Partekatu edukia
Hezkuntza eta Irakaskuntza
Gaia: Queja por la ausencia de oferta educativa en el modelo D de Educación Primaria en el colegio público de la localidad
Exp: 09/168/E
Nº: 69
Hezkuntza
2009ko martxoaren 3an, [?] andreak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Bertan, kexa bat agertzen zuen Hezkuntza Departamentuaren aurka, Sarrigurengo ikastetxe publikoan Lehen Hezkuntzako D ereduan hezkuntza eskaintzarik ez dagoela eta.
Bertan azaltzen zuen Hezkuntza Departamentuak uko egin diola ikasleak Lehen Hezkuntzan matrikulatzeko hurrengo epean gurasoei beren seme-alabak D ereduan matrikulatzeko aukera emateari.
Kexaren sustatzaileak argudiatzen zuen Departamentuak bere erantzuna arrazoitzeko adierazi duela ez dela D ereduaren eskaerarik. Izan ere, D ereduan ikasten duten Sarrigurengo ikasleak Medilloriko (Mendigoiti eta Elorri) ikastetxe publikoetara joaten dira, horietan D ereduan irakasten dutenez.
Kexaren idazkian, sinatzaileek adierazten zuten ez daudela ados Departamentuaren erabakiarekin; izan ere, idazkian adierazten zutenez, erabakia hartzean ez dituzte kontuan hartu Atarrabia, Huarte, Burlata, Mutiloa eta Iruñeko ikastetxe publikoetan ikasten duten Sarrigurengo ikasleak, azken urtean Sarrigurengo bigarren fasean sartutako familien seme-alabak (3.220 etxebizitza egin zituzten, eta lehenengo fasean 1.900) eta orain arte auzoan zerbitzuak falta izan direla-eta bertan erroldatu ez diren familiak.
Departamentuaren erabakia praktikara eramateak ondorio hauek ekarriko dituela zioten: D ereduko ikasleek beste herri batera joan behar izatea Lehen Hezkuntza egitera, beren herrian eskola publikoa egonda; hezkuntza eredu berean (D) ikasten duten anai-arrebak eskola eta herri desberdinetara joatea; Sarrigurengo D ereduko Haur Hezkuntzako ikasleei kalte egitea beren ikaskuntza prozesuan, ezingo baitira hizkuntzan murgildu, gaztelaniazko irakaskuntza ere badagoen aldetik.
Kexa horri buruz ebazpen egokia emateko eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean erakunde honi emaniko ahalmenez baliatuz jarduteko zein aukera dauzkagun zehazteko, Hezkuntza Departamentuari idazki bat igorri genion, kexan planteaturiko gaiari buruz informazioa eman zezan.
Halaber, aurreko paragrafoan aipatutako informazio eskabideari dagokionez, premiazkoa zenez, gomendio hau egin genuen:
Bestalde, kontuan hartuta berehala hasiko dela 2009/10 ikasturterako Lehen Hezkuntzan matrikulatzeko epea, ezinezkoa zait Administrazioaren erantzuna jasotzeko ohiko izapidearen zain egotea eta bidezkoa den ebazpena ematea. Horregatik, premiaz gomendatzen diot Hezkuntza Administrazioari behin-behineko prozesu bat ireki dezala, egokien irizten dion moduaren bidez, eta, edonola ere, ahalik eraginkortasun eta lastertasun handienarekin, zehatz-mehatz jakiteko Lehen Hezkuntza ikasten duten zenbat ikasle dauden Sarrigurenen Sarrigurengo eskola publikoko D ereduan matrikulatzeko prest eta gogoz, eta, emaitza horren arabera eta D hezkuntza eredua emateko beharrezkoa den ikasle kopuruaren arabera dauden parametroak erabiliz, gurasoei aukera emateko edo ez emateko D hizkuntza ereduko irakaskuntza hautatzeko.
Lehen urtean, hau da, 2009ko irailaren 1etik aurrera, funtzionamenduan zer etapa, ikasturte eta eredu jarri behar diren erabakitzeko orduan, batez ere faktore hauek hartu dira kontuan:
Faktore horiek kontuan hartuta, uste dugu hauxe dela 2009/2010 ikasturterako eskaintza egokia, D ereduari dagokionez, Sarrigurengo Sarriguren Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Eskola Publikorako:
Etapa: Haur Hezkuntzako 2. zikloa
Eredua/Hizkuntza programa:
3 urte:
4 eta 5 urte:
Ez da sartu A eta G ereduetarako hezkuntza eskaintza, ez baita kexaren xedea.
Hitzez hitzeko informazio hori jadanik eman zaie Sarriguren Haur eta Lehen Hezkuntzako Eskola Publikoa irekitzean ustez eragingo zaien zentroetako zuzendariei, familien artean zabal dezaten. Gainera, komunikabideetan ere egin da publizitatea, prentsaurrekoen eta komunikatuen bidez.
Kontuan hartu beharreko beste kontu bat da talde berriak sortzeak nabarmen ekarriko duela baliabide publikoak erabili beharra. Beraz, hori justifikatuko duten gutxieneko baldintza batzuei lotu beharko zaie. Horri dagokionez, adierazi behar da indarrean dagoen araudiak (Hezkuntzari buruzko Lege Organikoko 157. art.) 25 ikasleko ratioa ezartzen duela taldeko Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzarako, eta, konparazio gisa, hezkuntza itunen araudiak (Ikuskapen eta Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren 87/2007 Ebazpena) ezartzen duela taldeko gutxienez 19 ikasle izanen direla hiriguneetan, hizpide dugun kasuan bezala. Alde horrexetatik interpretatzen du Hezkuntza Departamentuak ez dagoela behar beste ikasle eskola berrian D ereduko Lehen Hezkuntza eskaintzeko, 2008-09 ikasturtean beste zentro batzuetan D ereduan matrikulatuta dauden Sarrigurengo zenbat ikasle dagoen kontuan hartuta.
Beraz, jarritako kexarekin eta adierazitakoarekin lotuta, honako hau ondorioztatu behar da:
Kexaren sustatzaileak erakunde honi adierazi zion aldameneko herrietako eskola publikoetan —hala nola Atarrabia, Huarte, Burlata, Mutiloa eta Iruñekoetan— eskolatuta dauden Sarrigurengo ikasleek, lehendik herrian erroldaturikoek nahiz etxe berrietara iritsi berriek, Sarrigurengo ikastetxean ikasi nahi zutela. Horregatik egin zen ebazpen honetako bigarren aurrekarian transkribatutako gomendioa, hau da, beharrezko baliabideak jar zitezen, zehatz-mehatz jakiteko zenbat ikasle zeuden prest Sarrigurengo eskola berrian Lehen Hezkuntzako D ereduan matrikulatzeko.
Hezkuntza Departamentuak ez du bete erakunde honek gomendatutakoa, eta, beraz, zaildu egin du zehazki jakitea zenbat ikaslek egin nahi duten Lehen Hezkuntza D ereduan Sarrigurengo eskolan 2009/2010 ikasturtean, eta ez du hartu dagokion erabakia horren arabera eta erabilgarri dauden baliabideen arabera.Erakunde honek uste du oraindik Departamentuak onartu eta bete dezakeela ararteko honek 2009ko martxoaren 9an emandako gomendioa.
Horregatik, berriro ere diogu komenigarria dela Hezkuntza Administrazioak premiaz prozesu bat irekitzea, zehazki jakin ahal izateko benetan Sarrigurengo Lehen Hezkuntzako zenbat ikaslek matrikulatu nahi duten Sarrigurengo eskola publikoko D ereduan 2009/2010 ikasturtean, eta, emaitza horren arabera eta D hezkuntza eredua eskaintzeko beharrezkoa den ikasle kopuruaren araberako parametroak kontuan hartuta, gurasoei aukera ematea edo ez ematea D hizkuntza eredua hautatzeko.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartaraztea hala egiten ez badu, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34.2 artikuluan ezarritako moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia