Partekatu edukia
Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea
Gaia: Le requieren determinada documtación que ya obra en poder del Ayuntamiento
Exp: 09/486/D
Nº: 176
Eskubideak sustatzea
2009ko uztailaren 15ean, [?] andrearen idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, Iruñeko Udalari buruzko kexa bat aurkeztu zuen, dagoeneko beraien esku dagoen agiriak eskatzeagatik.
Azaltzen du Iruñeko Udalaren aurrean berraztertze-errekurtsoa (3357/09 zk.) ezarri zuela, trafiko arau-hausteagatik ezarririko isunaren aurka. Ondoren Udalaren idatzi bat jaso zuen, errekurritutako ekintzaren kopia bat eskatuaz, eta adierazten zitzaion 10 lanegunetan aurkezten ez bazuen, errekurtsoa atzera egintzat harturen zela.
Kexa aurkeztu duenak azaldu du, Udalaren esku zegoen ekintza baten kopia eskatu zitzaiola, eta Herri Administrazioen araubide juridikoa eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 legeko 35. artikuluaren arabera, hiritarren eskubidea dela Administrazio ekintzailearen esku jada badauden agirien kopiarik ez ematea.
Duela gutxi Iruñeko Udalaren txostena jaso dugu, Herritarren Segurtasuneko alorrak igorrita eta honakoa dio hitzez hitz:
“Arrazoiren batengatik agiriren bat aurkitu ezin den kasu berezietan izan ezik, hiritarrei ez zaie inoiz ere udal agiritegietan badagoen informaziorik eskatzen.
[?] andreak aurkeztutako berraztertze-errekurtsoan 80,13 euroko kopurua enbargatu zela aipatzen zen eta kopuru hori aldi betearazleko zorren erregistroan zegoenarekin bat ez zetorren, han 77,26 euroko isuna ageri baitzen ordaindu gabe eta horregatik eskatu zitzaion enbargo-agiriaren kopia.”
[?] andreak berraztertze-errrekurtsoa (3357/09 zk.) ezarri zuen, trafiko arau-hausteagatik ezarritako isunaren aurka.
2009ko ekainaren 16an Udalak errekerimendua igorri zion interesatuari, 10 laneguneko epean errekurritutako ekintzaren kopiak emateko, Udalak data horretan eta kopuru horrekin egindako enbargoen berririk ez zuelako, adierazi zitzaion, halaber, aipaturiko epean egiten ez bazuen ezarritako errekurtsoa atzera egintzat harturen zela.
Herri Administrazioen araubide juridikoa eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 35. artikuluak herritarrek Herri Administrazioekiko harremanetan dituzten eskubideak jasotzen ditu eta aipaturiko artikulu horretako f) atalak herritarren eskubide hau ezartzen du “Ez dute aurkeztu beharrik kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan eskatzen ez den agiririk, ezta horretan diharduen administrazioak dagoeneko bere esku duen agiririk".
Legezko prezeptu horretan araututakoaren arabera, inongo Administraziok ezin du bere esku duen agiririk eskatu, hori logika juridikoaren aurka baitoa, baita Lege bereko 75. artikuluan aipatzen den bizkortasunaren eta ekonomia prozesalaren aurka ere.
Udalak bere txostenean dio inoiz ez zaiela herritarrei bere udal agiritegietan dagoen agiririk eskatzen, eta ez dugu uste inolako kasu berezia denik, errekurritutako ekintzaren kopia eskaria justifikatu ahal izateko.
Herri Administrazioen araubide juridikoa eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 35. artikuluko f) atalean aitortutako eskubidearen arabera, eta aztergaia aztertu ondoren, argi dago udalaren ekintza baten aurka berraztertze-errekurtsoa ezartzen denean errekurritu duen herritarra ezin dela derrigortu errekurritutako ekintzaren kopia bat ematera. Tokiko administrazioak berak agindutako administrazio-ekintza da eta, beraz, bere esku dago. Dena dela, errekurtsoa ezarri duenak ekintza behar adina identifikatu ez badu, egindako akatsa konpontzeko eska dakioke.
Horregatik guztiagatik eta Erakundea arautzen duen Foru Legeko 34.1 artikuluaren arabera
Iruñeko Udalari gogoraraztea, Herri Administrazioen araubide juridikoa eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 35.f) artikulua orokorrean betetzeko legezko betebeharra duela.
Udal horri gomendatzea, egindako eskakizuna ondoriorik gabe utz dezala eta interesatuak ezarritako berraztertze-errekurtsoarekin jarrai dezala.
Iruñeko Udalari bi hilabeteko epea ematea, gomendioaren eta horren inguruan hartutako neurrien inguruan informatzeko, edo, dagokionean, ez onartzeko arrazoiez informatzeko, eta hala egiten ez badu, kasua Nafarroako Parlamentuko urteko txostenean sarturen dudala ohartaraztea, aipaturiko legezko prezeptuaren terminoetan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia