Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Abuztuaren 11ko 131/2010 Ebazpena, Nafarroako Arartekoarena, [?] andreak aurkeztutako kexari buruzkoa.

2010 abuztua 11

Euskara

Gaia: Carteles participación en la elección del cartel de S. Fermín colocados en paradas de transporte público solo en catellano

Exp: 10/452/C

: 131

Elebitasuna

AURREKARIAK

  1. Aurtengo ekainaren 4an, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari [?] andreak kexa-idazki bat aurkeztu zuen, gaztelaniaz soilik zeudelako Sanferminetako kartelaren hautaketa egite aldera Iruñeko garraio publikoaren geltokietan paratutako kartelak.

  2. Kexa horri buruz ebazpen egokia emateko eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean erakunde honi emaniko ahalmenez baliatuz jarduteko zein aukera dauzkagun zehazteko, 2009ko martxoaren 2an Iruñeko Udalari idazki bat igorri genion, zeinean gogorarazi baikenion legez behartuta dagoela Iruñeko udal mugapean egiten diren informazio esku-orriak eta kartelak gaztelaniaz eta euskaraz egitera, eta bi hilabeteko epea eman genion Udalak horri buruz zer jarrera duen jakinarazteko.
  3. 2010eko abuztuaren 9an, Iruñeko Udalaren idazkia jaso genuen. Bertan, honakoa dio, hitzez hitz:

    “2010eko Sanferminetako kartelaren hautaketa sustatze aldera Iruñeko garraio publikoaren geltokietan paratu ziren kartelak direla-eta uste dugu zuzen jokatu genuela; izan ere, argitalpen horren nagusitasun grafikoa erabatekoa zen finalera iritsi ziren zortzi kartelen kasuan, lau hitz soilik jasotzen zituztelako kartelaren erdialdean. Argitalpenaren espazio ia-ia osoa hartzen zuten kartel horietan, Sanferminetako kartelaren lehiaketan ohikoa denez, informazioa gaztelaniaz eta euskaraz eman beharra dago.

    Edozein modutan, ezarritako hizkuntza irizpideak betetzen jarraituko dugu etorkizuneko diseinuetan.”

AZTERKETA

  1. Aztergai dugun kasu honetan, etorkizuneko diseinuetan ere ezarritako hizkuntza irizpideak betetzen jarraitzeko borondatea duela adierazten du Udalak.

    Kasu honetan ez du ematen, ordea, irizpide horiek kontuan hartu direnik, nahiz eta Administrazioak zuzen jokatu duela pentsatu; izan ere, bere argudioen arabera, argitalpen horren nagusitasun grafikoa erabatekoa zen finalera iritsi ziren zortzi kartelen kasuan, lau hitz soilik jasotzen zituztelako kartelaren erdialdean.

  2. Erakunde honen iritziz, Iruñeko Udalaren esparruan euskararen erabilpena eta sustapena arautzen dituen ordenantzako 9. artikuluan ezarritakotik aldentzen da Iruñeko Udala, ondokoa ezartzen baitu: “Afixetako elementu guztiak elebikoak izanen dira”. Artikulu horretako 3. idatz-zatiak, berriz, ondokoa: “Kultura, kirol, e.a.en arloko jarduketa baten berri emateko liburuxketan, esku-programetan, katalogoetan e.a.etan, hizkuntzak honela erabiliko dira: a) Argibide orokorrak (lekua, data, ordua, e.a.) elebitan joanen dira. Ez da, ez, nagusitasun grafiko erabatekoa duen kartela; aitzitik, kartelaren erdialdean lau hitz ditu (“TÚ eliges el cartel”), eta behealdean ondoko testua du: “hasta el 11 de mayo. Solo para empadronados en Pamplona”. Hortaz, udal ordenantza horren 9. artikulu horretan ezarritakoarekin bat, esaldi horiek gaztelaniaz eta euskaraz idatzita egon beharko zuten.

Horrenbestez, erakundea arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluarekin bat,

EBATZI DUT:

  1. Iruñeko Udalari gogoraraztea legez behartuta dagoela Iruñeko Udalaren esparruan euskararen erabilpena eta sustapena arautzen dituen ordenantzako 9. artikuluan ezarritakoa betetzera, kartelen kasuan.

  2. Bi hilabeteko epea ematea aipatu udalari legezko betebeharren gogorarazpen hori onartu duela jakinaraz dezan edo, bestela, gomendioa zergatik ez duen onartu adieraz dezan. Halaber, ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34. artikuluko bigarren idatz-zatiak jasotzen dituen moldeetan.

  3. Ebazpen hau Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari [?] andreari eta Iruñeko Udalari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia