Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Apirilaren 22ko 71/2010 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoarena, [?] jaunak aurkeztutako kexari buruzkoa.

2010 apirila 22

Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea

Gaia: Falta de contestación a una información urbanística solicitada al Ayuntamiento a través de varios escritos

Exp: 09/274/D

: 71

Eskubideen sustapena

AURREKARIAK

  1. Goian aipatutako kexa-espedienteari dagokionez, 2010eko urtarrilaren 5ean, [?] jaunak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, berriz ere kexa bat aurkezten zuen Milagroko Udalari eskatutako hirigintzaren arloko informazio bati ez erantzuteagatik, aipatutako kexa-espedientea ebazteko erakunde honek irailaren 3an emandako 172/2009 Ebazpena abiapuntu hartuta.

    Azaltzen du aipatutako ebazpena betetzeko udaletik jaso zuen informazioaren osagarri gisa, 2009ko urriaren 4an idatziz jo zuela udalera lau galdera eginez egindako eraikinaren egoera irregularra zela-eta udalak hartu behar zituen neurriei buruz eta hirigintzaren arloko legeen aplikazio okerra saihesteko udalaren barrenean hartu behar zituen neurriei buruz.

    Azaltzen du informazio-eskari hori egin zuenetik hiru hilabete iragan direnean, udalaren inongo erantzunik ez duela jaso; horrenbestez, berriz ere erakunde honi esku har dezan eskatzen dio.

    Gero, 2010eko otsailaren 15ean erakunde honetan jaso genuen idazki batean, kexa-egileak jakitera ematen ditu udaleko Hirigintzako Gerentziaren txosten tekniko bat jaso duela, baina egindako informazio-eskariaren zati bati baizik ez diola erantzuten, eta egindako galderetako batzuk oraindik ere erantzun gabe daudela, berariazko erantzuna eskatu bazuen ere.

  2. 2010eko urtarrilaren 8an, gaiari buruzko txosten bat eskatu genion Milagroko Udalari, eta erantzunik jaso ez genuenez, 2010eko otsailaren 15ean, berriz ere informazioa eskatu genion. Bigarren informazio-eskari horri erantzuteko, 2010eko apirilaren 20an, Milagroko Udalaren idazki bat sartu zen gure erakundean. Harekin batera, kexa-egileari igorritako Hirigintzako Gerentziaren txostenaren kopia igortzen digu.

AZTERKETA

Kexa honen xedea da kexa-egileak hasierako kexa izapidetzea eragin zuten egitateak direla-eta eginiko galdera batzuei Milagroko Udalak ez erantzutea; izan ere, hasierak kexa hura erakunde honen irailaren 3ko 172/2009 Ebazpenaren bidez ebatzi zen.

Horri dagokionez, gogorarazi behar da Lurraldearen Antolamenduari eta Etxebizitzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak aitortzen duela pertsona guztiek eskubidea dutela hirigintzaren arloko informazioa jasotzeko, bai eta legedia eta planeamendua bete daitezen exijitzeko ere (8. eta 9. artikuluak), halako moduan non, oraingo kasuan bezala, herritar batek udal batera jo eta hirigintzaren arloko informazio bat eskatzen badu, Administrazioak erantzun formal eta berariazkoa eman beharko baitie, bide beretik, hirigintza dela-eta egindako kuestio edo galdera guztiei, erantzuna zein den alde batera utzita.

Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

  1. Milagroko Udalari gogoraraztea legez behartuta dagoela jasotzen dituen hirigintzaren arloko eskaera eta informazio-eskari guztiei –eta, zehazki, kexa-egileak egindakoari– erantzutera.

  2. Milagroko Udalari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan, edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko.

  3. Ebazpen hau Milagroko Udalari eta kexa-egile [?] jaunari jakinaraztea, eta haiei jakitera ematea erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 35.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ezin dela ebazpen honen kontrako inolako errekurtsorik jarri.

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia