Partekatu edukia
Ogasuna
Gaia: Error en el cobro del Impuesto sobre la Riqueza Territorial Urbana
Exp: 09/183/H
Nº: 74
Ogasuna
2009ko martxoaren 19an, [?] jaunak eta [?] andreak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen zuten Fiteroko Udalaren kontra, Hiriko Lurralde Aberastasunaren gaineko Zergaren kobrantza zela eta.
Laburbilduz, gertaera hauek azaltzen zituzten:
2007. urtean, existitzen ez den garaje baten kontribuzio ordainagiria pasatu zieten. Higiezina orube bat da.
Erreklamazioa egin zuten, baina ezin izan zuten 2007. urtean zuzendu; izan ere, katastroa mantentzeko taldea udalerrira etorri zenean, Udalak ez zien horren berri eman interesdunei.
2008. urtean, katastroak eta erregistroak mantentzeko taldeak ikusi zuen garaje hori ez zela existitzen, eta katastroko akats hori irailaren bukaeran zuzendu eta jakinarazi zuten.
Joan den urriaren 2an, 2007. urteko kontribuzioa ordaindu zuten (garajearena barne). 2008ko azaroan, agentzia betearazleak Nafarroako Kutxako eta Nafarroako Rural Kutxako kontuak enbargatu zizkien.
Udal jarduketarekin konparatze aldera, kontatu dute hilerria handitu zutenean bi agintaldi itxaron behar izan zituztela okupatu zizkieten metroak kobratzeko. Adierazi dute Udalari interesik ez ziotela eskatu eta ez zutela jo eragile betearazlearengana ere; nabarmendu dute duela hamahiru urtetik dutela kalea ordainduta, [?] zenbakiko [?] kontuan, eta oraindik ez dutela egin; halaber, adierazi dute kalearen bi fase ordaindu dituztela [?] zenbakiko [?] zenbakian eta oraindik ez direla hasi eraikitzen.
Gertaeren kontakizunetik ondorioztatzen denez, auzia hasi zen Udalak ofizioz higiezin unitatearen aldaketa grafiko nabarmena hasi zuenean; zehazki, lurzatiaren xedea eta erabilera orubetarako izatetik biltegitarako izatera pasa zenean. Aldaketa hori ez zitzaion doitu Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Nafarroako Katastroei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 31.7. artikuluan adierazitako prozedurari. Hain zuzen ere, hauxe ezartzen du: “Betiere, interesdunei entzunaldia emanen zaie, administrazio prozedura erkideari buruzko legedi orokorrean ezarritakoaren arabera, bai ukitutako titularrek, bai prozeduran parte hartu duten hirugarrenek eskatzen den aldaketaren gainean duten iritzia argi eta garbi eman dezaten”.Kexaren sustatzaileei entzunaldirik eman ez izanak eragotzi egin die higiezinen titularrei errealitate fisikoaren beraren ebidentzia alegatzea, hau da, ez zela halako biltegirik, eta, beraz, akats bat egin zela ofizioz egindako aldaketan.
Fiteroko Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 143.8. artikuluan xedatutakoarekin bat, kobrantza dokumentu bakarrean bildu zituen Lurralde Kontribuzioaren gaineko Zergaren kuota guztiak, denak subjektu pasibo berarenak zirenez gero.
2008ko abuztuan, agentzia betearazleak premiamendu probidentzia bat izapidetu zuen 2007. urteko Hiri Kontribuzioaren gaineko Zergaren guztizko zorraren gainean, hiri ondasunen kuotak batuta, 2. industrialdeko 3520 lurzatiko biltegiaren kuota barne (zeina, adierazi den bezala, ez baita existitzen).
Erakunde honek uste du biltegi izatera pasatu den orube baten erabilera edo xede aldaketaren ondorioz interesdunei entzunaldirik eman ez izanak deuseztagarritasun akatsa premiamenduzko probidentziara aldatzea dakarrela.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Fiteroko Udalari gogoraraztea bere legezko betebeharra dela katastro aldaketen arloko jarduna Nafarroako Lurralde Aberastasunari eta Katastroei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 31.7. artikuluan xedatzen denari egokitzea.
Bidezkotzat jotzea Fiteroko Udalak kexaren sustatzaileei betearazte bidez kobratutako 2007. urteko Hiriko Lurralde Kontribuzioaren premiamenduzko errekarguaren guztizkoa itzultzea, bai eta berandutze interesak itzultzea ere, halakorik bada.
Fiteroko Udalari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartaraztea hala egiten ez badu, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34.2 artikuluan ezarritako moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia