Partekatu edukia
Hezkuntza eta Irakaskuntza
Gaia: Disconformidad con la actuación de la Directora del centro de 0 a 3 de la localidad y falta de respuesta del Ayuntamiento a la instancia presentada al efecto
Exp: 09/74/E
Nº: 79
Hezkuntza
2009ko otsailaren 18an, [?] andreak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan, [?] Haur Hezkuntzako ikastetxearen ingurukoa. Haren bidez, kexa bat agertzen zuen Cortesko Udalaren aurka, hark aurkeztutako idazkiei ez erantzuteagatik.
Azaltzen zuen 2008ko azaroaren 21etik bi aldiz eskatu duela, idatziz, bilera bat bere seme-alaben Cortesko Haur Hezkuntzako ikastetxeko hezitzailearekin, eta ez duela inolako erantzunik jaso.
Kexa horri buruz ebazpen egokia emateko eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean erakunde honi emaniko ahalmenez baliatuz jarduteko zein aukera dauzkagun zehazteko, Cortesko Udalari idazki bat igorri genion, kexan planteaturiko gaiari buruz informazioa eman zezan.
Joan den otsailaren 10ean Arartekoari bidalitako idazkian berriro adierazi dugu haren bidez, eta idazki harekin batera bidalitako dokumentu guztiak ikusita, amaitutzat ematen dugula kontu hau, ez duelako garrantzi handiagorik; izan ere, ez da izan beste gurasoen kexarik.
Hala iritzi bide zion Arartekoak ere; izan ere, joan den otsailaren 12ko idazkiaren bidez, Alkatetza honi jakinarazi zion artxibatu egin zuela espedientea.
Otsailaren 10eko idazkiaren 3. paragrafoan, esan zitzaion gurasoek arazo pertsonalak badituzte ez ditzatela arazo horiek 0 eta 3 urtekoen komunitatera eraman.
Erreklamazio-jartzaileak aurkeztutako idazkiekin eta aurtengo apirilaren 3an 0 eta 3 bitarteko haurren zentroko hezitzaile taldeak aurkeztutakoekin (erregistroko 571 eta 572. zenbakikoak), Ararteko honek bere ondorioak atera ditzake [?] andreak planteaturiko auziaren gainean.
Alkatetza honek ez du beharrekotzat jo erreklamazio-jartzailearen eta hezitzailearen artean bilerarik egitea, aipatu beharrik ez dagoen arrazoiengatik.
Zehazki kexaren xedeari heltzeko, beharrezkoa da honako hau adieraztea:
Lehenengoa.- Espediente honen xedea ez da kexaren sustatzaileak udaletxean 2008ko abenduaren 9an eta 15ean bilera bat eskatzeko aurkeztu zituen idazkien gaineko kexa, hori jadanik artxibatuta baitago. Hain zuzen ere, uste dugu horri erantzun zitzaiola alkatearekin izandako bileran, joan den urtarrilaren 13ko idazkia ondorio izan zuen hartan.
Bigarrena.- Espedientean haur eskolako hezitzailearekin bilera bat eskatzeko idazki bakarra ageri da, zehazki Cortesko Udalari 2008ko azaroaren 21ean 16:23an posta elektroniko bidez bidali ziona.
Interesdunak azaldutako gaia da Cortesko Udalak ez diola erantzun 2008ko azaroaren 21ean posta elektroniko bidez bidalitako mezuari.
Administrazio prozedura erkidean funtsezkoa da administrazio publiko orok ebazpen espresa eman behar izatea interesdunek eskatutako eskari guztiei (Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42. artikulua). Arau horren ondorioz, herritar batek, administrazioari eskabide bat egin badio, eskubidea du kasuko prozedura abiaraz dadin, eta eskabidearen edukiari buruzko erantzun puntuala jasotzeko.
Aipatu arauak benetako betebehar bat ezartzen dio administrazioari, interesdunek aurkezturiko eskabideak ebazteari dagokionez, eta betebehar hori benetako berme bat da herritarrarentzat. Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen legeak ez du administrazioa salbuesten erantzun espresa ematetik, horretarako epea iragan denean ere (43.2 artikulua). lehena, administrazio isiltasuna –kasu honetan sortu dena– ez dela administrazioari ex lege ezarritako betebehar baten ez betetzearen isla besterik; bigarrena, administrazioak aurkezturiko eskaria ebazteko betebeharra edukitzen jarraitzen duela, baita ebazpen espresa emateko finkaturiko epea iragan denean ere.
Kexaren xedea den kasuan, Cortesko Udalak ez dio interesdunak egindako eskabideari erantzun; ez du, ezta ere, eskabide hori onartzeko modukoa ez denik adierazi, eta, azkenik, ez du eskabidea tramitera onartu, aurrerago hura baiesteko nahiz ezesteko edukiari buruzko ebazpen espresa ematearren, behar diren arrazoiekin.
Azken batean, Cortesko Udalak ez dio idazki horri inolako tramiterik eman, aintzat hartu gabe interesdunak Administrazioari bere eskaerari buruzko erantzun espresa eskatzeko eta erantzun hori lortzeko interes legitimoa eta eskubidea dituela.
Udalak bere txostenean azaltzen du zergatik ezetsi den haur eskolako hezitzailearekin bilera izateko eskabidea.
Erakunde honek, aurreko puntuan adierazitako ildoari jarraituz, uste du txostenean eskabidea ez onartzeko arrazoiak eman izanagatik ere, Administrazioaren betebeharra dela txosten horretan jasotakoa eskabideen erantzunak jakinarazteko ohiko bideetatik helaraztea kexaren sustatzaileari, [?] andreari.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Cortesko Udalari gogoraraztea legez behartua dagoela herritarrek aurkezten dizkioten eskabide eta eskari guztiei –besteak beste, kexaren sustatzaileak aurkeztutakoei– erantzun espresa ematera behar den denboran eta moduan.
Cortesko Udalari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartarazten zaio hala egiten ez badu, gertatutakoa 2008ko ekitaldiari buruz Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala. Nolanahi ere den, aurkeztutako eskabideei erantzun formala eman beharko die.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia