Partekatu edukia
Beste ikasgai batzuk
Gaia: Disconformidad con el proceso seguido para resolver la convocatoria de un premio
Exp: 09/83/V
Nº: 48
Askotarikoak
Azaltzen du 2008ko ekainaren 20ko 76. NAOn, Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 47/2008 Foru Agindua argitaratu zela. Foru agindu horren bidez, izan ere, “Nire herria, nire hiria 2008” I. Sariaren deialdia eta haren oinarriak onetsi ziren.
Sarira aurkeztu zen “Nafarroako toki entitateen arteko bizikidetasun esparruak hobetzeko proposamenak” izenburua zeraman lan batekin. Zehazki, honakoak proposatzen zituen lanean: “Bitartekaritza toki entitateekiko gatazkak ebazteko sistema gisa” eta “Auzokideen arteko bitartekaritzarako udal zerbitzua”.
Saria baloratzeko eta adjudikatzeko batzordeko 2008ko azaroaren 10eko aktan agertzen den bezala, batzordeak, deialdiko bosgarren oinarrian aurreikusitakoari jarraituz eta aurkeztutako lanak aztertu ondoren, proposamen bat egin zuen, deialdia –bi sariak– bertan behera uzteko, uste izan baitzuen aurkeztutako lanetako bakarrak ere ez zuela behar adinako kalitatea edo originaltasuna. Eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 28ko 162/2008 Foru Aginduaren bitartez, sariaren deialdia eman gabe deklaratu zen.
Toki Administrazioko Departamentura bertaratu zela eta, izandako jarduera dela-eta, Administrazio eta Prozedura Legeko 35.a) eta 37.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aipatu balorazio batzordeko idazkariak espediente osoa erakutsi ziola. Eta erreferentziako espedientean, jardueraren arrazoi gisa, aurkeztutako bederatzi lanei buruzko “fitxa” indibidualizatu batzuk ageri zirela.
Bere lanak (5. plika zuena) zorrotz betetzen dituela deialdiko oinarriak.
1., 2., 3., 4., 6., 7., 8., eta 9. lanak, gainerako guztiak, berriz, edo baztertzekoak zirela, deialdiko oinarriak ez betetzeagatik, edo sarirako balio ez zutela sailkatu behar zirela (betiere, interesdun honena baino puntuazio txikiagoarekin).
kalitate tekniko handiena dutenen artean (7.000 euro). BAI.
originaltasun handienekoen artean (4.500 euro). BAI”.
Hori guztia ikusita, interesdunak uste du aztertutako lanak ez erlazionatzearen ondorioz (alde batera utziz, bada, plikaren zenbakia aurretik emandako puntuazioarekin erkatzeko nahitaezko betebeharra), jada ezagutzen dugun emaitza topatzen dugula, alegia: Batzordeak oker bat egin zuela saria ez emateko proposamena aurkeztu zuenean, ez baitzen konturatu 5. zenbakiko fitxan bazegoela lanari buruzko ebaluazio oso on argi bat (10 puntutik 8 puntu) eta saria emateko proposamen bat.
Uste du Administrazioak egindako akatsa aitortzen ez badu, botere-desbideratze argiaren kasu baten aurrean gaudela, Toki Administrazioko Departamentuak jarduteko gaitasuna ematen dion arauak esleitzen dion xedetik aldendu baita, zeren eta, jakin duen bezala, balorazio batzordeko kideengandik hurbilekoak diren batzuek adierazi baitute agian Administrazioak, saria eman gabe uzterakoan, gastu publikoa “aurreztearen” alde egin nahi izan duela.
Kexa aztertuta, Toki Administrazioko Departamentura jo genuen, kexaren xedearekin lotutako txosten bat eta dokumentazioaren kopia bat eskatzeko. 2009ko otsailaren 23an, Toki Administrazioko kontseilariaren txosten bat sartu zen erakunde honetan. Hartan, adierazten da uneoro egoki artatu dela Erice Echegaray andrea eta, sakoneko gaiari dagokionez, interesdunak aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoan erabakitzen denaren zain egonen dela.
Espedienteko dokumentazioaren kopia beste behin eskatu ondoren, 2009ko martxoaren 9an, espediente administratibo osoaren kopia bat igorri zitzaion erakunde honi. Espedientearekin batera, [?] jaunaren zinpeko deklarazio bat agertzen da, hura izan baitzen balorazio batzordeko idazkaria. Deklarazioan, adierazten du akats baten ondorioz espedientean sartu zituela haren zati izan behar ez zuten orri batzuk, hain zuzen ere ohar olografo batzuk, lan bakoitzaren banakako kontrolerako erabili zituenak eta epaimahaiko gainerako kideetako bakarrari jakinarazi ez zizkionak, eta Erice andreak eskaria egin zuenean ohar olografo horien kopia eman ziotela.
Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 47/2008 Foru Aginduaren bitartez, “Nire herria, nire hiria” I. Sariaren deialdia eta haren oinarriak onetsi ziren. Deialdiko bosgarren oinarriaren arabera, sariak ematea Toki Administrazioko kontseilariari dagokio eta foru agindu bidez emanen ditu. Halaber, deialdia eman gabe utz dezake baldin eta aurkeztutako lanek, balorazio batzordearen iritziz, behar adinako kalitatea edo originaltasuna ez badute.
Saria baloratzeko eta adjudikatzeko batzordeko 2008ko azaroaren 10eko aktan agertzen den bezala, batzordeak, deialdiko bosgarren oinarrian aurreikusitakoari jarraituz eta aurkeztutako lanak aztertu ondoren, aho batez proposamen bat egin zuen, deialdia –bi sariak– bertan behera uzteko, aurkeztutako lanen kalitatea edo originaltasuna ikusita. Ondoren, Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 28ko 162/2008 Foru Aginduaren bitartez, sariaren deialdia eman gabe deklaratu zen.
Kontseilariari egin beharreko proposamena jasotzen zuen balorazio batzordearen aktan, ez dira aurkeztutako eta aztertutako lanak aipatzen, ez dira baztertzen deialdiko oinarriak betetzen ez dituztenak, eta proposamenaren motibazio gisa honako esaldia baizik ez du biltzen: “kontuan izanda kalitatearen balorazioa eta aurkeztutako lanen edukiari buruzko ekimenen originaltasuna”. Aktarekin batera ez dago sariketara aurkezturiko lanen banakako balorazioen txantiloiak edo fitxak.
Hala eta guztiz ere, erakunde honetara igorritako espediente administratiboan, aurkezturiko lanak banaka baloratzeko bederatzi txantiloi daude, non kasuan kasuko balorazioak ageri diren, ohar olografoekin eginak, bai eta batzordeko idazkariaren 2008ko abenduaren 24ko dilijentzia bat ere, non, plikak ireki ondoren, aurkeztutako lanen egileak zerrendatzen eta identifikatzen baitira.
Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri zuen hautapen prozesuei eta norgehiagoka prozesuei amaiera ematen dieten ekintzen motibazioa deialdiak erregulatzen dituzten arauen arabera eginen direla, eta, nolanahi ere, hartzen den erabakiaren oinarriak prozeduran kreditatu beharko direla.
Lege agindu horri jarraituz, norgehiagokaren bidezko prozedura batean ematen den ebazpenaren oinarriak egiaztatzeko, sarien deialdiaren kasu honetan, nahitaezkoa da aurkeztutako lan guztiak banaka baloratzea deialdian ezarritako irizpide eta metodoen arabera. Gainera, banakako balorazio hori idatziz jaso behar da horretarako diseinatzen eta erabiltzen diren orri edo txantiloietan, eta horiek gero espediente administratiboan gorde behar dira, haren osagai gisa. Geroko balizko kontrol administratibo edo judizialetarako jarri diren puntuazioak behar bezala jasotzeko oinarrizko prozedura arau bat da hori.
Hala eta guztiz ere, igorritako espedientean banakako balorazioa duten bederatzi fitxa edo txantiloi ageri diren arren, sarirako aurkezturiko bederatzi lanei dagozkienak, [?] jaunak zinpean deklaratu du fitxa edo txantiloi horiek bere banakako kontrolari zegozkiola eta horregatik ez zutela espediente administratiboan egon behar, baina akats batengatik han sartu zirela. Ulertu beharra daukagu, horrenbestez, batzordeko kideek ez zituztela haiek ezagutzen, eta ez zutela txantiloirik erabili, ez eta idatziz jaso ere egindako balorazio eta puntuazioak.
Horrenbestez, aurkeztutako dokumentazioaren azterketa egin ondoren ondorioztatzen da sariaren deialdia erabakitzeko jarraitutako prozeduran gabezia argiak egon direla eta gabezia horiek berarekin ekarri dutela arrazoitze txikiena ere ez duen erabaki bat.
Baieztatutakoa laguntzeko eta norgehiagoka prozedurei dagokienez, gogora ekarri behar da dagoen jurisprudentzia ugaria, zeinak baieztatzen baitu epaimahaien zuhurtziarakotasun teknikoa ez dela oztopoa interesdunek “zuhurtziarakotasunezko ahalmen horren baliatzearen egiazko oinarri zorrotza” ezagutzeko; izan ere, horrek, gutxienez, exijitzen du ariketa edo lan bakoitzari emandako puntuazioak jasotzea (Auzitegi Gorenaren 1998ko apirilaren 7ko eta 2000ko uztailaren 14ko epaiak –RJ 3700 eta RJ 7714– eta Valentziako Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2001eko uztailaren 6ko epaia –RJCA 2002/530–). Eta, noski, oinarritze arrazoitua eta arrazoizkoa ematea da prozedura honetan huts egin duena.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Partekatu edukia