Partekatu edukia
Euskara
Gaia: Falta de atención en euskera en el servicio de pediatría del Centro de Salud de una localidad de la zona vascófona
Exp: 09/395/C
Nº: 269
Elebitasuna
2009ko ekainaren 5ean, [?] jaunak, Hizkuntza Eskubideen [?]ko zuzendari gisa, idazki bat aurkeztu zuen erakunde honetan. Horren bidez, kexa agertzen zuen Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren aurka, Etxarri Aranazko osasun etxeko pediatria zerbitzuan arreta euskaraz ez emateagatik.
Azaltzen du otsailaren 11n, herritar bat bere alabarekin joan zela Etxarri Aranazko pediatria zerbitzura, eta bertan soilik gaztelaniaz hitz egiten zuen pertsona bat zegoela ordezko lanak egiten, lanpostu horretan aritzeko euskaraz jakin beharra dagoela ezarrita dagoen arren.
Departamentuak honakoa dioen txostena igorri zuen:
“Etxarri-Aranazko osasun etxeak, zeina eremu euskaldunean baitago, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1996 Foru Legea betetzen du. Izan ere, legeak ezartzen du bertan euskara eta gaztelania hizkuntza koofizialak izanen direla. Eta indarreko legedia ere betetzen du, zeren eta haren arabera euskara nahitaezko baldintza izanen da sendagile lanpostuan, pediatra lanpostu batean, bi EDU lanpostutan eta administrari lanpostu batean.
Legeak, 7. artikuluan, ezartzen du, batetik, herritarrek libreki hautatu ahalko dutela bi hizkuntzetatik zeinetan nahi duten arreta hartu eta, bestetik, hizkuntza arrazoiak direla medio baztertuak ez izateko eskubidea.
Arestian aipatutako abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeko 10. artikuluak aitortzen du eremu euskaldunean bizi diren herritar guztiek euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea dutela Nafarroako administrazio publikoekiko harremanetan. Horrenbestez, arauak, xedapen orokor gisa, ezartzen du herritarrek gaztelania nahiz euskara berdin erabil ditzaketela, eta hautatzen duten hizkuntzan artatu behar dituztela, eta ez dituztela horregatik baztertu.
Foru Komunitateko Administrazioak, bere burua antolatzeko daukan ahalmenaz baliatuta, erabakitzeko tarte zabal bat dauka, aplikatu beharreko bideei eta baliabide osagarriei dagokienez, herritarrak eremu euskaldunean dauden zerbitzuetan hitzezko harremanetan euskara erabiltzeko duen eskubidea eraginkorra izan dadin. Baliabide materialak eta giza baliabideak jartzea Administrazioak erabaki beharreko kontu bat da, baina, edonola ere, herritarrek nahi dutenean euskara erabiltzeko eskubidea eraginkorra izan dadin bermatzeko behar adinakoak eta egokiak izan beharko dute.
Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari gogoraraztea legez eremu euskalduneko bulego, zerbitzu eta osasun etxeetan, herritarrek euskaraz hitz egiteko duten eskubidea eraginkor bihurtu behar duela.
Bi hilabeteko epea ematea Osasun Departamentuari erakunde honi jakinaraz diezaion azaldutakoaren bidetik neurri egokiren bat hartu duen, edo, bestela, hura ez onartzeko arrazoiei buruz informa dezan. Halaber, ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, aipatu legearen bigarren atalean ezarritako moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia