Partekatu edukia
Beste ikasgai batzuk
Gaia: Problemas planteados por el Ayuntamiento para inscripción de empadronamiento
Exp: 08/584/V
Nº: 10
Bestelakoak
1. Erakunde honetan 2008ko azaroaren 19an kexa bat aurkeztu du [?] andreak Goizuetako Udalaren egintza baten gainean.
Azaldu duenez, duela hiru urte bere seme [?] eta bere biloba bizi ziren baserrian erroldatzeko eskaera egin zuen eta horri ez zitzaion eragozpenik jarri.
Duela hamar hilabete, gutxi gorabehera, [?] bi seme gehiago etxe berean inskribatzea eskatu zen eta, itxuraz, ez zen arazorik izan.
Kexa aurkeztu duenak adierazi du berriki jakin duela bere semea eta hiru bilobak bere etxean (Herriko Plaza, Itzala etxea) erroldatuta daudela eta ez benetan bizi diren lekuan.
[?] jaunak gai horri buruzko kontsulta egin zuen Udalean eta hark jakinarazi zion erroldatu nahi zituzten higiezin hori katastroan ?ukuilu? gisa agertzen dela eta horregatik ezin direla bertan inskribatu.
Alabaina, [?] andreak esan du duela bost urte izapidetu zirela bere semea eta bilobak bizi diren etxeari dagozkion baimenak eta, horregatik, bertan erroldatzeko aukera izan behar dutela. Gainera, adierazi du ez dagoela ados interesdunei aurretik ezer jakinarazi gabe eskaerari jaramonik ez egitearekin eta, ofizioz, bizi diren lekuan beharrean beste leku batean erroldatzea izapidetu izanarekin.
2. Kexa aztertu ostean, eta Erakunde honen jarduketa-aukera jakinak zehazte aldera, hori arautzen duen 2000ko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean xedatutakoari jarraiki, Goizuetako Udalari planteatutako gaiari buruzko txosten bat egitea eskatu zitzaion.
Aipatu Herri Administrazioak egindako txostenean, ondorengoa dago zehaztuta:
?[?] jaunak 2006.09.28an eskatu zuen bera eta bere seme [?] Labekobordan erroldatzea eta eskaera hori ez du Udalbatzak izapidetu.
2008.01.14an, Goizuetako Erregistro Zibilean [?] 2 seme gehiago inskribatu dira eta, ofizioz, jaiotza dela eta, Goizuetako udal erroldan alta eman zaie aipatu bi semeei [?], aitaren erroldatze-lekuan.
Berriki, Alkatetza honek jakinarazi dio zergatik ez den izapidetu 2006.09.28 datako erroldatze-eskaera; [?] jaunak uko egin dio jakinarazpen hori jasotzeari eta, horregatik, 59.3 artikuluari jarraiki, egintzat jo da jakinarazpen-izapidea.
Azkenik, aipatzekoa da jakina eta nabaria dela [?] jauna eta bere hiru semeak ez direla Labekobordan bizi eta haien ohiko eta egungo egoitza udal erroldan agertzen dena dela?.
1. Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzko 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legeak xedatzen du pertsona orok bizi ohi den udalerriko Erroldan inskribatzeko betebeharra daukala (15. art.). Administrazio-erregistro horretan inskribatzeak izaera publikoko zenbait eskubide dakartza eta hori udalerri batean eta bertako ohiko etxe batean bizi izatearen proba da (16. art.).
Kasu honetan, herritarren eskubide konstituzionalak bermatzen dituen Erakunde honek ez dauka eskumenik eta bitartekorik interesdunen ohiko etxea zein den zehazteko. Hala ere, zaindu beharra daukagu harturiko administrazio-erabakiak, dena dela ere, eragindako pertsonen prozedura-eskubideak errespetatzen dituela.
2. Adierazitako aurrekarietatik ondoriozta dezakegunez, [?] jaunak duela zenbait urte eskatu zuen Labekobordan erroldatzea. Itxura denez, Udalak iritzi zion hori ez zela interesdunaren etxea eta, horregatik, txostenean adierazitakoaren arabera, ?ez zuen eskaera izapidetu? eta ez zuen berariazko ebazpenik egin.
Jarrera hori ez dator bat 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 42. artikuluak xedatutakoarekin, prozedura guztietan berariazko ebazpena egitera behartzen baitu, baita, abiatzeko modua dena dela ere, horren berri ematera ere.
Herritar batek eskaera bat aurkeztean, Herri Administrazioak ez du prozedura bat izapidetzeko edo ez izapidetzeko askatasunik. Aitzitik, egindako eskaerari buruzko berariazko ebazpena egin beharra dauka, Legeak hori xedatzen duelako. Gainera, ebazpenak bat etorri behar du eskatutakoarekiko (1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 89.2 artikulua).
Azken batean, interesdunak bera eta bere semea Labekobordan erroldatzea eskatu bazuen, Udalak eskaera horren gaineko berariazko ebazpena egin behar zuen, funtsean, hori onetsita edo atzera botata. Baina ez dator bat antolamendu juridikoarekin ebazteko eta erabakiaren berri emateko betebeharra alde batera uztea edo, egokia bada, aldearen eskariz abiatutako prozeduraren ondorioz, eta, batik bat, hari entzun gabe, eskatutakoarekin bat ez datorren egintza administratibo bat sortzea (beste etxe batean erroldatzea).
3. Badakigu Udalek arlo horretan egiaztapen-funtzioak dituztela eta, Toki-erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudiari jarraiki, eguneratuta izan behar dituztela bertan bildutako datuak, errealitatearekin bat egin dezaten (62.1 artikulua). Alabaina, horrek ez ditu salbuetsita uzten, Araudian bertan aldaketak ofizioz egiteari ekiten zaionerako zehaztuta dagoen moduan, interesdunei entzun behar izatetik eurengan eragina daukaten erabakiak hartu aurretik.
Hori edozein administrazio prozeduratan barneratuta dagoen printzipio nagusi baten aplikazioa baino ez da: kontraesanaren printzipioa. Doktrinak zehazturikoaren arabera, edozein administrazio prozeduraren oinarrian dago haren izaera kontraesankorra, hau da, jokoan dauden interesak baliaraztea eta interes horiek behar bezala alderatuta izatea dagokien titularren aurrean, behin betiko erabaki bat hartu aurretik.
Printzipio horrek, kasu honetako egintzei aplikatuta, berekin dakar, interesdunak leku jakin batean erroldatzea nahi zuenez, Udalak erroldatzea ez duela gauzatu behar erabaki badu, bere ohiko etxea ez delako eta, aldiz, beste etxe batean erroldatzea egokitzat jo badu, eragindako pertsonari entzutea erabakia hartu aurretik, eta aukera eman behar dio alegazio bat aurkezteko edo egokitzat jotzen duena frogatzeko. Baina ez da bidezkoa interesdunak eskaturikoaren kontrako erabakia hartzea jakintzat eta nabaritzat jo delako beste leku bizi dela, herritarrari aurretik entzun gabe.
Ondorio hori, administrazio prozeduraren izaera kontraesankorraren eraginez, arlo horretan dagoen jurisprudentziak berretsi du. Horri dagokionez, Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenaren 2000ko ekainaren 26ko Epaiak, datuen inskripzioa aplikatzeari dagokionez, Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudia onetsi zuen 1986ko uztailaren 11ko 1690/1096 Errege Dekretuari jarraiki, adierazi zuen ?ez dela eragozpenik ikusten izapidetzeari ekiteko 30/1992 Legearen arau orokorren arabera, hau da, interesdunari entzunda onespenaren ostean dagozkion alegazioak edo erreklamazioak egin ditzan, frogen edo argibideen bitartez, eta, ondoren Udalak ebazpena egitea?.
Azken batean, erroldatzeari buruz harturiko erabakia dena dela ere, udal irizpideak ez badu bat egiten herritarrak adierazitako borondatearekin, haren defentsa-eskubidea bermatu beharra dago eta aurretiaz entzuteko eta egokitzat jotzen dituen frogak aurkezteko aukera eman behar zaio.
Aurreko guztian oinarrituta, eta Erakunde hau arautzen duen Foru Legearen 34.1 artikuluari jarraiki, ondorengoa
1.a- Urratutzat jotzea [?] jaunak bere legezko interesak mugatzen dituen administrazio egintza bat gauzatu aurretik hari entzuteko daukan eskubidea.
2.a- Goizuetako Udalari atzera egin dezan gomendatzea eta interesdunari hitz egiteko aukera ematea planteatutako gatazkaren gainean, egokitzat jotzen duenean alegazioak eta frogak aurkezteko baimena emanda eta hartu beharreko azken erabakiaren edukia aurretik ebatzi gabe.
3.a- Goizuetako Udalari bi hilabeteko epea ematea gomendio horren onarpenaren eta horri dagokionez hartu beharreko neurrien edo, egokitzat jotzen ez bada, hori ez onartzeko dituen arrazoien berri emateko, eta ohartarazi nahi diot ez badu hori egiten kasua Nafarroako Parlamentuari helaraziko diodan urteko txostenean sartuko dudala, aipatu lege-aginduaren bigarren atalean aurreikusitako baldintzetan.
4.a- Ebazpen honen berri ematea kexa aurkeztu duenari eta Goizuetako Udalari, eta jakinaraztea ebazpen honi ezin ziola inolako helegiterik aurkeztu.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia