Partekatu edukia
Gizarte ongizatea
Gaia: La disconformidad con con una expresión LGTBI-fóbica, utilizada por un participante en una reunión de trabajo en el Departamento de Relaciones Ciudadanas e Institucionales.
Gizarte-ongizatea
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Kontseilaria
Kontseilari anderea:
2018ko ekainaren 12an, instituzio honek idazki bat jaso zuen. […]rena, eta haren bidez, kexa aurkeztu zuen Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren aurrean, Euskarabideko Itzulpen Ataleko 2018ko ekainaren 5eko bileran, partaideetako batek LGTBIfobikoa den adierazpen bat erabiltzeagatik.
Idatzi horretan honakoa aipatzen zuen:
Aurkezpen labur baten ostean, aholkulariak hitza hartu, eta zera esan zuen: Adierazmolde hau erabiltzen uzten badidazue, utz ditzagun marikoikeriak alde batera…
. Berehala, itzulpengintza-ataleko lankide batek honela erantzun zion: Ez, ez dizut utziko horrela hitz egiten, lekuz kanpo dago erabat
. Geroago, esaldi hori bota zuenak barkamena eskatu zuen, erantzun egin zion pertsonari batez ere. Marikoikeria
hitza LGTBI-fobikoa eta oso iraingarria dela esan behar da.
Hori horrela, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileari egoera horren berri ematea eskatu zuen, marikoikeria hitza erabiltzeak LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen 58. artikulua urratzen duelako, eta lege horren 32. artikuluak dioena kontuan har dadin aholkulariak kontratatzeko orduan.
Ondoren, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentura jo zuen, horri buruzko informazioaren eske.
Jasotako informean, hurrengoa ezartzen da:
"Zure idatziari esker, gertatutakoaren berri izan dute sinatzen duen kontseilariak eta […] Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak. Azpimarratu beharra dago Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak gertatutakoaren berri izan zuela egun horretan bertan, eta hitz egiteko modu desegoki hori erabili zuen pertsona berehala jabetu zela bere hanka-sartzeaz eta une horretan bertan eskatu zuela barkamena.
Hala ere, pertsonak gai horretan sentsibilizatzeko eta hezteko lanean jarraituko dugu nire zuzendaritzapeko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentutik, jokabide LGTBfobikoek lekurik izan ez dezaten gizarteko inongo esparrutan, ez eta Nafarroako administrazio publikoan ere, noski”.
Esan bezala, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko lan-bilera batean parte-hartzaile batek erabilitako adierazmoldeak eragin du kexua.
Kexa aurkeztu duen pertsonaren ustez, hitz egiteko modu hori LGTBIfobikoa eta oso iraingarria da, eta halaxe jakinarazi zion pertsona horri. Azken horrek berehala eskatu zuen barkamena.
Bere aldetik, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak aurrez transkribatutako txostena bidali du.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzurako langileen oinarrizko betebeharra da beste pertsona batzuekin harremanetan jartzen direnean haiek adeitasunez eta ongi tratatzea, bai herritarrak eta bai Administrazioko gainerako langileak ere.
Legezko betebehar hori dakar Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko Foru Legeak, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzurako langileen estatutuaren testu bategina onartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan, eta, zehazkiago, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan administrazio-jardunbide onen kode orientagarria onartzen duen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 25eko 46/2010 Foru Aginduan.
Kexuak aipatzen den adierazmoldea iraingarria da, eta agerian jartzen ditu LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 10ko 8/2017 Foru Legearen bidez desagerrarazi nahi diren egoerak.Hori horrela, komenigarria eta desiragarria da administrazioan adierazmolde horiek erabiltzeari uztea, bai eta haren barnean ere.
Horregatik, erakunde honek beharrezko jotzen du Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari oroitaraztea zerbitzu bat ematen duten langileek gainerako langileak ongi eta adeitasunez tratatzeko legezko betebeharra dutela, eta, ez dutela inoiz erabili behar kexuan aipatutako adierazmoldea bezalakorik.
Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
Erakunde honek beharrezko jotzen du Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari oroitaraztea zerbitzu bat ematen duten langileek gainerako langileak ongi eta adeitasunez tratatzeko legezko betebeharra dutela, eta, ez dutela inoiz kexuan aipatutako adierazmoldea bezalakorik erabili behar.
Aipatutako Foru Legearen 34.2 artikuluaren arabera onartutzat jotzen dudan erabaki hau azalduta, amaitutzat ematen dut gai honekin loturiko nire esku-hartzea, eta kexua aurkeztu duen pertsonari jakinarazten diot.
Hala ere, gaiari buruzko oharkizunen bat egin edo erabaki hau onartzen ez duela azaldu nahi badu, hori egiteko aukera du bi hilabeteko epean gehienez, 34.2 artikuluak dioenaren arabera, kasua 2018. urteko txostenean sar dadin artikulu horretan xedatutako ondorio guztiekin.
Adeitasunez,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia