Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Azaroaren 4ko 214/2009 Ebazpena, Nafarroako Arartekoarena, [?] erakundeko zuzendari [?] jaunak aurkeztutako kexari buruzkoa.

2009 azaroa 16

Euskara

Gaia: Aviso de retirada de vehículos en Pamplona escrito sólo en castellano

Exp: 09/648/C

: 214

Elebitasuna

AURREKARIAK

  1. 2009ko irailaren 17an, [?] erakundeko zuzendari [?] jaunaren idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, Iruñeko Udalari buruzko kexa bat aurkezten du.

    Azaltzen zuen, Iruñeko Udaltzaingoak gaztelania hutsez idatzitako ohar bat jarri zuela, Mutiloa kalean, espaloiak berritzearen ondoriozko lanak zirela eta, ibilgailuak uztailaren 27a baino lehen handik erretiratzeko.

  2. Kexa horri buruz ebazpen egokia emateko eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean erakunde honi emaniko ahalmenez baliatuz jarduteko zein aukera dauzkagun zehazteko, Iruñeko Udalari idazki bat igorri genion, kexan planteaturiko gaiari buruz informazioa eman zezan.
  3. 2009ko urriaren 23an, Toki Ogasun, Merkataritza, Turismo eta Berdintasuneko zinegotzi delegatuak, hirugarren alkateordea denak, eginiko txostena jaso genuen. Honakoa dio, hitzez hitz:
  4. Aztertzen ari garen gaia hobeki ulertzeko eta ebazteko, zehaztu beharra dago ibilgailuak erretiratzeko karteleko edo oharreko testuak honakoa dioela hitzez hitz:
    “Ayuntamiento de Pamplona – Iruñako Udala.

    Udaltzaingoa

    Este aviso es para informarle que debido a obras de pavimentación le rogamos su colaboración para que retire el vehículo de este lugar, evitando así tener que hacerlo mediante el servicio de grúa.

    Deberá retirarlo antes del

    Día: lunes 27 de julio

    Hora: 8’00

    Testua inprimaturiko eredu bati dagokio, eta boligrafoz idatzirik “27 de julio” data baizik ez da ageri.

AZTERKETA

  1. Aztertzen ari garen kasuan, kexa-egileak kalearen izena oker transkribatu duela alde batera utzita, kontua da informazio-kartela edo oharra ez dela jarri ibilgailua erretiratzeko premiazko neurri baten ondorioz, hain zuzen ere elebitan idazteko aukerarik ez zegoen egoera batean.

    Gaztelaniaz idatzitako dokumentua ibilgailuak hiriko kale guztietan erretira daitezen eskatzeko eredu batekoa da, eta obra mota guztietarako erabiltzen da.

    Erakunde honen iritziz, oharrean aipatzen diren zolaberritze-lanak eta haiek eragin zitzaketen ondorio eta gorabeherak aurretik programatuta zeuden, udalaren jarduera administratiboan berezkoa den bezala, eta behar den denborarekin ezagutzen ziren oharra itzulita eta euskaraz inprimatuta egoteko, gutxienez ere testuaren zati arrunt eta ohikoari dagokionez.

  2. Iruñeko Udalaren esparruan euskara erabiltzeari eta sustatzeari buruzko ordenantzak, 8. artikuluan, honakoa ezartzen du: “Iruñeko Udalak gaztelania eta euskara erabiliko ditu hiritarrei orokorrean egiten dienean. Hartara, elebitan eginen dira: a) Bandoak, ediktuak, afixak eta argibideetarako plakak”.

    Azken batean, Iruñeko Udalak ez zuen bete bere ordenantzan bertan araututakoa, hain zuzen ere herritarrei, orokorrean, gaztelaniaz eta euskaraz zuzentzeari dagokionez.

Aurreko guztia dela eta

EBATZI DUT:

  1. Iruñeko Udalari gogoraraztea euskara erabiltzeari eta sustatzeari buruzko ordenantzan bertan ezarritakoaren arabera jarduteko legezko betebeharra duela.

  2. Bi hilabeteko epea ematea aipatu udalari legezko betebeharren gogorarazpen hauek onartu dituela jakinaraz dezan, edo, bestela, haiek ez onartzeko arrazoiak azal ditzan. Halaber, ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Dekretuko 34. artikuluko bigarren atalean jasotzen den moduan.

  3. [?] erakundeko zuzendari [?] jaunari eta Iruñeko Udalari ebazpen honen berri ematea, eta adieraztea ezin dela honen kontrako errekurtsorik jarri.

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia