Partekatu edukia
Gardentasuna eta informazio publikorako eskubidea
Gaia: No contestan a recursos interpuestos contra expediente sancionador que les notificaron mediante Edictos
Exp: 10/308/D
Nº: 129
Eskubideen sustapena
Aurtengo apirilaren 12an, [?] andreak eta [?] jaunak kexa bat aurkeztu zuten, [?] jaunari irekitako zehapen espediente bat zela eta.
Kexa-idazkian azaltzen dute ehizako txakur eme bat urtetan ibili zela alderrai Sarrigurengo kaleetan barna, harik eta Udaltzaingoak 2008ko azaroaren 4an harrapatu zuen arte. Poliziak Etxauriko txakurtegira eraman zuen, non egiaztatu baitzuten txiparen datuak irakurtezinak zirela. Hori dela eta, orain kexa aurkeztu dutenek hura adoptatzea erabaki zuten. Sarrigurenera iritsitakoan, erdi basa baitzen, lepokoa hautsi eta ihes egin zuen. Ondoren, kexa-egileek gertatutakoa Eguesibarko Udaltzaingoan salatu zuten, baina udaltzainek ez zuten ezer ere egin hura berreskuratzeko. Azkenik, albaitari bat kontratatu zuten, eta animalia harrapatzeko modua eman zien. 2009ko urtarrilaren 17an harrapatu zuten, azkenean. Egun hartatik, txakur emea kexa-egileen etxean bizi da.
Kexa-egileek adierazten dute Eguesibarko Udalak [?] jaunari zehapen espedientea ireki ziola, 2009ko urtarrilaren 15ean txakurra herriko kaleetan barna baitzebilen, ez uhalik ez lepokorik ez zuela. Espediente hori ez zitzaion pertsonalki jakinarazi kexa-egileari; izan ere, jakinarazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialeko argitaratutako ediktuen bidea erabiliz gauzatu zen. Gauza bera gertatu zen espedientearen ebazpenarekin eta premiamenduzko probidentziarekin.
2010eko uztailaren 28an, udalak igorritako txostena sartu da erakunde honetan. Honakoa dio, hitzez hitz:
Eguesibarko Udaltzaingoko agenteek hiru salaketa jarri zituzten 2008ko abenduaren 11n eta 2009ko urtarrilaren 7an eta 15ean [?] jaunaren aurka, txakurra aske edukitzeagatik bide publikoan, Sarrigurengo kaleetan, hura zaintzeko inongo pertsonarik gabe. Izan ere, bi zehapen espediente ireki ziren salatutako egitateak zehatzeko. Txakurra jaunaren izenean dago, eta horregatik zehapen espedienteak haren aurkakoak ziren; salaketak legez jakinarazi zitzaizkion interesdunari.
Salaketak legez jakinarazita ere, interesdunak alegazioak aurkeztu zituen bietako lehendabizikoaren aurka. Salaketa horiek Eguesibarko Udaltzaingoari igorrita, salaketa egin zuen agenteak bere garaian egindako salaketa berretsi du, egitatea egiaztatu du eta adierazi du jabea zela txakurraren erantzulea eta salaketa izapidetzen jarraitu beharra dagoela.
Zehapen proposamenak egin ziren, alkatetzak zehapen ebazpenak eman zitzan.
Aurrerago, [?] jaunak, lehendabiziko espedienteari dagokionez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian. Auzitegi horrek errekurtsoa ezetsi egin zuen.
Konpondu beharreko lehenengo eta oinarrizko arazoa da erabakitzea txakurraren jabea nor den. Behin hori ziurtatu ondoren, bera da txakurra zaintzeaz arduratu behar duena. Bere garaian txakur hori bere kargu hartu zuenez, bera da haren erantzulea. Horretatik ondorioztatzen da, batetik, errekurtso-egilearen jokabide zuzen zehatuta dagoela, zeren eta ederki ahokatzen baita Animaliak Babesteari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legeko 24.2.h) artikuluan eta Eguesibarko udal barrutian animaliak edukitzeari buruzko osasun arloko udal ordenantzako 46.2.h) artikuluan ezarritakoan; hain zuzen ere, haietan arau-hauste arin gisa sailkatzen da txakurrak hiri eremu publikoetan uhalik edo katerik gabe eramatea.
Nolanahi ere, [?] jauna, txakurra kontrolatu ezinik baldin bazebilen, Etxauriko txakurtegira berriz eramateko aukera bazuen; txakurra bere kargu hartu badu, ordea, ondorio guztiekin da haren erantzulea.
Horrenbestez, [?] jauna denez txakurraren jabe gisa ageri dena, egokia da dagozkion zehapenak ezartzea, Animaliak Babesteari buruzko 7/1994 Foru Legearen aurkako eta Eguesibarko udal barrutian animaliak edukitzeari buruzko osasun arloko udal ordenantzaren aurkako arau-hauste batzuengatik.
Horiek horrela:
Eskatzen da aitor dadila espediente hori zuzenbidearen arabera izapidetu zela, espedientearen igorritako kopietatik ondorioztatzen den bezala”.
Ukitutako aldeak egitateak zein diren azaltzerakoan bat datozenez, ikuskatu beharra dago, lehenengo, udalak nola jardun zuen zehapen espedientean zehar.
Zehapen espedientea eta karguen plegua 2009ko apirilaren 24ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, pertsonalki jakinarazteko bi ahalegin egin ondoren, 2009ko martxoaren 17an, 9:10ean, eta 2009ko martxoaren 18an, 10:15ean. Halaber, udaleko iragarkien oholean argitaratu zen, 2009ko apirilaren 14tik 30era.
Zehapen espedientearen ebazpena, 2009ko ekainaren 3koa, 2009ko irailaren 9ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, pertsonalki jakinarazteko bi ahalegin egin ondoren, 2009ko ekainaren 11n, 10:00etan, eta 2009ko ekainaren 12an, 13:10ean. Halaber, udaleko iragarkien oholean argitaratu zen, 2009ko irailaren 25etik 2009ko irailaren 10era.
Premiamenduzko prozedura 2010eko urtarrilaren 6ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, pertsonalki jakinarazteko bi ahalegin egin ondoren, 2009ko azaroaren 24an, 9:20an, eta 2009ko azaroaren 26an, 10:45ean. Halaber, udaleko iragarkien oholean argitaratu zen, 2010eko urtarrilaren 4tik 15era.
Horrekin guztiarekin, Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluan ezarritakoa bete zen.
Hala eta guztiz ere, udal administrazioaren jokabidea legezkoa izanda ere, espediente honetan nabarmentzen da zehatutakoei ez zaiela zehapenik jarri legeek zehatzen duten egintza bat jokabide aktibo edo borondatezko batez egiteagatik, baizik eta animalia basa erdi basa bat, adoptatutakoa kontrolatzeko ezintasunarengatik (lehenago, txakurra Sarrigurengo kaleetan barna ibiltzen zen); izan ere, animalia jabeen eskuetatik alde egin zuten, eta hura harrapatzeko albaitari bat kontratatu behar izan zuten.
Ez da atzematen, horrenbestez, nahita bilatutako abandonu bat izan denik. Horrenbestez, diligentziaren ondoriozko edo “in vigilando” gisako erantzukizuneko kasu baten aurrean gaude, eta gainera, gutxieneko mailan, zeren eta ez baitzen inolaz ere nahi animaliak alde egin zezan.
Hori guztia dela eta, erakunde honek Eguesibarko Udalari iradokitzen dio ezen ezartzeko duen zehapena ahal den txikiena izan dadila, ordenamendu juridikoaren barruan, edo jada zenbateko txikiena ezarri badu, inguruabarrei begiratuta erabaki hori berrazter dezan, eta hura barkatzeko aukera azter dezan, Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 31. artikuluak ezarritako proportzionaltasunaren printzipioari jarraituz eta lege horretako 105. artikuluak baimentzen duen prozeduraren arabera (edozein unetan, zama gisako ekintzak edo aurkakoak –zehapenak, esate baterako) atzera botatzea, barkatze edo zama txikiago hori ez baita berdintasun printzipioaren, interes orokorraren edo ordenamendu juridikoaren aurkakoa.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,
Eguesibarko Udalari iradokitzea, zehapen prozeduran nagusitzen den proportzionaltasunaren printzipioaren arabera, [?] jaunari, animaliak eduki eta babestearen arloan eginiko zehapenarengatik, ezarritako zehapena berrazter dezan, edo haren maila txikiena ezartzeko edo hura barkatzeko.
Eguesibarko Udalari bi hilabeteko epea ematea erakunde honi jakinarazteko ebazpen hau onartzen duen edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartaraztea hala egiten ez badu, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala hori, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34.2 artikuluan ezarritako moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia