Partekatu edukia
Euskara
Gaia: Envío únicamente en Castellano de información a la zona vascófona
Exp: 09/391/C
Nº: 270
Bilingüismo
2000ko ekainaren 5ean, Hizkuntza Eskubideen [?]ko zuzendari [?] jaunaren idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat aurkezten zuen “Escuela Navarra de Actividades con Jóvenes. Programa de Formación 1º semestre 2009” publizitate-liburuxkak direla eta.
Azaltzen zuen Nafarroako Gazteriaren Institutuak eremu euskalduneko udal batera honako izenburua daukan liburuxka bidalia zuela: “Escuela Navarra de Actividades con Jóvenes. Programa de Formación 1º Semestre 2009”.
Departamentuak honakoa dioen txostena igorri zuen:
“Idazkia Nafarroako Gazteriaren Institutuari helarazi genion, hura izan baitzen egindako kexan ageri diren liburuxkak argitaratu zituena. Handik jakinarazi digute, kexa ikusita, erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileak gaiari buruzko azalpen idazki bat igorri ziotela 2009ko uztailaren 27an Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariari.
Idazki horretan –erantsita bidaltzen dizut, ezagut dezazun– zehazten da Nafarroako Gazteriaren Institututik aurrera eramandako jarduera gauzatu zela Gazteekin egiten diren Jardueretarako Nafarroako Eskolaren prestakuntza-programazioa banatzeko.
Horri dagokionez, eta egindako kexan azaldutako gaiari dagokionez, aipatu idazkian adierazi bezala, esan behar da egiazki akats bat izan zela aipatutako materiala paperezko euskarrian banatzeko garaian. Hala eta guztiz ere, informazio bera euskarri digitalean ere banatu zen bi hizkuntzetan www.juventud.navarra.es ebgunearen bitartez, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea betetzeko.
Hala eta guztiz ere, akats hori zuzentzeko eta kontuan izanda liburuxkan jasotako informazioa iraungita dagoela, 2009ko lehen seihilekoari buruzkoa baita, Nafarroako Gazteriaren Institutuak aurreikusita dauka liburuxka bera egitea bigarren seihilekorako prestakuntza-eskaintzarekin. Liburuxka hori eremu euskaldunean elebitan banatuko da, gainerako jardueretan egin ohi den bezala, hain zuzen ere Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuko 16.3 artikuluari jarraituz.
Horrela, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak erakusten du Nafarroako Administrazio Publikoetan euskara erabiltzeari buruz egun indarra duten arauak betetzen dituela, barkamena eskatzen du gertatutakoarengatik, eta ulertzen du egindako jarduerek ez dituztela urratzen herritarrek arlo horretan dauzkaten eskubideak”.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko II. tituluak, zeinak ezartzen baititu herritarrek administrazioarekiko harremanetan dauzkaten eskubideak, arreta egokirako eskubidea arautzen du, eta 6.2 artikuluan honakoa dio: “Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioarekiko harremanetan herritar guztiek gaztelania edo euskara erabiltzeko eskubidea dute, euskararen erabilera arautzen duen Nafarroako foru legerian ezarritakoari jarraikiz”.
Kexa eragin zuen egitateari dagokionez, zehaztu beharra dago aztertzen ari garen gaia dela ea eremu euskalduneko udal batek “Escuela Navarra de Actividades con Jóvenes. Programa de Formación 1º semestre 2009” izenburuko publizitate-liburuxkak euskaraz jasotzeko zeukan eskubidea bete den. Izan ere, banaketan gertaturiko akats baten ondorioz, liburuxka horiek gaztelaniaz jaso zituen.
Horrenbestez, ez zen Administrazio Publikoarekiko harremanetan euskara erabiltzeko eskubidea eraginkor egin, hain zuzen ere foru legean aitortutako eskubidea.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari gomendatzea ezen, triptikoak gaztelaniaz eta euskaraz bereizita argitaratzeko hautua egiten denean, eremu euskaldunean euskarazkoak bana ditzan, hain zuzen ere gertatutakoa bezalako egoerak saihesteko.
Bi hilabeteko epea ematea Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari legezko betebeharren gogorarazpen hori onartu duela jakinaraz dezan, edo, bestela, hura ez onartzeko arrazoiak azal ditzan. Halaber, ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Dekretuko 34. artikuluko bigarren atalean jasotzen den moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia