Partekatu edukia
Hirigintza eta Etxebizitza
Gaia: Queja por el levantamiento de una pared medianil, suprimiendo de esta manera las luces a sus viviendas
Exp: 08/555/U
Nº: 19
Hirigintza eta Etxebizitza
1. 2008ko azaroaren 7an idazki bat sartu zen erakunde honetan, [?] andreak izenpetua bere izenean eta [?] kaleko [?] eta [?] bizilagunen izenean. Haren bidez, kexa bat agertzen du [?] jabeek ([?] kalea) eginiko eraikuntza lanengatik.
[?] andreak adierazten du bi jabetzak zatitzen dituen mehelin bat eraiki dela, eta beren etxebizitzei argiak kendu zaizkiela.
Azaltzen du egoera udalean salatu duela, baina ez duela erantzunik jaso.
2. Kexa aztertuta, erakunde honek zehazki esku hartzeko zer aukera zituen jakiteko, erakunde hau bera arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak ezarritakoari jarraiki, azaldutako gaiari buruzko txosten bat eskatu zion Iruñeko Udalari. Zehazki, eta arlo zibileko balizko gaiez harantzago, erakunde honek datuak eduki nahi zituen emandako obra-lizentziari buruz, eta, bereziki, ea egiten ari zen obra, salatutako alderdiari zegokionez, hirigintza-lizentzia emateko egitatean jasotakoaren araberakoa zen.
2009ko urtarrilaren 13an, eskatutako dokumentazioa sartu zen gure erakundean. Hartatik ondokoa ondoriozta daiteke:
a) Hasiera batean salaketa-egileari idatzizko erantzuna ez zitzaion jakinarazi, baina oker hori zuzendu eta 2008ko abenduaren 22an erantzuna bidali zaio.
b) [?]-an egiten ari den jarduera emandako lizentziaren araberakoa da, eta ez dago udal araurik lursailen arteko itxieren altuera ezartzen duenik.
1. Alde batetik, kexa-egileak salatzen zuen udalak ez zuela ezer egina Iruñeko Udalean idazki batzuk aurkeztu eta gero ere. Erakunde honek behin eta berriz adierazi du Administrazioari idatziz zuzentzen zaizkion herritarrek, dela prozedura bat abiarazteko eskariak egiteko, dela salaketak egiteko eta administrazio-ahalmenak gauza daitezen premiatzeko, eskubidea dutela, gutxienez ere, modu bereko erantzun bat jasotzeko. Ez da gizalege hutsezko kontu bat, baizik eta legegileak ezarritako betebeharra, alde batera utzita herritarraren eskaria baietsi behar den edo ezetsi behar den.
Planteaturiko auzian, kexa aurkezteko unean interesdunari behar zen jakinarazpena egin gabe zegoen arren, jakin dugu 2008ko abenduaren 22an [?] andreak aurkezturiko idazkien erantzuna igorri zela. Hori dela eta, horri buruzko gomendiorik edo legezko betebeharren gogorarazpenik ez dugu eginen.
2. Sakoneko gaiari dagokionez, erakunde hau, Nafarroako administrazio publikoen jarduera ikuskatzen baitu, ezin da arlo zibileko gaiak baloratzen hasi. Izan ere, udalak herritarrari adierazi dion bezala, hirigintzako lizentziak hirugarrenen kalterik gabe ematen dira. Hori dela eta, interesdunak uste baldin badu salatutako obrak mehelin-jabetza batean eragina duela, arlo horretako jurisdikzioan ekintza zibila gauza dezake, baina, adierazi bezala, erakunde honek ezin du horri buruzko iritzirik eman.
3. Hertsiki hirigintzakoa den arloari dagokionez, Iruñeko Udalak uste du obra emandako lizentziari jarraituz gauzatzen ari dela, eta ez dugu atzeman kontrako ondorioa ateratzeko edo baimen-ekintza planeamenduan ezarritakoaren aurka eman zenik uste izateko inolako aztarnarik. Planeamendu horretan, bestalde, Administrazioak dioen bezala, ez da ezer ere adierazi lursailen arteko itxierei buruz.
Azken alderdi hori, lursailen arteko itxieren altuera mugei buruzko udal araurik ez egotea, zuzendu beharrekoa dela uste dugu. Hirigintza lizentziek araututa egon behar dutenez, gai hau planeamenduan arautu gabe egoteak egoera kaltegarriak eragin ditzake, bai hirugarrenen eskubideetarako, bai interes orokorrerako; izan ere, altuera desproportzionatuak dituzten itxierak proiektatuta ere –ez dakigu hemen planteaturiko kasu zehatzean proportzio falta hori gertatzen den–, Administrazioak, arau bidez mugarik ezarri ez denez, baimena eman beharko luke.
Hori dela eta, interesdunaren eskubide zehatzak urratu direnik (gutxienez ere, Administrazioak urratu dituenik) atzematen ez dugun arren, gure ustez egokia da, Nafarroako Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean ezarritakoa aplikatuz, herritarren eskubideak hobeki babeste aldera, iradokitzea hirigintza-arauetan mugak ezar daitezela lursailen arteko itxieren altuerari dagokionez, zeren eta halakorik ez egiteak kalteak eragin baititzake interes orokorrerako eta hirugarrenen eskubideetarako.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,
1.. Ulertzea Iruñeko Udalak ez duela antolamendu juridikoak babesturiko inongo eskubiderik urratu.
2. Hala eta guztiz ere, udal horri iradokitzea udaleko hirigintza arauetan sar ditzan lursailen arteko itxieretarako muga batzuk, gure ustez alderdi hori araututa ez egotea kaltegarria izan daitekeelako interes orokorrerako eta hirugarren eskubideetarako.
3. Interesdunari jakinaraztea mehelin-jabetzari buruzko gaiari dagokionez bere eskubidea urratu dela uste baldin badu, kasu horretan egokia den ekintza zibila abiaraz dezakeela arlo horretako jurisdikzioan.
4. Bi hilabeteko epea ematea Iruñeko Udalari iradokizun hau onartu duela eta hura dela-eta zer urrats egin behar dituen jakinaraz dezan, edo, bestela, hura ez onartzeko arrazoiak azal ditzan. Halaber, ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, aipatu legearen bigarren atalean ezarritako moduan.
5. Interesdunari eta Iruñeko Udalari ebazpen honen berri ematea, eta adieraztea ezin dela honen kontrako errekurtsorik jarri.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia