Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

86/2011 Ebazpena, Nafarroako Arartekoarena, [?] andreak aurkeztutako kexari buruzkoa.

2011 ekaina 16

Gizarte ongizatea

Gaia: Demora en renovación de renta básica

Exp: 11/285/B

: 86

Gizarte ongizatea

AURREKARIAK

  1. 2011ko apirilaren 13an, [?] andreak izenpetutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen zuen Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren aurka, oinarrizko errentaren prestazio baten ebazpenean geroratzeagatik.

    Azaltzen du otsailean oinarrizko errenta berritzeko eskatu zuela, eta jakitera eman ziotela ekainean ez zela bere espedientea ebatziko.

    Adierazten du premiako egoeran dagoela, zeren eta bere hiru seme-alabei jaten eman behar diela, eta, gainera, etxetik bota egin dutela, errenta ezin duelako ordaindu. Hori dela eta, eskatzen du laguntza ahal den bezain laster eman diezaiotela.

  2. Kexa jasota, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentura jo nuen, planteaturiko gaiari buruzko txosten bat eskatzeko.

    2010eko maiatzaren 17an, Departamentuaren txostena jaso genuen erakunde honetan.

AZTERKETA

  1. Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duenak, berrogeita bost eguneko epea ezartzen du oinarrizko errenta emateko nahiz ukatzeko.

    Kexa-egileak oinarrizko errentaren berritzea 2011ko otsailaren 18an eskatu zuen, eta berritzeko eskaera ebaluatzek prozesuan dagoela dioen txostena 2011ko maiatzaren 17koa da; izan ere, une horretan jada aipatutako arauetan finkaturiko berrogeita bost eguneko epea iraganda zegoen.

  2. Horri dagokionez, adierazi beharra dago Administrazio Publikora hari zerbait egin dezan eskatzeko idatziz jotzen duen herritar orok eskubidea duela, gutxienez ere, bide beretik erantzun bat jasotzeko espedientea ebaztek arauetan ezarritako epean, alde batera erantzun hori baiezko edo ezezkoa den.

    Hori heldu da herritar guztiek beren gaien administrazio egokirako duten eskubidetik, zeina Europar Batasunean jaso zen eta barneko antolamendu juridikoan sartu zen eskubidea baita, hain zuzen ere Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Nafarroako Foru Komunitatek Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak jarraitu beharreko Administrazioaren jardunbide egokiaren Kodea onetsi zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 25eko 46/2010 Foru Aginduan.

  3. Are gehiago, kontuan hartu beharra dago ezen, definizioz, oinarrizko errenta oinarrizkoenak, luzaezinenak eta larrienak diren premiei erantzuten dieten prestazio publikoetako bat dela; eta, hori dela eta, orain baino lehen beste batzuetan Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari adierazi izan diogun bezala, erakunde honek uste du behar diren neurriak ezarri beharko liratekeela gisa honetako espedienteen ebazpena arintasun handiagoz izapide dadin.

Aurreko guztia dela eta, Nafarroako Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

  1. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari gogoraraztea legez behartua dagoela herritarrek aurkezten dizkioten eskabide eta eskariak behar den epean ebaztera; besteak beste kexa-egileak oinarrizko errentaren berritzea eskatzeko aurkeztu zuen eskaria behar den epean ebaztera behartuta dago.

  2. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari gomendatzea ahal den guztian arin dezala [?] andrearen oinarrizko errenta berritzeko espedientearen izapidetzea, hura erregelamendu bidez ezarritako gehieneko epetik ahal bezain hurbil ebazte aldera.

  3. Bi hilabeteko epea ematea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari gomendio honen onarpenari buruz eta hura dela-eta hartu beharreko neurriei buruz informa dezan, edo, kasua bada, hura ez onartzeko arrazoiei buruz informa dezan, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34. artikuluko bigarren idatz-zatian ezarritakoaren arabera.

  4. Ebazpen hau interesdunari eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari jakinaraztea.

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia