Partekatu edukia
Herri Lanak eta Zerbitzuak
Gaia: Gratuidad de los teléfonos 112 (emergencias), 091 (policía nacional) y 092 (policías locales).
Zerbitzu publikoak
Alkatea Jauna / Alkate Andrea
Herritar batek kexa bat aurkeztu digu, zerbitzu publikoen telefono-zenbakietara (092) egindako deiei tarifa bereziak aplikatu zaizkielako.
Kexan Iruñeko Udaltzaingoaren telefono-zenbakia jasotzen zenez, Iruñeko Udalari eskatu nion gai horren gaineko informazioa emateko.
Iruñeko Udalak txostena bidali zuen. Bertan adierazi zuen, Telefónica España S.A.U eta Telefónica Móviles S.A.U aldi baterako enpresa-elkarteak emandako informazioaren arabera 092 zenbakira egindako deietan 0,0342 zentimo (BEZik gabe) ordaindu behar dituela deia egiten duenak; hori da kostu bakarra, deia egiteagatik ezartzen dena. Halaber, ondorioan hauxe azaltzen zen: beraz, Iruñeko Udalak ezin du ezarri lurralde nazional osoan erabiltzen den zenbaki labur baten prezioa
.
Duela gutxi, Arartekoak idazki bat bidali dit. Idazkian hauxe jasotzen da hitzez hitz:
“Zure kexari (zk.: 15006251) dagokionez, Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Idazkaritza Tekniko Nagusiak adierazi du larrialdietan arreta emateko dagoen 112 telefono-zenbakirako deiek ez dakartela inolako kontraprestazio ekonomikorik jasotzeko eskubiderik; izan ere, dei horien barruan sartzen dira ordaindu beharreko telefono publikoetatik egindakoak. Kasu horietan ez da ordaintzeko ezer egin behar, jendeari komunikazio elektronikoko zerbitzuak ematen dizkioten operadoreen konturakoak izango dira deiak, eta komunikazio elektronikoen sare publikoak ustiatzen dituztenen konturakoak, horrela ezarri baita Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorreko 28.4 artikuluan. Gainera, lege horretan aurreikusi da betebehar hori larrialdiko beste zenbaki batzuetan ere aplika daitekeela, Errege Dekretu bidez zehazten direnetan.
Nolanahi ere, larrialdiko deiei arreta emateko zerbitzua doakoa da erabiltzaileentzat, berdin dio zein den zerbitzu hori ematen duen administrazio publikoa eta zein terminal erabiltzen den.
Larrialdiko 112 zenbakia Europar Batasunarekin harmonizatuta dago; Batasuneko herrialde gehienetan erabiltzen da, eta Espainian autonomia-erkidegoek kudeatzen dute. Doako zenbaki hori sare telefoniko guztietatik erabil daiteke. Eta garrantzitsua denez, telefono-kabinetan ez da txanponik sartu behar zenbaki horretara deitzeko; are gehiago, saldorik ez duten aurreordainketako txartelekin ere erabil daiteke, baita SIM txartelik ez duten sakelako telefonoetan ere.
Herritarrek 112 zenbakira dei dezakete behar diren zerbitzu publikoen laguntza eskatzeko, adibidez: osasun arloko larrialdi zerbitzuak; suteak itzaltzeko, salbamenduko eta herritarren segurtasunerako zerbitzuak; babes zibileko zerbitzuak. Berdin dio zein administrazio publikok kudeatzen duen zerbitzua. Europako Batzordeak 112 zenbakiaren ezarpenari buruz 2013ko otsailean argitaratu zuen azken txostenaren arabera, Espainian egiten diren larrialdiko deien % 80 inguru 112 zenbakira egiten dira.
112 zenbakia Estatu osoan dago erabilgarri; baina horretaz gain Espainian badaude larrialdiko beste telefono-zenbaki batzuk ere, nahiz eta horien jardun-eremua zenbaki bakoitzaren titularra den erakundearen eskumenen barruan sartu. Zenbaki horietako batzuk ez daude erabilgarri Estatu osoan, eta batzuetan, zerbitzuak ematen dituzten erakundeek hartzen dute bere gain deien kostua, erabiltzaileentzat doako zenbakiak izan daitezen.
ZENBAKIA | ESPARRUA | DEIA DOAKOA |
---|---|---|
085 (Suhiltzaileak/Bomberos) | Probintzia / Provincial | BAI / SI |
088 (Polizia autonomikoa / Policía Autonómica) | Autonomia / Autonómico | BAI / SI |
1006 (Babes Zibila / Protección Civil) | Nazioa / Nacional | BAI / SI |
061 (Larrialdi Medikoak / Urgencias Médicas) | Autonomia / Autonómico | EZ / NO |
062 (Guzardia Zibila / Guardia Civil) | Nazioa / Nacional | EZ / NO |
080 (Suhiltzaileak / Bomberos) | Nazioa / Nacional | EZ / NO |
091 (Politizia / Policía) | Nazioa / Nacional | EZ / NO |
092 (Udaltzaingoa / Policía Local) | Udala / Municipal | EZ / NO |
Larrialdiko deiei arreta emateko zerbitzuaren erakunde titularrak erabaki behar du erabiltzaileentzat doakoak izango diren hurrengo telefono-zenbakiak: 091, Polizia Nazionalarena; 092, Udaltzaingoarena; eta 112 ez diren larrialdiko beste zenbaki batzuk. Erakunde titular horrek hartu behar du bere gain deien kostua, baita zerbitzua emateko gainerako kostuak ere; hau da, Polizia Nazionalaren 091 zenbakiaren titularra Barne Ministerioa da, eta udalak dira Udaltzaingoaren 092 zenbakiaren titularrak”.
Azaldutako guztia kontuan hartuta, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearekin bat etorriz, honako iradokizuna egin nahi dizut:
Zure menpekoak diren Udaltzaingoaren larrialdiko telefono-zenbakietara egindako deiak doakoak izatea erabiltzaileentzat (baldin eta oraindik ez badira); hori gorabehera, herritarrei gogora diezaiekezu larrialdiko 112 telefono-zenbakia doakoa dela.
Aipatutako uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, une honetan Altsasuko Udalak gehienez ere bi hilabeteko epea dauka helarazitako iradokizuna onartzen duen jakinarazteko eta, hala badagokio, gaiari lotuta hartu dituen edo etorkizunean hartuko dituen neurrien berri emateko.
Adeitasunez, zure erantzunaren zain geratzen naiz.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia