Partekatu edukia
Gizarte ongizatea
Gaia: Disconformidad con deuda reclamada por estancias en psicogeriátrico
Exp: 10/594/B
Nº: 203
Gizarte ongizatea
2010eko uztailaren 27an, [?] andreak izenpetutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen zuen Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren aurka, 58.995,46 euro ordaintzeko eskatzeagatik.
Kexa-egileak azaltzen du Gizarte Gaietako Departamentuak zor gisa arestian aipatutako zenbatekoa erreklamatzen ziola. Zenbatekoa, hain zuzen ere, bere senar [?] jaunak “[?]” Psikogeriatrikoan emandako aldiari dagokio: 2003ko irailaren 2tik 2009ko abenduaren 23ra.
Adierazten du ez dagoela ados zorraren guztizkoarekin, zeren eta, nolanahi ere, soilik egokituko balitzaioke ordaintzea 2009ko urtarrilaren 18tik (65 urte bete zituen eguna) 2009ko abenduaren 23ra bitarteko aldia.
Amaieran, eskatzen du erreklamazioaren jatorria zehazteko.
2010eko azaroaren 5ean, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak igorritako txostena jaso genuen. Honela zioen, hitzez hitz:
“Aipatutako idazkiarekin bat, kexa egiten duen pertsonak azaltzen du Gizarte Gaietako Departamentuak zor gisa arestian aipatutako zenbatekoa erreklamatzen ziola. Zenbatekoa, hain zuzen ere, bere senar [?] jaunak “[?]” Psikogeriatrikoan emandako aldiari dagokio: 2003ko irailaren 2tik 2009ko abenduaren 23ra.
Horri dagokionez, esaten du ez dagoela ados zorraren guztizkoarekin, zeren eta, nolanahi ere, egokituko litzaioke ordaintzea 2009ko urtarrilaren 18tik 2009ko abenduaren 23ra doan aldia. Amaitzeko, eskatzen du erreklamazioaren jatorria zehaztu diezaioten.
Idazki hori Nafarroako Mendekotasun Agentziara igorrita, bera baita aurkeztutako kexaren arloan eskuduna dena, hartatik honakoa jakinarazi digute:
Zahar-etxeetako egonaldiak (ez nahitaez 65 urtetik gorakoa izateagatik) finkatzeko erabiltzaileek ordaindu beharrekoa arautzen duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak –gaur egun, Nafarroako Mendekotasun Agentziak– ezarriko duela erabiltzaile bakoitzak hilean ordaindu beharrekoa, daukan ahalmen ekonomikoaren arabera, eta beren ekarpenarekin hilean ordaindu beharreko prezioaren guztizkoa ordaintzen ez duten erabiltzaileek zor bat sortuko dutela, hain zuzen ere egiten duten ekarpenaren eta erakunde horrek bere zentro bereki edo itunduetarako finkatutako prezioaren aldearen bezainbestekoa.. Zor hori kobratuko dela ziurtatzeko, erabiltzaileei eskatuko zaie berme pertsonal edo errealak eratzea; horretarako, zuzenbideak ezarritako edozein bide erabili ahalko da.
Ekarpena kalkulatzeko datuak, bai erabilera askeko kasuan –ekarpena zehazteko garaian erabiltzailearen esku gutxienez ere utzi behar den zenbatekoa–, bai prezio publikoko kasuan –pertsonek gehienez ere ordainduko duten zenbatekoa–, ezarrita daude Nafarroako Mendekotasun Agentziaren gobernu batzarraren 2009ko abenduaren 21eko erabakian, betiere erabiltzaile motaren eta toki motaren arabera eta zentroan emandako zerbitzuen kontraprestazioan; izan ere haren bitartez aldatzen dira erakunde autonomo horrek zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuak emateko tarifak eta horiek aplikatzeko arauak.
Erabaki horretan, arreta psikogeriatrikoko zentroak adineko pertsonentzako zentrotzat hartzen dira, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan bezalaxe.
Adierazitakoarekin bat, bidezkoa da interesdunari zorra dela-eta jakinarazi zaion zenbatekoa”.
Zahar-etxeetako zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek haien finantziazioan hartzeko moduari buruzko erregulazioa –betiere norberaren ahalmen ekonomikoen arabera, gizarte justizia handiagoa lortzeko eta aberastasunaren banaketa ekitatezkoa lortzeko–, Nafarroako Plan Gerontologikoko neurri baten garapenaren ondorioa da.
Erabiltzaileek adineko pertsonentzako egoitza-zerbitzuen finantziazioan parte-hartzea gertatzen da arauetan erregulatutako tarifak ordaintzeko betebeharra onartzearen ondorioz. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzarrak 1997ko ekinaren 18an hartutako Erabakiko eranskineko 4. eta 5. artikuluetan zehaztutako zerbitzuen arabera finkatzen dira tarifak; izan ere, erabakiaren bitartez onetsi ziren Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuen tarifak eta haiek aplikatzeko modua, eta hartan bereizten dira batetik “Adineko pertsonen arloan” aplikatzekoak diren tarifak, bertan sartuz 65 urtetik gorako pertsona guztiak; eta, bestetik, “Ezgaitasunen bat edo buru-gaixotasunen bat duen pertsonen arloan” aplikatzekoak diren tarifak, eta bertan ezgaitu eta buru-gaixo guztiak sartzen dira, 0 urtetik hasi eta 65 urtera bitarte.
Soilik “adineko pertsonen arloko” “egoitza-arretari” dagokionez [1997ko ekainaren 18ko Erabakiaren 5.1.a) artikulua], aipamen zehatza egiten da “zerbitzua erabiltzen duten pertsonek sor dezaketen zorra ziurtatzeko eraturiko bermeak, hain zuzen ere tarifa guztiz ordaintzeko behar adina baliabide ez dutela kreditatzen dutenean”. Berme horiek Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzarraren 1997ko ekainaren 18ko Erabakiko 8. artikuluan zehazten dira, honakoa jasotzen baitu: “zentro eta egoitzetan etengabe eta jarraian emandako zerbitzuak ordaindu behar dituzten eta, horretarako behar adinako diru-sarrerarik ez izateagatik, banakako prezioa ordaintzerik ez duten pertsonek Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren aldeko zor-aitorpeneko agiri bat izenpetu beharko dute, tarifaren eta egiaz ordaindutakoaren arteko aldea dela eta”.
Hori, erakunde honen iritziz, honela interpretatu beharra dago: zorra aitortzeko bermea soilik aplikatzekoa zaie “Adineko pertsonen arloa” osatzen duten erabiltzaileei. Egoitza-zerbitzuen gainerako erabiltzaileei, gainerako “arloetan” daudenei”, hilero dauzkaten ahalmen ekonomikoen arabera dagozkien guztizko kuotak igorri beharko zaizkie. Hau da, 18 urtetik gorakoek, tarifaren muga aintzat hartuta, hileko per capita errentaren % 90 ordaindu beharko dute (Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzarraren 1997ko ekainaren 18ko Erabakiko 5.2.1 artikulua, betiere Nafarroako Mendekotasun Agentziako Gobernu Kontseiluaren 2009ko abenduaren 21eko Erabakira arte indarra izan zuena; horrenbestez, lehenengoa zen indarrean zegoena kexa-espedientean aztertzen diren egitateak gertatu zirenean).
Aurreko lerrokadan azaldutakoa, hau da, soilik 65 urtetik gorako pertsonen kolektibokoak izan, egoitza-zerbitzuak erabili eta haien tarifa osoa ordaintzeko behar adina baliabide ez dutenen kolektibokoei aplikatzekoa zaiela zorra ziurtatzeko bermea eratu behar izatearena, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzarraren 1997ko ekainaren 18ko Erabakiko 4.2 artikuluaren testuan eta hermeneutikan bertan berretsita dator, hauxe ezartzen baitu:
Finantziazioa bereiztea, prezio publikoek erreferentzia egiten dieten arloen arabera, betiere honakoak kontuan izanda:
Hirugarren adinekoen arloa: Helburua da zahar-etxeetako zerbitzuak erabiltzen zituzten pertsonek parte hartu behar dutela haiek finantzatzen, betiere erabiltzaileen baliabide ekonomikoen arabera, hala agintzen baitute gizarte justiziak eta aberastasunaren banaketa ekitatezkoak.
Ezgaitasunen arloa: Kolektibo honetan bereizgarri bat badago, zeinak finantziazio publikoan ahalegin handiago bat justifikatzen baitu: gizarte ongizatearen zerbitzuko erabiltzaileak diren pertsona ezgaituek, gehienetan gazteek, horrelako baliabideen menpekoak izanen dira bizitza osoan, eta, horrenbestez, ezin zaie ez haiei, ez haien familiei exijitu zerga-ahalegin bera egin dezaten.
Departamentuaren txostenean tesi bat aldezten da –alegia, Zahar-etxeetako egonaldiak finantzatzeko erabiltzaileek ordaindu beharrekoa arautzen duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legearen arabera, beren hileko ekarpenean ordaindu beharreko prezioa guztia ordaintzera iristen ez diren erabiltzaile guztiek, adinekoek zein 65 urtetik beherakoek, zor bat metatuko dutela egindako ekarpenaren eta finkatutako prezioaren artean dagoen aldearen arabera–, baina, hori, erakunde honen iritziz e da bidezkoa erabiltzaileak 65 urtetik beherako buru-gaixoak edo ezgaituak direnean, zeren eta horrela jokatuz gero, tratu desberdina emanen balitzaieke aipatutako horiei eta adineko pertsonentzat definiturik ez dauden zentroetan egonaldi-zerbitzuen erabiltzaileak direnei, zeren eta azken horiei ez baitzaie exijitzen zorra ziurtatzeko inongo bermerik.
Ez dirudi arrazoizkoa denik 65 urtetik beherako buru-gaixo batek ahalegin ekonomiko handiagoa edo txikiagoa egin behar izatea egoitza-zerbitzu batzuengatik zentro batean egon ala beste zentro batean egon.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,
Gogorarazpen hau eraginkor egitea, [?] jaunaren zorretik kenduz 2003ko irailaren 2tik 2009ko urtarrilaren 18ra arteko epeari dagokion zatia (azken data horretan bete baitzituen 65 urte).
Bi hilabeteko epea ematea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari legezko betebeharren gogorarazpen hau onartu duela jakinaraz dezan, edo, bestela, hura ez onartzeko arrazoiak azal ditzan. Halaber, ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34. artikuluko bigarren atalean jasotzen den moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia