Partekatu edukia
Euskara
Gaia: La solicitud de la Junta General del Valle del Roncal al Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea que la persona que ocupe la plaza de pediatría en el valle de Roncal, vacante por jubilación de la anterior titular, sea bilingüe.
Euskara
Osasun Kontseilaria
Kontseilari jauna:
Ondoren, Osasun Departamentura jo zuen, horri buruzko informazioaren eske.
Jaso genuen txostenak honela dio:
"67844 plazak (LMTko pediatra) lau kupori ematen die arreta, esleitutako osasun-txartelen kopurua dela eta:horietako bi Zangozan, bat Izabako LMTan eta beste bat Zaraitzukoan.Horrenbestez, Izabako Osasun Eskualde Oinarrizkoan ez dago pediatra-plazarik, baina Zangozako LMTra atxikita dagoen 67844 plazak paziente pediatrikoen lau kupo artatzen ditu, eta horietako bat Izabakoa da.
Erakunde eskatzailearen idatzian ongi adierazten denez, 2018ko martxoaren hasieran, hilaren 6an hain zuzen ere, Izabako pediatria-zerbitzuak ematen zituen langileak erretiroa hartu zuen.
Horrekin lotuta, plaza hori betetzeko baldintzetan ez da eskatzen euskararen ezagutzarik;eta beraz, hizkuntza hori jakitea eskatu gabe bete beharko da plaza.
Azpimarratu behar da Koordinazioko eta Deialdien Kontroleko Unitateak plaza batera heltzeko euskararen ezagutza izateko baldintza ezartzen duenean, honela jokatzen dela:
Lehenik eta behin, zerrendan dauden eta eskakizun hori betetzen duten hautagaiei eskaintzen zaie plaza betetzeko kontratua, lehentasun-ordenaren arabera.
Ondoren, eskakizuna betetzen duten pertsonekin ezin izan bada plaza bete, gainerako hautagaiei eskaintzera behartuta egoten gara, lehentasun-ordenaren arabera.Osasun-zerbitzuak betetzeko beharrak jokabide hori izatera behartzen gaitu.
Azkenik, azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuak, euskararen erabilera arautzen duenak Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan, zehazten duenez, ele biko lanpostuak zehaztuko dira, zein departamenturi atxikita dauden, hark egindako proposamenaren bidez eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren aldez aurreko aldeko txostenarekin, plantilla organikoa aldatzeko behar den foru dekretuan sar daitezen
. Departamentu honek gai horiek aztertuko ditu eta herritarrek eta erakundeek horiei buruz dituzten iradokizunak entzungo ditu, kolokan dauden interes guztiak balioetsiz, baina plaza baten ezaugarriak aldatzeko jarraitu beharreko bidea araudi honetan deskribatutakoa izango da”.
Islatuta geratu denez, Erronkaribarreko Batzar Nagusiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari eskatzen dio Erronkaribarreko pediatra-plaza, aurreko titularraren erretiroaren ondorioz hutsik dagoena, beteko duen pertsona elebiduna izan dadila, pertsona guztien hizkuntza-eskubideak bermatzeko.
Erakundean jasotako idatzian adierazten denez, legeak aitortzen du herritarrek administrazio publikoarekin, osasun-arloan barne, euskaraz hitz egiteko eskubidea dutela, eta Erronkaribarren ez dela inolako jarduketarik egin eskubide hori bermatzeko.
Euskaraz bizitzea eta seme-alabak hizkuntza horretan heztea erabaki duten familiak daudela ere azaltzen da; horrenbestez, haien eskubidea bermatu dadin, pediatra-plaza beteko duen pertsonak elebiduna izan beharko luke, pazienteek kontsultategian hizkuntzaz aldatzeko beharrik izan ez dezaten.
Osasun Departamentuaren aldetik, transkribatu den txostena igorri da.
Euskararen erabilera eta irakaskuntza bermatzea, borondatezkotasun-, mailakatze- eta errespetu-irizpideei jarraiki, Nafarroako errealitate soziolinguistikoaren arabera”.
Legearen eremu mistoari buruzko 17. artikuluak (non, lege beraren 2. artikuluarekin bat etorriz Burgui-Burgi, Garde, Isaba-Izaba, Roncal-Erronkari, Urzainki-Urzainqui, Uztárroz-Uztarroze eta Vidángoz-Bidankoze udal terminoak ezartzen diren) xedatzen duenez, herritar orok du euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea Nafarroako herri administrazioetara jotzean
.
Era berean, manamenduak ezartzen du eskubide hori bermatzeko administrazio publikoek honako hau egin dezaketela:a) urteroko lanpostuen eskaintza publikoan zehaztu zein lanpostutarako izango den nahitaezkoa euskaraz jakitea; b) gainerako lanpostuetara iristeko deialdietan euskara jakitea merezimendu moduan baloratu
.
Arau-esparru horretan, eta Erronkaribarreko Batzar Nagusiak erakutsitako borondatea kontuan izanda –Nafarroako eremu horretako udalerrien borondatearen adierazle baita–, erakundeak uste du Osasun Departamentuak aintzat hartzeko moduko eskaera bat dela, eta hori eginez gero, Euskarari buruzko Foru Legeak ezartzen dituen funtsezko helburuak betetzen lagunduko lukeela; hau da, herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidea babesten eta Nafarroako berezko hizkuntza hori berreskuratu, garatu eta sustatzen.
Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko plantilla organikoan ikusten denez, Izabako lehen mailako arretako taldeko plaza batean ere ez da euskararen ezagutzarik eskatzen baldintzetan.
Hori dela eta, Osasun Departamentuari iradoki zaio aintzat har dezala Erronkaribarreko Batzar Nagusiak egindako eskaera.
Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
Osasun Departamentuari iradoki zaio balora eta aintzat har dezala Erronkaribarreko Batzar Nagusiak egindako eskaera, eremu hartako pediatra-lanpostua euskaraz dakien norbaitek betetzeari buruzkoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege-agindu horretan xedatzen denez, ukitutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2018. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Adeitasunez, zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia