Partekatu edukia
Euskara
Gaia: La falta de valoración del conocimiento del euskera en una convocatoria realizada por el Ayuntamiento de Esteribar, para la provisión, mediante promoción interna restringida, de tres plazas de Oficial Administrativo.
Euskara
Esteribarreko Alkatea
Alkate jauna:
2018ko ekainaren 21ean, instituzio honek idazki bat jaso zuen.[…]rena, Administrazioan Euskaraz Taldea
ren ordez, eta haren bidez, kexa aurkeztu zuenEsteribarko Udaletxearenaurrean, Administrari-ofizial izateko barne igoera murriztuan betetzeko oposizio-lehiaketa batean euskararen ezagupenari emandako balorazioagatik..
Idazki hartan, hauxe zioen:
Administrazio bakoitzak, berari dagozkion eskumenen esparruan, zehaztuko du zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea, eta gainerakoentzat, merezimendu kualifikatutzat hartuko da besteren artean.
Ondoren, erakunde honek Garapen Ekonomikorako Departamentura jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.
Hau adierazten du txostenak:
“Esteribarko Udalak, 2018ko apirilaren 26an egindako bilkuran, administrari-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko oinarriak onetsi zituen; oinarriok 2018ko ekainaren 7an argitaratu ziren NAO aldizkariaren 109 zenbakian, plantilla organikoaren osaera aintzat hartuta.
Plantilla organikoan –erantsita adierazten dugu haren osaera, NAO aldizkariak 2018ko otsailaren 2an argitaratua, 24. zenbakian–, meritu kualifikatua da euskara jakitea, eta barne-igoera murriztuan izangai diren pertsonek badakite euskara. Hori da, hain justu, deialdiko merituetan ez adierazi izanaren arrazoia.”.
Adierazi den bezala, kexa aurkeztu dela Esteribarko Udalak ez duelako euskararen ezagutza baloratu administrari-ofizial izateko hiru lanpostu barne-igoera murriztu baten bidez betetzeko deialdi batean.
Deialdiaren zazpigarren oinarriak bigarren puntuan adierazten ditu puntuagarri izango diren merituak, eta euskara jakitea ez da horietako bat.
Esteribarko Udalak bere txostenean azaldu du, plantilla organikoan, euskara jakitea meritu kualifikatua dela deitutako lanpostuetan, eta lanpostu horiek betetzeko izangai ziren pertsonek egiaztatuta zutela euskararen jakintza.
Euskararen Foru Legeak 15. artikuluren bigarren puntuan arautzen du eremu euskaldunean –eta Esteribarko Udala eremu horretan dago– Administrazio bakoitzak, berari dagozkion eskumenen esparruan, zehaztuko duela zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea, eta gainerakoentzat, merezimendu kualifikatutzat hartuko dela besteren artean.
Aurreko xedapen horren ondorio da eremu euskaldunean dauden administrazioek, enplegu publikoa eskuratzeko deiadiak egiten dituztenean, berariaz baloratu behar dutela euskara meritu kualifikatu moduan, baldin eta euskara jakitea ez baldin bada nahitaezkoa.
Kexaren oinarri den deialdian, euskara jakitea ez da baloratuko den merituetako bat; hala ere, Esteribarko Udalaren plantilla organikoan, deialdian sartu diren hiru lanpostuek hizkuntza-eskakizun bat dute esleituta, eta eskakizun horretan, % 10ean baloratzen du euskara jakitea.
Euskararen jakintza ez baloratzeak ez du izan, akaso, eragin praktikorik, udalak adierazi baitu deitutako lanpostuetarako izangai ziren pertsona guztiek dutela egiaztatuta euskararen ezagutza; hala ere, erakunde honek egoki deritzo Esteribarko Udalari gogoraraztea legez araututako betebeharra duela lanpostuak hornitzeko egiten dituen deialdietan berariaz jasotzea eta baloratzea euskara jakitearen meritua, baldin eta euskara jakitea nahitaezkoa ez baldin bada lanpostu horiek betetzeko.
Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
Esteribarko Udalari gogorarazten zaio legez araututako betebeharra duela lanpostuak hornitzeko egiten dituen deialdietan berariaz jasotzea eta baloratzea euskara jakitearen meritua, baldin eta euskara jakitea nahitaezkoa ez baldin bada lanpostu horiek betetzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Esteribarreko Udalak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2017. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Adeitasunez, zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia