Partekatu edukia
Gizarte ongizatea
Gaia: Promoción, Atención y Protección a la Infancia y a la Adolescencia. Año 2014.
Gizarte ongizatea
Gizarte Politika kontseilaria
Kontseilari jauna:
Pasa den 2015eko martxoaren 6an erreferentziadun espedientean egindako zure txostena jaso nuen, Nafarroako Parlamentuaren aurrean aurkeztu behar dudan 2014. urteari dagokion urteko txostena egiteko datuak jasotzeko helburuz izapidetutakoa, Haurrak eta Nerabeak Sustatzeko, Artatzeko eta Babesteko Foru Legearen 14. artikuluak ezarritakoarekin lotuta.
Emandako informazioa aztertu ondoren, erakunde honek egindako txostena helarazten dizut, baita bertan agertzen diren balorazioak eta iradokizunak ere:
Haurren eta nerabeen sustapen, arreta eta babeserako abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legeko 14. artikuluak ezartzen du Nafarroako Arartekoak haurren eta nerabeen eskubideak babesteaz arduratuko dela, horretarako behar diren neurriak hartuz. Neurri horien artean dago haurrek eta nerabeek duten egoera ebaluatzea urteko txostenean.
Lege aurreikuspen hori betetzeko, atal honetan arlo horri buruzko zenbait datu eskaintzen dira, betiere erreferentziatzat hartuta aipatu foru legean adierazitakoa, Nafarroan adingabeen babesaren arloko esku-hartze administratiboaren arloan dagoen arau nagusia delako.
A) Arau eta plangintza jarduera.
Aurreko urteko txostenetan adierazi genuenez, abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua onetsi zuen Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 19ko 7/2009 Foru Dekretuaren bidez. Arau horrek legearen erregulazioa osatzen du zenbait alderdi garrantzitsutan; esate baterako: arloan esku hartzen duten langileen lanbide profil espezializatuak, balorazio batzordea, administrazioak zenbat jarduera, baliabide eta produktutan izanen duen esku-hartzea, kautelazko neurriak, babesgabetasuneko egoerak, familiako babesa eta babes-neurrien jarraipena, aldaketa eta iraungipena.
2014an Nafarroako Foru Komunitatean adopzioari lotutako administrazio prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 111/2014 Foru Dekretua onartu da. Arau hori izapidetzean aurreko urteetako txostenak aipatu ziren. Hortaz, prozesuaren amaiera positibotzat jo behar da.
Horrez gain, arau esparruan, Gizarte Politiketako Departamentuak adierazi du familia-bitartekaritza zerbitzua arautzen duen foru dekretua izapidetzen ari dela. Gizarte Politiketako Departamentuak esan duenaren arabera, administrazio jarduera bitartekaritzaren eremuan kokatzea du xede, merkataritza-gaietako eta zibiletako bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legeko zuzentarauak kontuan hartuta. Haurren eta nerabeen sustapen, arreta eta babeserako abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen garapena zorrozki ez bada ere, departamentuak arauzko proiektu hori aipatu du, bitartekaritza-mekanismo horrek familiaren arloko arazoetan eta, beraz, guraso eta seme-alaben arteko harremanetan izan dezakeen egitekoagatik.
Azkenik, departamentuak azaldu du espezializatutako familia-arreta arautzen duen foru agindua prestatzen ari dela eta 2015eko bigarren hiruhilekoan onartzea aurreikusi duela. Harrera-sistemako baliabide bat da, egoitza-harreraren abantaila nagusiak (adingabeekin diharduten pertsonen profesionaltasuna, prestakuntza eta esperientzia) eta familia-harrerarenak (familia-ingurua, naturalaren edo arruntaren antzekoa) bateratu nahi dituena, familia-harrera arrunt batek eman dezakeen berariazko arreta kualifikatua baino zehatzagoa behar duten adingabeen kasuei behar bezalako erantzuna emateko. Erakunde honen ustez, baliabide koherentea da familia-inguruan adingabeak mantentzeko xedearekin. Izan ere, hala, gainera, berariazko arreta behar den kasuetan ere ahalbidetzen da.
Oro har, arauzko jarduera horri dagokionez, erakundeak 15/2005 Foru Legean jasotako mandatuak eta xedapenak osatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzen jarrai dadin animatzen du.
Plangintza eta programazio jarduerari dagokionez, departamentuak adierazi du 2014an jorratutako ildo estrategikoak honako hauek izan direla: a) familia-harrera egoitza baliabidearen aurrean lehentasunezko baliabide gisa sustatzen jarraitzea; b) familia hartzaileei arreta eta prestakuntza gehiago ematea; c) babesik gabeko egoera jazo daitekeenean eta sei urte baino gutxiagoko adingabeak familietan premiaz hartzen jarraitzea; d) babesik gabeko edo gatazka egoeran dauden adingabeentzat premia bereziak dituen familia-harreraren baliabidea abian jartzea; e) babes-sistemaren aldaketarako azterlana abiaraztea, behaketa- eta harrera-zentroak isolatutako espazio gisa kentzea ekarriko duena, egoitza-harrerako bizikidetza eremuetan txertatuz, balorazio goiztiarragoa, arazoak dituzten adingabeen euste handiagoa eta ingurura gehiago egokitzea lortzeko asmoz, baita egoitza-harreran plaza kopurua handitzea ere; f) familia esku hartzerako berariazko programa sustatzea, ahal den neurrian adingabea familiatik banantzea saihestuz; g) egoitza-harreran dauden adingabeentzako autonomia programak bultzatzea, haientzako eta haien egokitzapenerako baliabide berriak bideratuz; h) adingabeen egoitza-baliabideak kudeatzen dituzten erakundeen artean praktika hobeak identifikatzea; i) premia bereziak dituzten haurren adopziorako neurriak bultzatzea; j) baliabideak, profesionalak eta lan ereduak espezializatzea; k) datu-baseak hobetzea eta hainbat instantzietako datuak koordinatzea (lehen mailako arreta, talde espezializatuak, adingabeen babeserako atala, Osasun Ministerioko haurren zuzendaritza nagusia), organismo eta hirugarren eskatzaileentzako (Fiskaltza, Herriaren Defendatzailea, Ministerioa, etab.) datu fidagarriak eta erabilgarriak edukitzeko aukera emanez.
Aipatu jarduteko ildoek familia-harreraren sustapenari lotutako xedeetan enfasia jartzen jarraitzen dute, harrera, familia-harreraren modalitate berrien sarrera eta finkatzea sustatuz edo familia hartzaileei emandako babes-eta laguntza-maila hobetuz. Familia-harreraren sustapenean jarritako enfasi hori aurreko urteko txostenetan adierazitakoarekin koherentea da, harrera-modalitate horren lehentasuna baliatzeko antzemandako zailtasunei dagokienez (erakunde- edo egoitza-modalitatearekin alderatuz gero).
Kasu honetan berriak direnez, behaketa- eta harrera-zentroen egungo konfigurazioaren harira proposatutako alternatiben azterlanari lotutako jarduketa-ildoak nabarmentzekoak dira, baita departamentuak adingabeen babeserako arloan eta kontrolerako organismo eskatzaileen esku jartzeko dituen informazio sistemen hobekuntzaren harira proposatutakoak ere.
Aurreko txostenean adierazi bezala, erakunde honen ustez, egokia da Gizarte Politiketako Departamentuak helburu zehatzago eta berariazkoagoak programatzea izaera orokorreko plangintza tresnen esparruan; helburu horiek urtero berrikus edo gaurkotu litezke, egoeraren bilakaeraren arabera eta hauteman daitezkeen beharrizan nagusien arabera. Gauzak horrela, berriro azpimarratu behar da adierazleak edukitzea komenigarria dela, ezarritako unean uneko helburuen betetze-maila ebaluatzeko eta, kasua bada, lehentasunak birdefinitzeko aukera emango dutenak.
Bereziki, plangintzak alderdi honekin duen zerikusia dela-eta, erakunde honek uste du beharrezkoa dela haurren eta nerabeen babeserako II. Planaren onarpena berriro aipatzea, posible den bizkortasunarekin.
B) Adingabeen eskubideen sustapenerako eta zabalkunderako jarduera.
15/2005 Foru Legeak adingabeen eskubideen eta betebeharren taula bat ezartzen du eta haiek sustatu eta zabaltzea agintzen du.
Jarduera horri dagokionez, Gizarte Politiketako Departamentuak 2014ko azaroaren 20an adierazi du Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren karietara, zenbait ekitaldi egin direla, adingabeen eskubideak sustatze aldera eta haien zabalkundea bultzatze aldera. Zehazki, Condestable Jauregian eskubide horien zabalkunderako jardunaldi bat egin da. Ikasleek eskubideok irakurri dituzte eta familia eta adingabeei zuzendutako hitzaldi informatiboa eskaini da.
Horrez gain, familia hartzaileak hartzeko eta herritarrak irudi horren inguruan sentsibilizatzeko kanpaina bat diseinatu da eta zabaldu da. Aurrera eramandako ekintzen artean lehen hezkuntzako ikasleen arteko marrazki eta kontakizun lehiaketa gailendu behar da, haur batek zain zezaten familia baten laguntza behar izatearen gaiaren harira. Halaber, familia-harreraren inguruko unitate didaktikoa ikastetxe guztiei helarazi zaie.
Erakunde honek esparru horretan garatutako lanak baloratu eta onartu ditu eta, bereziki, familia-harreraren irudia sustatzearen aldeko ahalegina, ekimen mota horiekin jarraitzeko animatuz.
C) Prebentzio jarduerak.
Prebentzio jardueren funtsezko helburua da babesgabetasuneko eta gizarte gatazkako balizko egoerak saihestea edo ahal den guztia gutxitzea.
Esparru horretan administrazioaren esku-hartzea funtsean jarduera dela-eta adingabeak artatzen dituzten zenbait instantziren arteko lankidetzatik eta koordinaziotik abiatuta garatzen da (hezkuntza zerbitzuak, osasun zerbitzuak eta gizarte zerbitzuak gehienbat).
Eginkizun horretarako daukagun tresna garrantzitsuena haurren babesgabetasun egoeretan esku hartzeko eskuliburua da. Eskuliburuan, Nafarroako Foru Komunitatean adingabeen babesari buruzko programak, baliabideak, prozedurak, kontzeptuak eta eskumen-esparruak jaso, bateratu eta azaltzen dira. Gizarte Politiketako Departamentuak adierazten duenaren arabera, prestakuntza-saioak egiten jarraitzen dira, koordinazio-tresna hori behar bezala aplikatze aldera. Saioak ondokoei zuzendutakoak: oinarrizko gizarte zerbitzuetako profesionalak, haurrak eta nerabeak artatzeko bitarteko ekipoak eta, oro har, haurrekin eta gazteekin lan egiten duten guztiak (osasun eta hezkuntza arloko profesionalak, haurrendako tratu oneko sareak eta abar).
Nafarroako Foru Komunitateko koordinazioari berariaz dagokionez, berriz, lan esparru batek jardunean jarraitzen duela adierazi digute; hartan, teknikariak eta zuzendaritzako kideak biltzen dira (Osasun, Hezkuntza eta Gizarte Politiketako Departamentuetako zerbitzuetakoak), organo horiek direlako adingabeekin harreman zuzen handiagoa dutenak.
2014. urteko nobedade nagusitzat jo da adingabeen arretarako departamentu arteko zuzendaritza-batzordea onartu izana, urriaren 15eko gobernuaren akordio bidez. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esparruko koordinazio-organo bat da, prebentzioaren arloan zuzendaritza-lanak burutzen dituena.
Erakunde honek azken urteotan hartutako koordinaziorako hobekuntza neurriak baloratu ditu eta ildo horretan lanean jarraitzeko luzapena egin du eta, ahal den neurrian, lankidetza eta koordinazioaren beharrezko esparrua indartu dadin, funtsezkoa baita babesik gabeko egoeren prebentzioari behar bezala aurre egiteko.
Berriz ere esan beharra dago komenigarria dela prebentzio lana –hain zuzen ere 15/2005 Foru Legeak lehentasunezkotzat jotakoa– ahal den guztian areagotzea, adingabeengan eragina duten arazoen ondotik babeserako sistemak arinago esku hartu behar izatea saihesteko.
Bereziki, aztergai den kontuarekin duen lotura dela-eta, gizarte zerbitzuetako sistema osotik gizarte zailtasun egoeran dauden haur eta nerabeei ematen zaien arreta egoerari buruzko txostenaren ondotik ateratako ondorioak eta hobekuntzarako proposamenak gailendu behar dira. Txosten hori Nafarroako Parlamentuak hala eskatuta (I14/08) –urteko txosten honen beste atal batean aipatutakoak- egin du erakunde honek 2014an eta 2015ean.
Azkenik, esan beharra dago arrazoizkoa bada ere enfasi berezia gizarte, hezkuntza eta osasun laguntzaren arloko profesionalen arteko koordinazioan jartzea, erakunde honek berriz diola komenigarria dela, orobat, prebentzio programak edo ekintzak abiaraztea, 15/2005 Foru Legeko 32. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ondoko arloetan: gizarte sentsibilizazioa, familia-laguntza, gizarte harremanak, aisialdia, animazioa, prestakuntza eta enplegua.
D) Babes sistemako jarduerak.
Arrisku egoerak.
Babesgabetasuneko egoeren artean, oro har, arriskukoak dira intentsitate handiena edukitzen dutenak eta, horrenbestez, esku-hartze administratibo txikiagoa exijitzen dutenak.
Aldagai horren ondorio adierazle gisa, Gizarte Politiketako Departamentuak erakunde honi eman dio babeserako sistema espezializatuak artatu dituen adingabe guztien kopurua. Honako hauek hartzen dira barne: zaintzapeko adingabeak (egoitza-harrera edo familia-harrera eta behin-behineko zaintza), eguneko zentroetan dauden adingabeak, familia esku hartzerako programa espezializatuetan dauden adingabeak, nerabeen hezkuntzarako programan dauden adingabeak, haurrei eta nerabeei arreta emateko taldeen esku-hartzea duten adingabeak eta autonomia pertsonalerako programetan dauden adingabeak.
Gizarte Politiketako Departamentuak 2014ari dagokionez emandako datuen arabera, sistemak artatu dituen adingabeak 1.413 dira (2013an 1.267 izan ziren eta 2012an, berriz, 1.206). Zifrak berretsi du azken urteotan aurreko txostenetan aipatutako joerak gora egin duela eta agerian jarri du adingabeen babeserako sistemak artatutako familia-nukleo kopurua handitu dela.
Alderdi positibo gisa, une goiztiarragoetan jarduteko joera berretsi da, adingabea eta familia-nukleoa banantzea ez dakarten neurrien bidez, bereziki aipatuz esparru honetan esku-hartzea handitu egin dela haurrei eta nerabeei arreta emateko taldeei esker (2011. urtean 241 eta 2014an 450). Lehen adierazitako zifraren bilakaera (artatutako adingabe guztiak) zaintzapeko adingabeen datuen bilakaerarekin (2012. urtean 735, 2013an 653 eta 2014an 666) alderatuta atera da ondorio hori.
Edozelan ere, artatutako adingabeen guztizkoa handitzeak berretsi du ahal den neurrian babesgabetasun goiztiarraren uneetan jarduera sustatzea beharrezkoa dela, baita haurrei eta nerabeei arreta ematen diharduten unitate eta taldeak behar bezala hornitzea ere.
Babesgabetasun egoerak.
Egoera jakinak dira, zeinetan babesgabetasuna intentsitate gehiagoarekin agertzen den eta adingabearen tutoretza gain hartza dakarten. 2014an, 19 adingabe babesik gabeko egoeran zeudela aitortu zen. Zifra aurreko bi urteetako baino txikiagoa da (2013. urtean 21 adingabe eta 2012an 32).
Babesgabetasun kasuak gutxitzeko joera berretsi izana positibotzat jotzea, aurreko urteko txostenetan dagoeneko antzeman dena, hasiera batean eta behar bezalako erreserbekin, positibotzat jo daiteke. Aipatu denez, adingabeen arretarako zerbitzuen esku-hartzea, bideratu behar bada, babesgabetasunaren unerik goiztiarrenean (arriskua) gauzatzea komeni da eta, kasu horretan, antzemandako bilakaera positiboa da. Izan ere, termino absolutuetan, esku-hartze publikoren bat behar izan duten adingabe kopurua handitu bada ere, handitze hori gehiago lotzen zaio arrisku egoerari eta, hala, babesik gabeko aitorpenak gutxitu dira. Erakunde honek ildo horretan antzematen den ahaleginarekin jarrai dadin animatzen du.
Horrez gain, aurreko txostenean egin den moduan, berriro ere esan beharra dago herri-administrazioak ahalegina egiten jarraitu behar duela adingabeak haien jatorrizko familietara itzultzeko baldintzak bidera daitezen. Horri dagokionez, gogorarazi beharra dago horixe dela babesgabetasunaren azken helburua, eta horrek berekin dakarrela beren adingabeak, arrazoiak arrazoi, artatzen ez dituzten edo artatu nahi ez dituzten familiekiko esku-hartzea bultzatzeko betebeharra. Erakunde hau jabetzen da helburu hori ezin dela kasu guztietan lortu; halere, gogorarazi behar da xede hori lortzeko lan egin behar dela, ahal den neurrian kenduz babesgabetasuna pairatzen duten familiek laguntza eman dezaten eragozten duten oztopoak; hori, jakina, ez da eragozpen izan behar adingabearen interesak lehenesteko kasu guzti-guztietan.
Azken batean, komenigarria da jarraitzea indartzen prebentzio eginkizunak, arrisku egoeren detekzioarenak eta familiekiko esku-hartze soziala, ahal den neurrian ekidite aldera inguruabarren eraginez adingabeen babesgabetasuna deklaratu beharra, eta, kasua bada, babesgabetasun egoera deklaratuz gero, itzulera bideragarri egitea.
Familiei laguntzeko jarduerak.
Puntu honetan, administrazioaren babesak jaso dituzten familiak aipatzen dira (babes teknikoa nahiz ekonomikoa), alde batera utzita zein jarduera mota izan den. Administrazioaren babes horren helburua izan da bereiztea saihestea, eta bereizte kasuetan, adingabearen itzultzea bilatzea. Datua aipagarria da, zeren eta ongi islatzen baitu zenbat familiak izan dezaketen administrazioaren laguntzaren beharra, eta, horrenbestez, zenbatek dituzten zailtasunak, gutxi-asko trinkoak eta era askotakoak, adingabeei behar bezalako arreta emateko.
Gizarte Politiketako Departamentuak emandako datuen arabera, 2014ko ekitaldian 842 familiak laguntza motaren bat jaso zuten. Haurren eta nerabeen arretarako taldeek emandako familiak dira, familia hartzaileak eta laguntza teknikoa jasotzen dutenak, harreragatik laguntza jasotzen duten familiak, zaintza gain hartzea ez dakarten programetan dauden adingabeak dituzten familiak (eguneko zentroak, familia esku hartzerako programa, nerabeentzako hezkuntza programak) eta prestazio ekonomiko konpentsatzaileak dituzten familiak.
Erreferentzia horiek erabiliz, 2013an artatutako familiak 710 izan ziren. Bilakaera arrisku egoeran dauden adingabeen atalean adierazitakoarekin koherentea da eta bertan antzeko ondorioak atera dira, bereziki, neurri handiagoan edo txikiagoan adingabeen egoeraren ondotik –dela babesgabetasuna edo hala egoteko arriskua- laguntza publikoa behar duten familia-nukleo kopurua nabarmen handitu izanari eta iraunkortasunari dagokionez.
Hori dela eta, beharrezkoa da adingabeen babeserako sistemak egun dituen baliabideak aztertzea eta aipatu sistemako premietarako egokiak diren aztertzea. Nolanahi ere, ahalegin bat egitea gomendatzen da, arlo horretan diharduten agenteei (funtsean, haurren eta nerabeen babes, sustapen eta arretarako zerbitzua, haurren eta nerabeen arretarako taldeak eta laguntzaile gisa diharduten ekimen sozialeko erakundeak) behar dituzten baliabideak emateko –pertsonalak zein materialak– garrantzi sozial handiko haien lan honetan arrakasta izan dezaten.
Zaintza egoeran dauden adingabeak.
Zaintza da babesgabetasun egoerei aurre egiteko aurreikusita dagoen neurri bat, eta familia- nahiz egoitza-harreraren figuraren bitartez gauzatzen da.
Gizarte Politiketako Departamentuak zaintzapeko adingabeen inguruan emandako datuetan behin-behineko zaintza egoerak (behaketa- eta harrera-zentroen bidez eta premiako familien bidez) harrera-, egoitza- edo familia-egoeretatik banantzen dira (kasu honetan, “behin-behinekoa ez den” zaintza batean aurrean egongo ginateke, balorazio fasearen ostean xedatutakoa).
Gizarte Politiketako Departamentuaren datuak oinarri hartuta, 2013 eta 2014 bitartean, zaintzapeko adingabeen guztizkoa zertxobait handitu da (653tik 666ra), harreren igoerari lotuta. Izan ere, behin-behineko zaintzapean dauden adingabeen zifra arinki txikitu da (186tik 181era).
Tutoretzapeko adingabeak.
Tutoretza, administratiboa zein arrunta, legeak ezarritako babes-neurrietako beste bat da, eta babesgabetasun egoera trinkoago bati lotuta dago; hau da, babesgabetasunari.
2014an tutoretzapeko adingabeen zifra proportzionatua 239 izan da, aurreko bi urteetakoa baino handiagoa (2013an 220 eta 2012an 202).
Harrera indardun eta formalizatuak.
Babesgabetasun egoeran dauden adingabeen tutoretza eta zaintza harreraren bidez formalizatzen dira.
2014an, 121 adingaberen harrera bideratu da, aurreko urteko zifra baino handiagoa (107 adingabe).
Hartutako adingabeen zifra (ez dira atal honetan zenbatuko, azaldu den moduan, behaketa- eta harrera-zentroetan dauden adingabeak, behin-behineko zaintza neurriarekin) 485 da (2013. urtean 469 eta 2012an 538).
Harrera-moten arteko harremanari dagokionez, 15/2005 Foru Legeak familia-harrerari ematen dio lehentasuna egoitza-harreraren gainetik; halaber, lehentasuna ematen zaio adingabeak familia zabalean hartzeko aukerari, beste familia batzuetako harreraren gainetik, adingabea haren eremu naturaletik gertuen egon dadin printzipio orokor gisa.
Lehen harremanari dagokionez (familia- eta egoitza-harrerak), bildutako datuek agerian jarri dute 2014an familia-harreren ehunekoa guztizkoaren % 51 dela. 2013an adierazle hori % 52 zen eta 2012an, berriz, % 45. Beraz, bilakaera, oro har, positibotzat jo behar da eta legegileak ezarritako lehentasunarekin bat dator, familia-harrera ahalbidetuko duten neurriak hartzen jarraitzeko premiaren kaltetan izan gabe.
Dena den, aipatu behar da behin-behineko zaintzaren edo premiako harreraren fasean kasu gehienak egoitza-baliabideez bidez jorratzen direla (behaketa- eta harrera-zentroak) eta oraindik ere hasierako fasean dagoela premiako familien bidezko harrera-baliabidea (2014an 174 adingabe egoitza-baliabideetan eta 7 adingabe familietan). Fase honetan aplika daitekeen familia-inguruak egoitza-baliabidearen gainean lehentasuna duela kontuan hartuta, beharrezkoa da premiako familia-harreraren baliabidea sendotzen jarraitzea eta, hala, ildo horretan abiarazitako jarduerekin jarraitu behar da.
Bigarren harremanari dagokionez (beste familia zabal batean egindako harrerak, familia-harreren barruan), 2014an lehenengoen ehunekoa % 65 da, 2013koa baino zertxobait handiagoa (% 64), baita 2012koa baino handiagoa ere (% 62).
Hala, jarraitu behar da eskatzen ahal den guztian susta daitezela babesa behar duten adingabeen familia-inguruneko esku-hartzeak eta jarduketak, harrera beharrezkoa bada, eremu naturaletik hurbilen dagoen ingurunean jazo dadin. Jarduketa horiek, normalean ingurune hurbil horretan egiten badira, ahalbidetu dezakete, halaber, adingabeak haien gurasoekin gehiagotan itzuli ahal izatea eta haurren bereizketa egoera horiek laburragoak izatea.
Adopzio nazionalak eta nazioartekoak eta egokitasun-deklarazioak.
2014an, 15 adopzio nazional bideratu dira (2013an 14) eta nazioartekoak, berriz, 27 (2013an 49). Horrez gain, 23 egokitasun-egiaztagiri nazional egin dira (2013an 2) eta nazioarteko 56 egokitasun-egiaztagiri (2013an 59).
Gizarte gatazka egoeran dauden adingabeak.
Puntu honetan babes-sisteman egon eta ez-egokitzapen larriko egoeran daudelako beren buruei edo besteei kalte egiteko arriskuan izan daitezkeen adingabeak aipatzen ditugu.
2014an 256 adingabe egon dira egoera honetan. 2013an, berriz, 220 eta 2012an 223.
Gatazka egoeran dauden adingabeen datuen igoerak oraindik ere agerian jartzen du arazo honi aurre egiteko edo murrizteko ahaleginak egiten jarraitu beharra dagoela, prebentzioko neurriak, hezkuntza neurriak, neurri kulturalak eta gizarteratze neurriak aplikatuz. Halaber, beharrezkoa da gatazka egoera honetan dauden adingabeen familiei laguntza berezia ematea, egoera horrek eragindako arazo larriak izaten baitituzte sarritan.
Autonomia pertsonaleko programak.
Halakotzat jotzen dira 16 eta 18 urte bitarteko adingabeei zuzendutakoak, baldin eta neurri judizial edo administratiboren bat ezarri bazaie, haien gizarteratzea edo laneratzea errazteko.
Gizarte Politiketako Departamentuak emandako datuei jarraiki, 2014an autonomiarako programen onuradunak 40 adingabe izan dira, 2013ko zifra baino zertxobait txikiagoa (44 adingabe) eta 2012koa baino handiagoa (18 adingabe).
Arlo honetan bideratutako jarduerekin eta hartutako neurriekin jarrai dadin bultzatzen da. Gauzak horrela, erakunde honek dagoeneko gailendu du egokia dela emantzipazio programak edo helduarora igarotzeko programak sustatzea.
E) Erreforma sistemako jarduerak.
Erreforma sistemari dagokionez, emandako datuek agerian jarri dute, 2014an, 321 neurri eman zirela aipatu sistemak barne hartutako adingabeek eremu zabalean betetzeko -zifra hori aurreko urteetakoa baino handiagoa da (2012an 288 neurri eta 2013an 303 neurri)-.
Halaber, baliabideetan barneratuta egon diren adingabeen kopurua ere handitu da (2014an 54 adingabe, 2013an 43 eta 2012an 21).
Beste behin esan beharra dago ahaleginak berrindartu behar direla gatazka eta jokabide zigorgarriak ekar ditzaketen egoerei aurrea hartzeko eginkizunetan eta hautemate-eginkizunetan, eta inplikatutako instantzien (batez ere, familiaren arloa, gizarte eta hezkuntzaren arloa) artean jarduerak koordinatu behar direla.
I. Babes-sistemak artatutako adingabeak.
| 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | |
Zaintzapeko adingabeak | Egoitza- edo familia-harrera | 415 | 452 | 458 | 550 | 538 | 469 | 485 |
Behin-behineko zaintza (COAk) | 120 | 147 | 180 | 164 | 197 | 184 | 174 | |
Premiako familiak behin-behineko zaintza |
|
|
|
|
| 2 | 7 | |
Guztira | 535 | 599 | 638 | 714 | 735 | 655 | 666 | |
Eguneko zentroetan dauden adingabeak | 25 | 26 | 31 | 27 | 26 | 30 | 46 | |
Familia esku hartzerako programa espezializatuetan dauden ADINGABEAK (EHPE) | 119 | 165 | 153 | 132 | 175 | 152 | 181 | |
Nerabeen hezkuntzarako programan dauden ADINGABEAK (NHP) | 32 | 25 | 30 | 32 | 28 | 28 | 30 | |
Haurren eta nerabeen arretarako taldeen (HNAT) esku-hartzea behar duten ADINGABEAK (Lizarra, Tafalla eta Tutera)* | 160 | 194 | 169 | 241 | 224 | 358 | 450 | |
AUTONOMIA PROGRAMETAN DAUDEN ADINGABEAK | 56 | 22 | 14 | 18 | 44 | 40 | ||
| Guztira | 336 | 466 | 405 | 446 | 471 | 612 | 747 |
ADINGABEAK GUZTIRA |
| 871 | 1065 | 1043 | 1160 | 1206 | 1267 | 1413 |
II. HNAT izenekoek artatutako familiak.
2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | |||
EAIA | Lizarra | Familiak | 59 | 58 | 58 | 70 | 72 | 73 | 84 |
Tafalla | Familiak | 37 | 50 | 45 | 60 | 56 | 58 | 75 | |
Tutera | Familiak | 5 | 77 | 97 | |||||
Guztira | 96 | 108 | 103 | 130 | 133 | 208 | 256 |
III. Familia hartzaileak eta laguntza teknikoa jasotzen dutenak.
2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | |
Familia hartzaileak | 197 | 202 | 242 | 198 | 218 | 210 | 210 |
IV. Laguntza ekonomikoa jasotzen duten familia hartzaileak.
2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | |
Harrera dela-eta laguntza jasotzen duten familiak | 124 | 135 | 188 | 151 | 156 | 153 | 181 |
V. Beste programa batzuetan adingabeak dituzten familiak (horrek ez dakar zaintza gain hartzea).
2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | |
FAMILIAK EGUNEKO ZENTROA (adingabeak zenbatzen dira, 2013 arte, familiak barne). | 25 | 40 | |||||
Familia esku hartzerako programa espezializatuan dauden FAMILIAK | 50 | 76 | 72 | 82 | 83 | 68 | 77 |
FAMILIAK NHP (adingabeak zenbatzen dira, 2013 arte, familiak barne). | 28 | 30 |
VI. Prestazio ekonomiko konpentsatzailea laguntza jasotzen duten familiak.
2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | |
Prestazio ekonomiko konpentsatzaileak (adingabeentzako laguntzak dira, 2013an jada familiak bereizi) | 63 | 52 | 96 | 56 | 26 | ||
18 familias | 48 familias |
VII. Babesik gabeko egoeran dauden adingabeak.
| 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 |
URTEAN AITORTUTAKO BABESGABETASUN EGOREAK | 20 | 29 | 44 | 38 | 32 | 21 | 19 |
TUTORETZAPEKO ADINGABEAK GUZTIRA | 207 | 220 | 202 | 214 | 202 | 220 | 239 |
VIII. Egoitza- eta familia-harreran dauden adingabeak.
| 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 |
Egoitza-harrera | 188 | 210 | 216 | 310 | 292 | 225 | 237 |
Familia-harrera* | 227 | 242 | 242 | 240 | 246 | 244 | 248 |
Guztira | 415 | 452 | 458 | 550 | 538 | 469 | 485 |
*Familia-harrerak ez du barne hartzen adopzio aurreko harrera
IX. Familia zabalean eta beste familia batzuetan egindako harrerak.
| 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 |
Beste familia batzuk | 72 | 78 | 76 | 85 | 93 | 88 | 86 |
Familia zabala | 155 | 164 | 166 | 155 | 153 | 156 | 162 |
Guztira | 227 | 242 | 242 | 240 | 246 | 244 | 248 |
X. Harrera arruntak, iraunkorrak eta adopzio aurrekoak.
| 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 |
Harrera arruntak | 80 | 82 | 70 | 68 | 61 | 72 | 51 |
Harrera iraunkorrak | 147 | 160 | 172 | 172 | 185 | 172 | 197 |
Adopzio aurreko harrerak | 16 | 17 | 7 | 8 | 9 | 9 | 7 |
XI. Behin-behineko zaintzapean dauden adingabeak.
| 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 |
Argaray behaketa- eta harrera-zentroa (zailtasuna) | 55 | 48 | 69 | 64 | 65 | 56 | 55 |
Beloso behaketa- eta harrera-zentroa (gatazka) | 65 | 99 | 111 | 100 | 132 | 128 | 119 |
FAMILIAK PREMIA | 2 | 7 | |||||
GUZTIRA | 120 | 147 | 180 | 164 | 197 | 186 | 181 |
XII. Gatazka egoeran dauden adingabeak.
2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | |
COA gatazka egoeran dauden adingabeak | 65 | 99 | 111 | 100 | 132 | 128 | 119 |
Beste programa batzuetan dauden eta gatazka egoeran dauden adingabeak (NHP, EHPE,etab.) | 152 | 229 | 125 | 161 | 91 | 92 | 137 |
Gatazka egoeran dauden adingabeak guztira | 217 | 328 | 236 | 261 | 223 | 220 | 256 |
XIII. Zaintzapeko adingabeak.
| 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 |
HARTUTAKO ADINGABEAK | 415 | 452 | 458 | 550 | 538 | 469 | 485 |
COAk | 120 | 147 | 180 | 164 | 197 | 184 | 174 |
Premiako familiak | 7 | ||||||
Guztira | 535 | 599 | 638 | 714 | 735 | 653 | 666 |
XIV. Adopzio nazionala.
|
| 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 |
Adopzio aurreko proposamendun adingabe kop.: | 10 | 12 | 7 | 8 | 16 | 9 | 10 | |
Nafarroak | 10 | 9 | 7 | 8 | 9 | 5 | 8 | |
Urte zerrenda 0-2 | 8 | 7 | 3 | 3 | 2 | 3 | 2 | |
Beste erkidego batzuetakoak | 3 | 7 | 4 | 2 | ||||
Adopzio aurreko proposamendun familia eskatzaile kop. |
| 10 | 10 | 7 | 8 | 12 | 8 | 9 |
INAFIko adopzio proposamena duten adingabe kop. |
| 10 | 9 | 10 | 8 | 10 | 5 | 8 |
Adopzio autoak |
| 9 | 9 | 15 | 6 | 7 | 14 | 15 |
Nafarroako proposamena dutenak | 7 | 9 | 11 | 6 | 5 | 12 | 7 | |
Beste erkidego batzuetakoak | 2 | 4 | 2 | 2 | 8 | |||
Familia eskatzaileak |
| 126 | 68 | 66 | 41 | 30 | 21 | 34 |
| 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 |
ZIURTAGIRIAK EGOKITASUN NAZIONALA | 8 | 6 | 3 | 4 | 5 | 2 | 23 |
XV. Nazioarteko adopzioa.
| 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 |
Familia eskatzaileak | 126 | 84 | 81 | 45 | 46 | 18 | 29 |
Egokitasun ziurtagiriak | 130 | 140 | 71 | 93 | 70 | 59 | 56 |
Adoptatutako adingabeak | 76 | 75 | 65 | 65 | 45 | 49 | 27 |
Nafarroan adoptatu diren adingabeak guztira | 845 | 920 | 985 | 1050 | 1095 | 1144 | 1171 |
Jarraipendun adingabeak | 249 | 222 | 227 | 279 | 232 | 205 | 174 |
XVI. Administrazioaren laguntza duten adingabeak.
| 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 |
ADINGABEAK EGUNEKO ZENTROA | 25 | 26 | 31 | 27 | 26 | 30 | 46 |
Familia esku hartzerako programa espezializatuetan dauden ADINGABEAK (EHPE) | 119 | 165 | 153 | 132 | 175 | 152 | 181 |
Nerabeen hezkuntzarako programan dauden ADINGABEAK (NHP) | 32 | 25 | 30 | 32 | 28 | 28 | 30 |
Haurren eta nerabeen arretarako taldeen (HNAT) esku-hartzea behar duten ADINGABEAK (Lizarra, Tafalla eta Tutera)* | 160 | 194 | 169 | 241 | 224 | 358 | 450 |
AUTONOMIA PROGRAMETAN DAUDEN ADINGABEAK | 56 | 22 | 14 | 18 | 44 | 40 | |
GUZTIRA | 336 | 466 | 405 | 446 | 471 | 612 | 747 |
*Tuterako HNAT 2013. urtearen amaieran jarri zen abian eta guztiz martxan, berriz, 2013an. Horregatik, aipatu urtean programa horretan adingabe kopurua handitu zen.
XVII. Erreforma sisteman dauden adingabeak.
| 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 |
INGURUMENA * | 335 | 336 | 336 | 362 | 288 | 303 | 321 |
BARNERATZEA | 36 | 29 | 38 | 31 | 21 | 43 | 54 |
* Zifrak emandako neurri batzuk dituzte hizpide -adingabeek eremu zabalean betetzeko emandakoak-. Barneratzeari buruzko erreferentziak adingabe kopuruari lotuta daude.
Aurre hori guztia kontuan hartuta, eta haurren eta nerabeen eskubideak hobeto babesteko eta Nafarroako Arartekoaren zerbitzu publikoak hobetzeko egitekoa baliatuz, erakunde honek uste du egokia dela Gizarte Politiketako Departamentuari ondorengo iradokizunak egitea.
Iradokizun horiek eta berriki erakunde honek egindako txostenak barne hartutakoak independenteak dira. Gizarte zerbitzuek gizarte zailtasun egoeran dauden haur eta nerabeei ematen dien arretari buruzko aipatu txostena (I14/08) Nafarroako Parlamentuak hala eskatuta egin du erakunde honek, jazo daitezkeen bat-etortzeen kaltetan izan gabe.
Haurren eta nerabeen sustapen, arreta eta babeserako abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen arauzko garapena jarraitu, amaitu arte.
Adingabeen babeserako sistemaren baliabideen eta adingabearen babes-arloan diharduten agenteei (haurren eta nerabeen babes, sustapen eta arretarako zerbitzua, oinarrizko gizarte zerbitzuak, HNAT, laguntzaile gisa diharduten gizarte ekimeneko erakundeak, etab.) emandako egungo zuzkidura ebaluatzea, esku hartzeko edo laguntzeko premiei –geroz eta gehiago) erantzuna emateko gabeziak edo zailtasunak erakuts ditzaketen adierazleak antzeman baitira.
Halaber, aipatu ebaluazioa adingabeen babeserako sistemaren premien aurreikusitako edo aurreikus daitekeen bilakaera kontuan hartuta egitea, azken urteotan antzemandako gabeziak ikusirik.
Nolanahi ere, adingabearen babeserako arloan, baliabide nahikoak egon daitezen laguntzea -giza baliabideak, materialak edo teknikoak-, legez xedatutako funtzioak behar bezala aurrera eramateko edo, ahal izanez gero, egungo zuzkidura berrindartzeko.
Bideratutako helburuen plangintza eta ezarpen egitekoarekin jarraitzea, arreta berezia jarriz adingabeen babeserako sisteman antzemandako defizit nagusiei eta, bereziki adingabeen desinstituzionalizazioa ahalbideko duten jarduera-ildoekin jarraitzea.
Adingabeen eskubide eta betebeharren zabalkunde-lana ahalik eta gehien sustatzea, bai gizarte esparruan, oro har, bai adingabeen artean ere.
Adingabeei arreta ematen dieten administrazio organoen artean koordinazioa hobetzen lan egiten jarraitzea, bereziki, hezkuntza, osasun eta gizarte arloetan, prebentzio eta babes goiztiarra sustatzeko arrisku egoeren aurrean eta, ahal den neurrian, sarean funtzionatuko duen sistema bultzatzeko. Bereziki, adingabeekin diharduten gizarte ekimeneko erakundeekin lankidetzan aritzeko baliabideak indartzen ahalegintzea.
Arrisku egoeretan arreta goiztiarra indartzen jarraitzea, egoera horiek antzemateko dauden baliabide eta mekanismoen bidez, ahal den neurrian egoerok adingabeak babesik gabeko egoeran daudela aitortzeko premia saihestuz.
Ildo horretan, arrisku egoeran dauden adingabeak dituzten familiei laguntza ematea sustatzea, adingabeok haien eremu naturalean egoten jarrai daitezen.
Familia-harrera sustatuko duten mota guztietako neurriak hartzea (kontzientziazioa, familia hartzaileei prestakuntza, laguntza ekonomikoa, etab.), haur txikienentzat modalitate hori bereziki sustatuz.
Halaber, familia-harrerari lotutako berariazko baliabideak (adibidez premiakoak eta espezializatuak) ezartzen eta bultzatzen jarraitzea.
Gizarte gatazka egoeran dauden adingabeentzako programak bideratzen jarraitzea eta, ahal den neurrien, areagotzea, prebentzio, hezkuntza, kultura eta gizarteratze neurriekin, bai eta, kasua bada lan-neurriekin ere, arreta programa horiek eta egoera horretan dauden adingabeak dauzkaten familientzako laguntza bereziak integratuz.
Autonomia pertsonaleko programak indartzen jarraitzea, laguntza-neurrien bidez –direla ekonomikoak zein teknikoak-, neurri judizial edo administratiboren bat jaso duten nerabeek helduarorako iraganbide egokia izan dezaten.
Asko eskertuko nizuke bi hilabeteko epean iradokizun hauek onartzen dituzun edo ez esango bazenit, eta, hala badagokio, ez onartzea justifikatzeko arrazoiak.
Aldez aurretik eskertzen dizut idatzi honi emango diozun arreta eta aukera hau aprobetxatu nahi dut nire agurrik beroena helarazteko.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia