Partekatu edukia
Función Pública
Gaia: Disconformidad de persona Licenciada en Ciencias Ambientales con las especialidades en las cuales se le permite impartir docencia
Exp: 09/583/F
Nº: 233
Funtzio publikoa
2009ko irailaren 7an, [?] andreak aurkeztutako idazki bat sartu zen gure erakundean. Haren bidez, kexa bat agertzen du zenbait espezialitatetan irakasle gisa jarduteko ezintasuna dela eta.
Kexa-egilea Ingurumen Zientzietako lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean ikasita, eta adierazten du ikasi duen lizentziaturaren ikasketa planaren arabera, honako espezialitateetan irakasteko gaitasuna duela: “Matematika/Natur Zientziak”, “Biologia eta Geologia”, “Fisika eta Kimika” eta “Laborategia”.
Hala eta guztiz ere, adierazitakoaren arabera, Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduaren bitartez –haren bidez onesten da zer arauren bitartez kudeatu behar diren Hezkuntza Departamentuan zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak–, Ingurumen Zientzietako lizentziatuek bete ditzaketen espezialitateak ezarri ziren, eta arestian aipatutakoak ez ziren jaso.
Egoera horretan, espezialitate horiei dagozkien lanpostuetara sartzea ezinezkoa duenez, interesdunak, 2008ko abenduaren 31n, eskabide bat aurkeztu zuen Hezkuntza Departamentuan, baina ez zuen inongo erantzunik jaso.
Amaieran, adierazten du beste autonomia erkidego batzuetako administrazioetan antzeko ekimenak onartu direla, eta Ingurumen Zientzietako lizentziadunei bidea eman zaiela irakasle gisa jarduteko aipatutako espezialitateetan (horri dagokionez, berariaz aipatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko kasua, non, 2009ko apirilaren 3ko Ebazpenaren bitartez aldatu baitira unibertsitatez besteko ikastetxe publikoetan irakasleen ordezko lanak egiteko zerrendak kudeatzeko jarraibideak).
Txosten hori jaso ondoren, honakoa ageri dela atzeman dugu:
“Arartekoak eskatutako txostena dela eta, hain zuzen ere [?] andreak zenbait espezialitatetan irakasle aritzeko duen ezintasunari dagokionez, honakoa eman behar dizut jakitera:
[?] andreak aurkeztutako kexa indarra galdu duen arau batean oinarritzen da. Arau hori Hezkuntza kontseilariaren maiatzaren 8ko 156/2005 Foru Agindua da, eta haren bidez onesten da zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak.
Hezkuntza kontseilariaren maiatzaren 8ko 60/2009 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak (2009ko maiatzaren 29ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Foru agindu horren I. eranskinean, irakasleen kidegoetako espezialitateetan irakasteko exijitzen diren titulazioak ezartzen dira.
Matematika/Natur Zientziak espezialitateari dagokionez, maisu-maistren kidegoan, espezialitatean irakasteko ezinbesteko baldintza da maisu-maistra titulua izatea, OHOko diplomaduna izatea edo lehen hezkuntzako maisu-maistra izatea, edo baliokidea den beste tituluren bat izatea.
Halaber, espezialitate horretan irakaslanean jardun ahal izanen dute honako titulazioak dituztenek:
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Fisika eta Kimika espezialitateari dagokionez, honakoak dira espezialitate horretan irakasteko Hezkuntza Departamentuak exijitutako titulazioak:
Halaber, aipatutako eranskinaren arabera, Ingurumen Zientzietako lizentziadunek honako espezialitateak aukeratu eta haietan irakats dezakete:
Interesduna Ingurumen Zientzietan lizentziaduna da eta kexu da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren jarduna dela eta. Izan ere, titulazio horrekin, ezin da espezialitate batzuetan irakasle gisa aritu. Egoera horrekin ados ez dagoenez, 2008ko abenduaren 31n, eskabide bat aurkeztu zuen. Haren bidez eskatzen zuen egoera zuzen zedin eta Ingurumen Zientzietako lizentziadunei aukera eman ziezaien “Matematika/Natur Zientziak”, “Biologia eta Geologia”, “Fisika eta Kimika” eta “Laborategia” espezialitateetan irakasle jarduteko. Halaber, eskatzen zuen espezialitate horietarako sarrera eragozteko arrazoiei buruz informatzeko.
Beste ezer baino lehen, adierazi beharra dago Administrazio Publikora hari zerbait egin dezan eskatzeko idatziz jotzen duen herritar orok eskubidea duela, gutxienez ere, bide beretik erantzun bat jasotzeko, alde batera erantzun hori baiezko edo ezezkoa den.
Hori heldu da herritar guztiek beren gaien administrazio egokirako duten eskubidetik, zeina Europar Batasunean jaso zen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru legean (7. artikulua) sartu baitzen. Eta hala ondorioztatzen da, era berean, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legetik ere; izan ere, lege horrek aurkeztutako eskabide guztiak berariaz ebazteko betebeharra jasotzen du.
Hezkuntza Departamentuak emandako txostenean gai hori erregulatzen duten arauaren aldaketa aipatzen dira (interesdunak eskabidea aurkeztu eta zenbait hilabeteren buruan emandakoa), baina ez da ezer ere aipatzen aipatutako eskabidearen izapidetze zehatzari buruz, nahiz eta kexa-egileak adierazi inongo erantzunik ez zuela jasoa.
Horrenbestez, gai zehatz horri dagokionez, gogorarazi behar diogu Hezkuntza Departamentuari behar den denboran eta moduan ebatzi behar dituela herritarrek aurkezten dizkioten eskabide edo eskaerak.
Gaiaren sakoneko aldeari dagokionez, atzematen dugu gaia erregulatzen duen araua ordeztu eta ondoren, kexaren xedea, hein batean, desagertu egin dela. Horri dagokionez, atzeman dugu gaur egun kexa-egileak eskatutako espezialitateetatik bitan (Biologia eta Geologia eta Laborategia) jada Ingurumen Zientzietako lizentziadunak ari daitezkeela irakasle.
Ez da gauza bera gertatzen “Matematika/Natur Zientziak” eta “Fisika eta Kimika” espezialitateekin. Izan ere, horien kasuan, egun indarra duten arauek ez diete biderik ematen Ingurumen Zientzietako lizentziadunei irakasle-lanetan jarduteko.
Puntu horretara iritsita, aitortu beharra daukagu Hezkuntza Departamentuak jarduteko tarte handia daukala espezialitate jakin batzuetan irakaslanean jarduteko baldintzak ezartzeko, zeren eta ez baitugu aurkitu goragoko mailako inongo araurik gai hori ezartzen duenik eta irakaskuntzaren esparruko titulazio akademikoen eta espezialitate jakin batzuen arteko erlazioak ezartzen dituenik. Hori dela eta, arauaren edukia zenbait tituludunentzat guztiz asegarria ez gertatzea ulertzen dugun arren, ez dugu atzeman legearen aurka jokatu denik, ez eta antolamendu juridikoan aitorturiko eskubideak urratu direnik ere.
Ez da determinantea, ezta ere, beste administrazio publiko batzuetan irizpide bat edo bestea erabili izana. Horri dagokionez, Auzitegi Konstituzionalak honakoa adierazia du: “...konstituzioaren ikuspuntutik posiblea da egoera gutxi-asko antzekoetan erregulazio desberdinak egotea, erregulazio hori egin den administrazio publikoaren arabera, zeren eta Estatua osatzen duten lurralde enteen autonomia Konstituzioan baitago onarturik, eta horren ondorioz entitateek beren administrazio publikoa dute eta horrekin batera auto-antolaketarako behar dituzten eskumenak ere. Hori dela-eta, auzitegi honek esan izan du administrazio publikoek jarduteko askatasun zabala dutela bere egiturak sendotu, aldatu edo osatzeko eta bere zerbitzuko langileen estatusa antolaketaren aldetik itxuratu edo zehazteko.” (Konstituzio Auzitegiaren 57/1990, 293/1993 eta 9/1995 epaiak).
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari gogoraraztea legez behartuta dagoela berariaz erantzutera, behar diren denboran eta moduan, herritarrek aurkezturiko eskabide eta eskari guztiei; eta bereziki, kexa-egileak aurkeztu zuen eskabideari erantzun behar diola.
Bi hilabeteko epea ematea Hezkuntza Departamentuari ebazpen hau onartu duela eta hura dela-eta zer urrats egin behar dituen jakinaraz dezan, edo, bestela, hura ez onartzeko arrazoiak azal ditzan. Halaber, ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, aipatu legearen bigarren atalean ezarritako moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia