Partekatu edukia
Gizarte ongizatea
Gaia: Protección de menores asistentes a festivales taurinos con muerte de las res de lidia
Exp: 09/491/B
Nº: 164
Gizarte ongizatea
2009ko uztailaren 9an, [?] andrearen idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, eskatzen zuen adingabeak babesteko zezenkoaren heriotza dakarten zezen-ikuskizunetatik.
Azaltzen du uztailaren 9an, 10:30ean, Iruñeko zezen plazara joan zela adingabe batekin, jende guztiarentzat irekita zegoen zezen-ekitaldi batera.
Ekitaldiko une batean, plaza adingabeez leporaino beteta zegoela, aratxe bat askatu zutela, banderillak jarri zizkiotela eta estoke bat iltzatu ziotela, hil arte.
Azkenik, uste du ikuskizuna, aratxearen heriotzak sortutako harridurarekin, erasokorra eta kaltegarria izan zela adingabeentzat.
Bukatzeko eskatzen du halako ikuskizunak antolatzen jarraitzen bada, gutxienez ere zehatz dadila amaieran animalia hil eginen dutela.
Iruñeko Udaleko Toki Ogasun, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi delegatuak, hirugarren alkateordea ere badenak, abuztuaren 6an, hitzez hitz honakoa zioen txostena igorri zigun:
[?] andreak demanda bat aurkeztu du, non eskatzen baitu adingabeak babes daitezela zezenkoaren heriotza dakarten zezen-ikuskizunetatik. Bada, horri buruz jakinarazi behar dizugu Iruñeko Udalak San Fermin jaiak ospatzeko programatutako ekitaldietan, “zezen jaialdi” tradizionalak sartzen direla, hain zuzen ere goizetan Iruñeko zezen plazan ospatzen direnak.
Zezenari buruzko jai-ekitaldiak dira, jende guztiarentzat, eta oinarri gisa dute zezenkoen zezenketaren programazioa –sekula ez argi-jantziekin, ez eta jardunean dauden zezen-hiltzaileekin ere–, zezenketa komikoko ekitaldiak edo zezenei buruzko edozein motatako erakustaldiak. Eta, gainera, aratxe-zainen zezenketa-ikuskizunak eta aratxeen hilketa (2 edo 3 urteko aratxeak), burtzikariak, uztailen burtzikariak eta zezenkoen domari eta maneiatzeari buruzko erakustaldiak.
Iruñeko Udalak San Fermin egunetako bi goizetan antolatzen dituen zezen-ikuskizunak dira, doakoak haietara joan nahi duten herritar guztientzat. Haietan, aratxeen zezenketa sartzen da, horren barne dela aratxearekiko borroka, hura zirikatzea eta haren erasoak saihestea harik eta heriotza eragiten zaion arte. Ekitaldi tradizionalak dira, betidanik modu berean antolatu direnak. Bestalde, Nafarroan ez dago adin-mugarik horrelako zezen-ikuskizunetarako.
Hala eta guztiz ere, eskariari kasu eginez, zure gomendioa eskertzen dugu eta hemendik aurrera konpromisoa hartzen dugu Iruñeko Udalak San Fermin jaietan antolatzen dituen zezen-ikuskizunak aurkezteko garaian, zehazteko ikuskizun horien barnean dagoela aratxeak toreatu eta hiltzea; izan ere, egokia da hori jende guztiarentzat irekita dauden ikuskizunak direlako.
Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, joan den abuztuaren 14an txosten bat igorri zuen. Hauxe zioen hartan, hitzez hitz:
Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumena da zezen-ikuskizunak baimentzeko espedienteak izapidetu eta ebaztea, bai eta haiek eska ditzaketen babes- eta zaintza-zerbitzuak ematea ere, ikuskizunak normaltasunez gara daitezen eta haietan legez ezarrita dagoena bete dadin.
Aurrekoaren ondorioz, eta aipatutako ikuskizunari dagokionez, jakinarazi behar dizut hura Barne zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 3731/2009 Ebazpenaren bidez baimendu zela. Ebazpen horretan, agintearen ordezkari bat izendatzen zen, agente batzuen laguntza izanen zuena, eta ikuskizunean zehar arauen betetzeaz arduratuko zena, horren barne dela 16 urtetik beherakoek ikuskizunean, jardule gisa, ez jardutea.
Erreferentziako ikuskizuna “zezen jaialdi” gisa sailkatuta zegoen, eta halakoa zenez, zezenkoak zezen plazan toreatu eta hiltzea biltzen zuen. Azken inguruabar hori ez da, Zezen Ikuskizunei buruzko Erregelamendu indardunean ezarritakoaren arabera, ikuskizuna iragartzeko kartelean nahitaez zehaztu behar.
Ikuskizuna “Macua Coreera, S.L.” enpresak antolatu zuen, eta bera zen, horrenbestez, jendearen aurrean eta Administrazioaren aurrean, ospakizunetik eratorritako ardurak bere gain hartu behar zituena, halakorik izan balitz.
Aurrekoa gorabehera, gaurko egunez, idazki bana igorri diegu enpresa antolatzaileari eta Iruñeko Udalari, eskatzeko zezen-ikuskizunak sarrera-kontrolik gabe antolatzen direnean, non ohikoa izaten baita ikusle adingabe ugari egotea, ikusleei eman dakiela erregelamenduz ezarrita dagoen informazioaz gainera –hori ikuskizuna iragartzeko kartelean ere agertuko baita–, edukiari eta amaierari buruzko informazioa.
Kexan aipatzen den gai nagusi eta oinarrizkoa da animalia baten bortxazko heriotzak oraindik ere osatzen ari den adingabe baten nortasunean eta adimenean eragin lezakeen trauma edo kalte psikologikoa, alegia, haurraren garapen moral eta sozial egokian izan lezakeen eragina.
Madrilgo Autonomia Erkidegoko Adingabearen Arartekoak, 1999an, ikerketa lan bat egin zuen zezenketek adingabeengan izan zitzakeen eragin psikologikoei buruz, baina hartatik ezin da ondorioztatu nazioartean adingabeei aitorturiko eskubideen aurkako erabakirik. Are gehiago, gehitzen zuen halako eraginik ez izateko, adingabea laguntzen zuen pertsonak gauza izan behar zuela adingabeari naturaltasunez transmititzeko jai-ekitaldiaren barruan animalia hil eginen zutela.
Erakunde honen ustez, zezenkoen heriotza jai giroko naturaltasunez transmititzeko gaitasuna zezenketa zaleek eduki dezakete, zeren eta haiek uste baitute animaliaren heriotza zezenketaren artearen “beste zorte” bat besterik ez dela.
Gure iritziz, ordea, eta ukatu gabe hori diskutigarria izan daitekeela, zezenketetara joaten diren pertsonak eta zaleak, dirudienaren arabera, gizarteko ehuneko txiki bat besterik ez dira.
Nafarroako Foru Komunitatean argi dago gizarteko sektore ugaritan uste dela zezenaren heriotza dakarten zezenketak krudelkeria bat direla. Sektore horiek aldi berean defendatzen dute animaliei heriotza duin, azkar eta minik gabekoa eragin behar zaiela, Europako Zuzenbideak, oro har, horri buruz ezarritakoaren arabera. Horrek ez du esan nahi zezenaren munduko zaleak ez direnik. Atsegin handiz joaten dira euskal-landatar zezenketetara eta errekortegileen lehiaketetara, non ikuskizunak ez baitakar zezenkoak hiltzea; herri ikuskizun tradizionaletan ere, entzierroetan esate baterako, parte hartzen dute.
Ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuaz onetsi zen Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduko 34. g) artikuluan, zezen ikuskizunak erregulatzen dira, eta haiek definitzerakoan esaten da zezenko kamustuak toreatu eta amaieran zezenkoa estoke bidez hiltzen direneko ikuskizunak direla. Zezen-ikuskizun horietara, esate baterako Sanferminetan egiten direnetara, adingabe asko eta asko joaten dira, helduek lagunduta, eta batzuetan horietako batzuek ez dakite amaieran zezenkoa hiltzen dela. Goizeko ordutegian eta doako sarrerarekin izateak ikuskizunaren emaitza zein den ezagutzen ez dituzten sektoreak erakartzen ditu; bestetik, agian sektore horiek ez dute zezenketa ikusten zezenzaleek ikusten duten bezala, azken horiek jotzen baitute animalia hiltzea zezenketaren beste “zorte” bat besterik ez dela.
Erakunde honen ustez goresgarria da Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak eta Iruñeko Udalak beren txostenetan agertzen duten jarrera, ikuskizun horietara joaten diren ikusleei erraztu nahi baitiete jaialdiaren edukiari eta amaiera-moduari buruzko informazio zehatza, eta Iruñeko Udalak konpromisoa hartzen du, baita ere, ikuskizun horrek zezenkoaren heriotza dakarren ala ez dakarren zehazteko.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia