Partekatu edukia
Hirigintza eta Etxebizitza
Gaia: Inactividad municipal ante una obra ejecutada sin ajustarse a la licencia
Exp: 09/204/U
Nº: 76
Hirigintza
2009ko martxoaren 16an, [?] jaunak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen zuen Cadreitako Udalaren aurka, Udalak ezer egin ez zuelako itxitura bat emandako baimenari lotu gabe egin zutelarik.
Azaltzen zuen 2009ko urtarrilaren 15eko Ebazpenaren bidez Cadreitako alkateak obra baimena eman zuela 1. industrialdeko 1562-B lurzatia hesitzeko, hainbat baldintzarekin, eta obrak egitean ez dituztela bete baimenean jarritako eraikuntza baldintzak. Udalari horren berri eman zitzaion, eta hark obrak geldiaraztea eta lehen zeuden bezala uztea agindu du. Alabaina, ez dute ez gelditu eta ez eraitsi legez kanpo eraikitako hesia.
2009ko apirilaren 14an, Udaleko alkatearen txostena jaso genuen. Bertan, luze azaldu zituen kasu honetako gertaerak eta inguruabarrak.
Kexaren espedienteko edukiarekin lotura handiagoa dutela eta, udal txosteneko atal hauek transkribatu ditugu:
Udal arkitektoak obra onartzeko eta jarraipena egiteko 2009-02-10ean egindako bisitan, ikusi zuen egin zituzten edo egiten ari ziren obrak ez zetozela bat emandako baimenarekin, eta halaxe jaso du 2009-02-10ean egindako txostenean. Hona hemen zer dioen txosten horretan:
Cadreitako Udalak obra baimena eman zuen 1. industrialdeko 1562. zenbakiko lurzatia mugatzeko. Lurzati hori lurzoru urbanizaezin gisa sailkatua dago Cadreitako Udal Planean. Obra baimenean baldintza hauek agertzen ziren:
Txosten hau izenpetu duen teknikaria udal baimenaren xede den lurzatian izan da, eta hau ZIURTATZEN DU:
Cadreitako Udalari adierazi zitzaion gutxieneko epe batean, obrekin jarraitu aurretik, jabeei jakinarazi behar ziela legezko hirigintza berrezarri behar zutela, obrak emandako baimenari lotuta, eta azaldutako akatsak konpondu behar zituztela, bai eta egindako zangak seinaleztatu eta babestu behar zituztela ere, istripurik gerta ez zedin.
Hori ikusita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 199. artikuluak eta auziarekin bat datozen gainerako artikuluek aurreikusten dutena betez, honako hau agindu zen, 2009ko otsailaren 12ko alkatearen ebazpenaren bidez:
Orain, geldirik daude 1. industrialdeko 1562. lurzatia ixteko obrak. Dena dela, obra horiek zanga berriz irekita eta zimenduak eta perimetro galanda hormigoiztatuta egin dira, honekin batera bidali ditugun argazkietan ikus daitekeen bezala.
Oro har, aplikatzekoa den araudiari lotu zaio Udalak legezko hirigintza babesteko eta hizpide dugun kasu honetan urratutako antolamendua berrezartzeko egin duen jarduna.
Orobat, erakunde honek uste du orain arte Udala ez dela gelditu ezer egin gabe hirigintzako arau-hauste bat egin dela eta, kexa-egileak adierazi bezala.
Hain zuzen ere, obrak hasi ziren egunetik (otsailak 9) obrak geldiarazteko eta urratutako hirigintza antolamendua berrezartzeko alkateak emandako ebazpena jakinarazi den egunera (otsailak 12), hiru egun besterik ez da igaro, alkatearen ebazpenaren oinarri diren txosten teknikoak (udal arkitektoarena) egiteko beharrezko denbora.
Aurreko atalean adierazitakoa gorabehera, beharrezkoa da nabarmentzea 2009ko otsailaren 12ko alkatearen ebazpenean badela hutsune bat hori berehala betearazteko agindua nahasgarri egiten duena; izan ere, arau-hauslearen esku uzten du hori betetzeko epea. Zehazki, alkatearen ebazpeneko bigarren puntuaz ari gara; izan ere, aldatutako errealitate fisikoa lehen zegoen bezala uztea agintzen du, baina ez du ezarri urratutako antolamendua lehengoratzeko lanak noiz hasi eta amaitu behar diren, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 204. artikuluak xedatzen duen bezala.
Ondorioz, bidezkoa da alkateak albait azkarren ebazpen bat ematea, atzemandako hutsune edo gabezia hori konpontzeko, eta epe zehatz bat emateko, lanak amaitzeko egun konkretu bat ezarrita, itxitura baimenaren titularrak 2009ko otsailaren 12ko Ebazpenean agindutakoa bete dezan, eta ezarritako epea betetzen ez badu, Udalak beharrezko neurriak har ditzan, aldatutako errealitate fisikoa modu subsidiarioan lehengoratzeko duen betebeharra betetzeko, arau-hauslearen kontura (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 204.3 artikulua).
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Cadreitako Udalari gogoraraztea bere legezko betebeharra dela legezko hirigintza babesteko eta hautsitako antolamendua berrezartzeko bere jarduna Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 204. artikuluari hitzez hitz egokitzea, epe bat ezarrita, artikulu horretan xedatzen den bezala.
Cadreitako Udalari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartaraztea hala egiten ez badu, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34.2 artikuluan ezarritako moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia