko hala ez badira, herritarrei 112 larrialdietako zenbakiaren doakotasuna gogoratu ahal izatearen kaltetan izan gabe.

2015 urria 15

Gizarte ongizatea

Gaia: Gratuidad de los teléfonos 112 (emergencias), 091 (policía nacional) y 092 (policías locales).

Zerbitzu publikoak

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilaria

Kontseilari andrea:

  1. Dakizun bezala, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 16 eta 18 artikuluetan Parlamentuko goi mandatari honi ahalmena ematen zaio ofizioz hasteko Nafarroako administrazio publikoen ekintzak edo ez-egiteak ikuskatzeko espedienteak, nire eginkizunak baitira herritarren eskubideak defendatzea eta hobeto babestea eta, horrenbestez, legezko betebeharrak gogoratzea eta iradokizunak nahiz gomendioak egitea.
  2. Herritar batek kexa bat aurkeztu digu, zerbitzu publikoen telefono-zenbakietara (092) egindako deiei tarifa bereziak aplikatu zaizkielako.

    Kexan Iruñeko Udaltzaingoaren telefono-zenbakia jasotzen zenez, Iruñeko Udalari eskatu nion gai horren gaineko informazioa emateko.

    Iruñeko Udalak txostena bidali zuen. Bertan adierazi zuen, Telefónica España S.A.U eta Telefónica Móviles S.A.U aldi baterako enpresa-elkarteak emandako informazioaren arabera 092 zenbakira egindako deietan 0,0342 zentimo (BEZik gabe) ordaindu behar dituela deia egiten duenak; hori da kostu bakarra, deia egiteagatik ezartzen dena. Halaber, ondorioan hauxe azaltzen zen: .

  3. Azaldutakoa aztertu ostean, egokitzat jo nuen kexa Gorte Nagusiek izendatutako Arartekoari helaraztea.
  4. Duela gutxi, Arartekoak idazki bat bidali dit. Idazkian hauxe jasotzen da hitzez hitz:

    “Zure kexari (zk.: 15006251) dagokionez, Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Idazkaritza Tekniko Nagusiak adierazi du larrialdietan arreta emateko dagoen 112 telefono-zenbakirako deiek ez dakartela inolako kontraprestazio ekonomikorik jasotzeko eskubiderik; izan ere, dei horien barruan sartzen dira ordaindu beharreko telefono publikoetatik egindakoak. Kasu horietan ez da ordaintzeko ezer egin behar, jendeari komunikazio elektronikoko zerbitzuak ematen dizkioten operadoreen konturakoak izango dira deiak, eta komunikazio elektronikoen sare publikoak ustiatzen dituztenen konturakoak, horrela ezarri baita Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorreko 28.4 artikuluan. Gainera, lege horretan aurreikusi da betebehar hori larrialdiko beste zenbaki batzuetan ere aplika daitekeela, Errege Dekretu bidez zehazten direnetan.

    Nolanahi ere, larrialdiko deiei arreta emateko zerbitzua doakoa da erabiltzaileentzat, berdin dio zein den zerbitzu hori ematen duen administrazio publikoa eta zein terminal erabiltzen den.

    Larrialdiko 112 zenbakia Europar Batasunarekin harmonizatuta dago; Batasuneko herrialde gehienetan erabiltzen da, eta Espainian autonomia-erkidegoek kudeatzen dute. Doako zenbaki hori sare telefoniko guztietatik erabil daiteke. Eta garrantzitsua denez, telefono-kabinetan ez da txanponik sartu behar zenbaki horretara deitzeko; are gehiago, saldorik ez duten aurreordainketako txartelekin ere erabil daiteke, baita SIM txartelik ez duten sakelako telefonoetan ere.

    Herritarrek 112 zenbakira dei dezakete behar diren zerbitzu publikoen laguntza eskatzeko, adibidez: osasun arloko larrialdi zerbitzuak; suteak itzaltzeko, salbamenduko eta herritarren segurtasunerako zerbitzuak; babes zibileko zerbitzuak. Berdin dio zein administrazio publikok kudeatzen duen zerbitzua. Europako Batzordeak 112 zenbakiaren ezarpenari buruz 2013ko otsailean argitaratu zuen azken txostenaren arabera, Espainian egiten diren larrialdiko deien % 80 inguru 112 zenbakira egiten dira.

    112 zenbakia Estatu osoan dago erabilgarri; baina horretaz gain Espainian badaude larrialdiko beste telefono-zenbaki batzuk ere, nahiz eta horien jardun-eremua zenbaki bakoitzaren titularra den erakundearen eskumenen barruan sartu. Zenbaki horietako batzuk ez daude erabilgarri Estatu osoan, eta batzuetan, zerbitzuak ematen dituzten erakundeek hartzen dute bere gain deien kostua, erabiltzaileentzat doako zenbakiak izan daitezen.

    ZENBAKIA

    ESPARRUA

    DEIA DOAKOA

    085 (Suhiltzaileak/Bomberos)

    Probintzia / Provincial

    BAI / SI

    088 (Polizia autonomikoa / Policía Autonómica)

    Autonomia / Autonómico

    BAI / SI

    1006 (Babes Zibila / Protección Civil)

    Nazioa / Nacional

    BAI / SI

    061 (Larrialdi Medikoak / Urgencias Médicas)

    Autonomia / Autonómico

    EZ / NO

    062 (Guzardia Zibila / Guardia Civil)

    Nazioa / Nacional

    EZ / NO

    080 (Suhiltzaileak / Bomberos)

    Nazioa / Nacional

    EZ / NO

    091 (Politizia / Policía)

    Nazioa / Nacional

    EZ / NO

    092 (Udaltzaingoa / Policía Local)

    Udala / Municipal

    EZ / NO

    Larrialdiko deiei arreta emateko zerbitzuaren erakunde titularrak erabaki behar du erabiltzaileentzat doakoak izango diren hurrengo telefono-zenbakiak: 091, Polizia Nazionalarena; 092, Udaltzaingoarena; eta 112 ez diren larrialdiko beste zenbaki batzuk. Erakunde titular horrek hartu behar du bere gain deien kostua, baita zerbitzua emateko gainerako kostuak ere; hau da, Polizia Nazionalaren 091 zenbakiaren titularra Barne Ministerioa da, eta udalak dira Udaltzaingoaren 092 zenbakiaren titularrak”.

  5. Azaldutako guztia kontuan hartuta, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearekin bat etorriz, honako iradokizuna egin nahi dizut:

    Zu buru zaituen Departamentuari iradoki zaio Nafarroako Foru Poliziari, Nafarroako Suhiltzaileei eta SOS Nafarroari erabiltzaileek larrialdietarako telefono zenbakietarako egindako deiak doakoak izan daitezen, dagoeneko hala ez badira, herritarrei 112 larrialdietako zenbakiaren doakotasuna gogoratu ahal izatearen kaltetan izan gabe.

Aipatutako uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, une honetan Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuak gehienez ere bi hilabeteko epea dauka helarazitako iradokizuna onartzen duen jakinarazteko eta, hala badagokio, gaiari lotuta hartu dituen edo etorkizunean hartuko dituen neurrien berri emateko.

Adeitasunez, zure erantzunaren zain geratzen naiz.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia