Partekatu edukia
Euskara
Gaia: La escasa oferta, a juicio de los autores de la queja, de actividades deportivas y culturales en euskera en Orkoien.
Euskera
Alkate jaun hori:
2018ko abuztuaren 6 eta 13 artean, erakunde honek Orkoiengo biztanleek bidalitako hamabi idazki jaso zituen. Idazkietan beren kexa adierazten zuten, Orkoiengo Udalak ez duelako euskarazko kultura eta kirol jarduerarik eskaini 2018/2019 ikasturterako.
Idazkietan, hauxe zioten:
Helduentzako kultura ikastaroaketa
kirol ikastaroakmodalitateetan, ez zen zehazten ikastaroak euskaraz eginen zirenik, eta, beraz, ikastaroen eskaintza ez zen bermatzen hizkuntza horretan.
Haurrentzako kirol ikastaroak
modalitatean, zumba jarduera soilik eskaintzen zen euskaraz. Jarduera hori ez zen egin aurreko ikasturtean, eskaria nahikoa ez izateagatik.
Modalitate horretako gainerako jardueretarako, ezinbestekoa zen monitoreek euskara jakitea, eta, beraz, ez zeuden bermatuta. Horrenbestez –zioten–, monitoreek hizkuntzak jakitea bizilagunen eskubideen aurretik jartzen da.
Beraz, Orkoiengo bizilagunek udal zerbitzuak euskaraz izan ditzaten bermatzea…. Gainera, 27. artikuluak hau jasotzen du:
Udal Zerbitzuek 3‑18 urte bitarteko herritarrentzat eskaintzen dituzten jardueretan era egokian erantzunen zaio euskaldungoaren eskariari eta proportzioa gordeko da euskaraz eskolaturiko biztanleagoarekin, jarduerak eskatzen duen parte hartzaile gutxieneko kopurua errespetatuz. Halaber, euskarazko kultur eta kirol jarduerak eskainiko zaizkie helduei, euskaldunen zents uaren datuetan oinarrituta.
Kexa jaso ondoren, erakunde honek Orkoiengo Udalera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.
Jaso genuen txostenak honela dio:
“2018ko abuztuaren 9ko eta 20ko zure idazkiak jaso ditugu,2018/2019 ikasturterako euskarazko kultura eta kirol jarduerarik ez eskaintzeagatik Orkoiengo Udal honetan aurkeztutako kexei buruzkoak, eta honako hau jakinarazten dizut:
Azaldu den bezala, kexaren arrazoia da balitekeela Orkoiengo Udalak bete ez izana euskarari buruzko Udal Ordenantza, Udalak kirol eta kultura jarduerak euskaraz ez eskaintzeagatik.
Orkoiengo Udalak 2018/2019 ikasturterako kirol eta kultura jardueren liburuxka bidali du, non euskaraz eskaintzen direnak agertzen baitira, eta bere txostenean adierazi du Udalak euskararekiko sentiberatasun berezia duela, aipatu arlo horretan azken urteetan egindako jarduerak aipatzeaz gain.
Euskararen erabilera eta sustapena arautzeko Orkoiengo Udalaren ordenantzak, 1. artikuluan, dio hau dela ordenantzaren helburua: … euskararen erabilera sustatu eta normalizatzea, udalaren eskumeneko esparru guztietan
, eta, besteak beste, hau xedatzen du: Orkoiengo Udalak zerbitzu publikoen kontratazioak egiten dituenean, zeharka, irizpideak ezarriko dira zerbitzu horien erabiltzaileen eskubidea, Nafarroako bi hizkuntza berezkoak erabiltzekoa, bermatze aldera, ordenantza honetan aurreikusitako eran
.
Era berean, kexak aipatzen duen gaia (kultura eta kirol jarduerak) dela eta, 27. artikuluak hau jasotzen du: Udal Zerbitzuek 3‑18 urte bitarteko herritarrentzat eskaintzen dituzten jardueretan era egokian erantzunen zaio euskaldungoaren eskariari eta proportzioa gordeko da euskaraz eskolaturiko biztanleagoarekin, jarduerak eskatzen duen parte hartzaile gutxieneko kopurua errespetatuz. Halaber, euskarazko kultur eta kirol jarduerak eskainiko zaizkie helduei, euskaldunen zentsuaren datuetan oinarrituta
.
Igeriketa.
Aurrekoarekin bat, Orkoiengo Udalak, bizilagunei bidalitako informazio liburuxkan, zenbait kultura eta kirol jarduera eskaini zituen euskaraz, bai haurrentzat bai helduentzat.Beste jarduera batzuk gaztelaniaz soilik eskaini ziren (besteak beste: gimnastika erritmikoa, karatea, haurren futbol eskola, yoga, pilatesa, ariketa hipopresiboak eta gimnastika arina hirugarren adinarentzat helduei dagokienez.
Horregatik, erakunde honek egokitzat jotzen du Orkoiengo Udalari iradokitzea azter dezala eskaria dagoen herritarren artean euskaraz kultura eta kirol jarduera gehiago egiteko, eta, hala bada, euskarazko eskaintza handitzeko hurrengo ikasturterako edo hurrengoetarako.
Hartara, gizarte eskaria kontuan hartuko litzateke, laguntza eman liteke euskara normal erabiltzeko gizarte bizikidetzaren esparruetan, eta herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan euskara, Nafarroako berezko hizkuntza, erabiltzeko duten eskubidea sustatuko litzateke, helburu horiek xedatzen baitituzte Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 1., 2. eta 6. artikuluek.
Bestalde, kexen egileek adierazten dute Udalak lehenago euskaraz eskainitako jardueraren bat ez zela aurrera atera, eskaria nahikoa ez izateagatik.Era berean, beste jarduera batzuk direla-eta hau diote: … euskarazko eskaintzaren aipamen orokor bat egiten da, eta eskaintza monitoreek euskara jakitearen mende jartzen da; beraz, kontratatutako pertsonen elebitasuna lehenesten da, baina inoiz ez da bermatzen euskarazko eskaintza
.
Jarduera egin ahal izateko parte-hartzaileen gutxieneko kopuruari dagokionez, erakunde honek ikusi du gutxieneko pertsona kopuru bat dagoela (hamar eta hamabost artekoa) gaztelaniazko jardueretarako bezala euskarazkoetarako ere.
Erakunde honen iritziz, ezin da esan Orkoiengo Udalak jarduera bat egin ahal izateko gutxieneko pertsona ratio bat ezartzea legez kontrakoa dela, edo eskubide konstituzionalak urratzen dituela.Hala ere, udal administrazioak pentsatuko balu lortu nahi den helburua dela euskararen erabilera normalizatzea, gizarte bizikidetzan txertatzea, Nafarroako berezko hizkuntzaren erabilera sustatzea edo herritarrek hizkuntza hori erabiltzeko duten eskubidea bideratzea, orduan posible liteke ikastaroak egiteko taldea osatzeko behar den gutxieneko pertsona ratioa txikitzea, euskara, Europako Eremu Urriko eta Eskualdeetako Hizkuntzen Gutunari jarraikiz, Nafarroako eremu mistoan, juridikoki babestutako hizkuntza bat delako, eremu urriko hizkuntza izateagatik.Horregatik, Orkoiengo Udalari iradokitzen zaio azter dezala komeni den ala ez euskarazko ikastaroetarako edo ikastaro elebidunetarako talde bat osatzeko behar den gutxieneko pertsona kopurua gaztelaniazko talde bat osatzeko behar dena baino txikiagoa izatea.
Azkenik, kexan adierazten da balitekeela jarduerak gauzatzeaz arduratuko diren monitoreek euskaraz jakiteak baldintzatzea euskarazko jardueren eskaintza, eskatzaileek jardueretarako izena eman ondoren.
Orkoiengo Udalaren txostenean ez da horri buruzko aipamen zehatzik egiten.Era berean, baldintza hori ez da aipatzen ikastaroei buruz bizilagunei bidaltzen zaien informazio liburuxkan, zeinean administrazioak egindako eskaintza jasotzen baita.
Horri dagokionez, erakundeak uste du Orkoiengo Udalak euskarazko jarduera bat eskaintzen badio publikoari, eta jarduera hori egin nahi duten bizilagunen kopurua ezarritako gutxienekoa baino handiagoa dela, jardueran monitore aritu behar dutenek behar adina jakin beharko luketela Nafarroako hizkuntza hori, aintzat hartzeko herritarrek adierazitako lehentasunak, eta udal jardueretan harremanak euskaraz izateko duten eskubidea bideratzeko ere bai. Horretarako, iradokizun bat egiten da.
Horrenbestez, eta uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1 artikuluak esleitzen dizkion eskumenekin bat, Nafarroako Arartekoak komenigarritzat jo du honako iradokizun hau egitea:
Orkoiengo Udalari iradokitzea:
Kontuan hartuz 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzkoa, eta Lege horren 34.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da Orkoiengo Udalak jakinaraztea, aginduzkoa denez, gehienez ere bi hilabeteko epean, erabaki hau onartu duen eta, hala bada, erabakia betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege agindu horretan xedatzen denez, ukitutako administrazio publikoak Arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2018. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta Arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Zure erantzunaren zain, adeitasunez,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia