Partekatu edukia
Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea
Gaia: Falta de contestación a recurso de alzada presentado por disconformidad con notas de oposición.
Exp: 10/143/D
Nº: 78
Eskubideen sustapena
2010eko otsailaren 22an, [?] andreak, [?] andrea ordezkatuz, aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren, gora jotzeko errekurtso bati erantzunik ez emateagatik.
Azaltzen du berriki parte hartutakoa zela Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuan Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi batean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 8ko 1546/2008 Ebazpenaren bidez onetsitakoan, hain zuzen ere. Bere garaian, 31., 7., 39., 43., 45. eta 33. galderak aurkatu zituen, baina epaimahai kalifikatzailearen erantzun batean adierazi zioten epaimahaia ez zegoela aurkapen horrekin ados.
Eransten du ezen erantzun horren aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuela (2009ko azaroan), baina oraindik ere ez duela erantzunik jaso.
Kexaren funtsa da ez zaiola erantzunik eman 2009ko azaroaren 25ean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoari, eta gaur den egunean, bost hilabete geroago, oraindik ere berariazko ebazpenik ez dela eman.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak Nafarroako administrazio publikoei aurkeztutako eskari eta helegiteak behar diren denboran eta moduan berariaz ebatz daitezen zaintzeko eginkizuna aitortzen dio Arartekoari.
Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 115.2 artikuluak hiru hilabeteko epea ezarri zuen gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena eman eta jakinarazteko.
Aipatu arauak benetako betebehar bat ezartzen dio Administrazio Publikoari, interesdunek aurkezturiko errekurtsoak ebazteari dagokionez, eta legezko betebehar hori benetako berme bat da herritarrarentzat. Izan ere, hain da nabarmena hori, non Administrazio eta Prozedura Legeak ez baitu administrazioa salbuesten erantzun espresa ematetik, horretarako epea iragan denean ere (43.2 artikulua). Horrek aukera ematen du bi ondorio garrantzitsu ateratzeko: lehena, administrazio-isiltasuna –kasu honetan sortu dena– ez dela administrazioari ex lege ezarritako betebehar baten ez betetzearen isla besterik; bigarrena, administrazioak aurkezturiko errekurtsoa ebazteko betebeharra edukitzen jarraitzen duela, baita ebazpen espresa emateko finkaturiko epea iragan denean ere.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,
Osasun Departamentuari gogoraraztea legez beti bete behar duela Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen Legeko 115.2 artikulua, eta berariaz ebatzi behar duela kexa-egileak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.
Bi hilabeteko epea ematea Osasun Departamentuari gogorarazpen hau onartu duela eta hura dela-eta zer urrats egin behar dituen jakinaraz dezan, edo, bestela, hura ez onartzeko arrazoiak azal ditzan. Halaber, ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, aipatu legearen bigarren atalean ezarritako moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia