Partekatu edukia
Toki-entitateen funtzionamendua
Gaia: Policía Municipal se queja de que las denuncias que interponen losmunicipales en su localidd no son después tramitadas por los óganos competentes del Ayuntamiento
Exp: 10/502/V
Nº: 144
Toki entitateen jardunbidea
Aurtengo ekainaren 21ean, [?] jaunak kexa bat aurkeztu zuen udaltzainek salaketak aurkeztu ondoren San Adriango Udaleko zenbait organok egin beharrekoa egiten ez zutelako.
Kexa-egileak azaltzen zuen Udaltzaingoaren agente gisa aurkezten dituen salaketa administratiboak, udal ordenantzak urratzearen ondoriozkoak, ez dituztela gero izapidetzen herri horretako udaleko organo eskudunek.
Kexarekin batera, 2008ko, 2009ko eta 2010eko hogeita hemeretzi espediente aurkezten ditu, udaltzaingoaren salaketen ondorioz hasitakoak, zeinak, geroan izapidetu ez direnez, preskribituta baitaude.
Kexa jasota, San Adriango Udalera jo nuen, planteaturiko gaiari buruzko txosten bat eskatzeko.
2010eko abuztuaren 16an, udalak igorritako txostena sartu da erakunde honetan. Honakoa dio, hitzez hitz:
“Horri buruz, informatu behar dizut, gaur egun, udaltzainek eginiko salaketak Udaltzaingoak bera, alkatetza honekin koordinatuta, izapidetzen ari dela.”
Legezkotasun printzipioa dela eta, toki administrazioek zaintza, ikerketa eta egiaztatze lanak egin behar dituzte udalean egiten diren jarduerei buruz, legeak betetzen direla ziurtatzeko eta kasuko legediaren menpeko ondasunak babesteko. Eragin horietarako, ikuskapenerako ahalmena daukate esleituta, kontroleko jarduerari datxekion zerbaiten gisara; betiere, izapidezkoa edo bitartekaritzakoa izanen da, amaieran, hain zuzen ere ikuskapeneko materiala gauzatu eta ondorenean, hartzen diren erabakietarako.
Horrela, ikuskapena arautzen duen legedi modernoak ez du jotzen hura zehapen-jarduerak prestatzeko jarduera huts bat denik; aitzitik, zehapenak ezartzearekin lotutako esanahi tradizional errepresiboa gaindituz, jarduera positibo bat dela jotzen du, zeinak prebentiboki bilatzen baitu agente inplikatuek kasuko sektoreko arauak bete ditzatela, eta, aplikatzekoa den legediaren arau-hausteen aurrean, ez da horrenbeste zehapenak ezartzera zuzentzen, baizik eta gauzak beren jatorrizko egoerara ekartzera, horrekin hautsitako legedia berrezarriz, eta kalteak konpontzera, betiere amaieran bidezkotzat jo daitezkeen zehapenak ezertan kendu gabe.
Ikuskapenaren eta kontrolaren administrazio ahalmenaz baliatzea ez da soilik aukerakoa; izan ere, derrigorrezkoa ere bada, erkidegoaren interesak hori eskatzen baldin badu. Administrazio ahalmenaz baliatzea botere eta betebehar bat da Administrazio Publikoarentzat. Argudioen ildo berean, Auzitegi Gorenak, 2002ko maiatzaren 22an, honakoa adierazi zuen: “Egia bada ere salaketak oinarri gabe aurkez daitezela eragotzi beharra dagoela, egia da, era berean, ezin direla errefusatu salatutako jokabideen errealitateari buruz oinarriren bat daukatenak, eta prozedura bat zabaldu beharra dagoela, non, inplikatuei entzunaldia eman ondoren, kargu- eta deskargu-probak egin ahalko dituzten esku-hartzaile guztiek, eta salatutako egitateen errealitateari buruz ezagutza osoz erabaki ahalko den.
Kexaren xedearen kasuan, egiaztatu da hogeita hemeretzi salaketa, 2008, 2009 eta 2010. urtekoak, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legea haustearen ingurukoak, etxeko abereak edukitzeari buruzko udal ordenantzak hausteari buruzkoak, bideko garbitasunaren gaineko ordenantzak hausteari buruzko eta bide publikoko Poliziaren gaineko ordenantzak hausteari buruzkoak preskribitu egin direla inongo izapidetzerik egin gabe.
Erakunde honen iritziz, udalak, Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legeko 21.1.s) artikuluak ematen dizkion eskumenez baliatuz, agindu beharra zuen, udaltzainen salaketa-txostenak jaso ondoren, behar ziren egiaztaketa-prozedurak abiaraz zitezela eta, bidezkoa bazen, behar ziren prozedurak ireki behar zituen hautsitako legea berrezartzeko, eta, orobat, egindako salaketa bakoitzari zegozkion zehapen prozedurak ireki behar zituen.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,
San Adriango Udalari gogoratzea legez, udaltzainek eginiko salaketen aurrean, behar diren egiaztatze prozedurak abiarazi behar dituela, kasua bada, hautsitako legezkotasuna berrezartzeko behar diren prozedurak hasteko eta behar diren zehapenak ezartzeko, legediaren betetzea eta legediak babesturiko ondasunen babesa ziurtatzeko.
San Adriango Udaleko alkateari bi hilabeteko epea ematea erakunde honi jakinarazteko ebazpen hau onartzen duen edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartaraztea hala egiten ez badu, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala hori, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34.2 artikuluan ezarritako moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia