Partekatu edukia
Toki-entitateen funtzionamendua
Gaia: No publican en el tablón de anuncios las convocatorias a sesiones ni las copias de las actas
Exp: 10/517/D
Nº: 168
Toki Entitateen Funtzionamendua
2010eko ekainaren 24an, [?] jaunak aurkeztutako idazki bat sartu zen gure erakundean. Haren bidez, kexa bat agertzen zuen Narbarteko Kontzejuaren aurka, lege-aginduak ez betetzeagatik.
Azaltzen zuen kontzejuko batzarrerako bilkuretarako deialdiak eta akten kopiak ez direla jendaurrean jartzen iragarkien oholean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarri bezala. Kexa-egilearen esanetan, aipatutako legezko betebeharra idatziz gogorarazi zaio kontzejuko batzarrari behin baino gehiagotan.
Amaitzeko, erakunde honen esku-hartzea eskatzen zuen, bizilagunen ordezkariek beren betebeharrak bete ahal ditzaten.
2010eko abuztuaren 24an, kontzejuak igorritako txostena sartu da gure erakundean. Hauxe dio, hitzez hitz:
“Kexan adierazten da bilkuretarako deialdiak eta akten kopiak ez direla jendaurrean jartzen. Bada bilkuretako akta guztiak bai jartzen dira jendaurrean herriko iragarkien oholean”.
Kontzejuaren txostenean ez denez inongo aipamenik egiten bilkuretarako deialdiak jendaurrean jartzeari buruz, berriz ere eskatu zitzaion kontzejuari jakitera eman zezan ea bilkuretarako deialdiak iragarkien oholean jendaurrean jartzen diren ala ez.
2010eko irailaren 13an, kontzejuak igorritako txostena sartu da gure erakundean. Hauxe dio, hitzez hitz:
Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeko 70. artikuluak ezartzen du tokiko korporazioetako osoko bilkuretako saioak publikoak direla. Herritarrek toki entitateen organoen saio publikoetara joateko eskubide hori eraginkor egiteko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak, 93.2 artikuluan, honakoa ezarri zuen: “Bilkuretarako deiak entitate horretako ediktu oholean iragarri beharko dira korporaziokideei jakinarazten zaien aldi berean”. Horrek esan nahi du bi egun balioduneko denborarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 78.1 artikulua) Narbarteko ediktuen oholean argitaratu behar direla Kontzeju Batzarraren bilkuretarako deialdiak, salbu eta presako izaeraz deitzen diren bilkura berezien kasuan.
Azken batean, kontzejuko iragarkien oholean Narbarteko Kontzeju Batzarraren bilkura arruntetarako eta berezietarako deialdiak argitaratzea legezko agindu bat da, Narbarteko Kontzejuak eraginkor egin behar duena.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,
Narbarteko Kontzejuari gogoraraztea legez entitateko ediktuen oholean argitaratu behar dituela, bi eguneko denborarekin, kontzejuaren bilkuretarako deialdiak.
Narbarteko Kontzejuari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko ebazpen hau onartzen duen eta behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko. Halaber, ohartarazten zaio hala egiten ez badu, gertatutakoa 2010eko ekitaldiari buruz Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia