Partekatu edukia
Osasuna
Gaia: No le llaman a tratamiento de fertilidad por tener esterilidad secundaria
Exp: 11/190/S
Nº: 63
Osasuna
2011ko martxoaren 15ean, [?] andreak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen zuen Osasun Departamentuaren aurka, ugalkortasun tratamendu baterako itxaron zerrendatik kanpo uzteagatik.
Azaltzen du lau urteko haur baten ama dela, baina ezinezkoa zaiola beste haur bat modu naturalean edukitzea, zeren eta bere senarrari “[?]” diagnostikatu baitiote eta gomendatutako tratamedua “[?]” (ICSI) baita.
Kexa horri buruz ebazpen egokia emateko eta jarduteko zein aukera dauzkagun zehazteko, idazki bat igorri nion Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentura, kexan planteaturiko gaiari buruz informa zezan.
2011ko apirilaren 6an, aipatutako departamentuari eskatutako txostena jaso genuen.
Gure zuzenbide positiboak herritarren osasuna babesteko eskubidea ezartzen du, apirilaren 25eko Osasunari buruzko 14/1986 Legearen bitartez eta, Nafarroako kasuan, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen bitartez eta Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru gearen bitartez.
Osasunaren galera gertatzen da, besteak beste, ugalketa prozesu naturalaren ondorioz fruiturik —seme-alabarik alegia— izaten ez denean, nahiz eta seme-alabak eduki nahi, hainbat arrazoi nahiz jatorri ezberdineko zailtasunak direla medio. Hori dela-eta, Osasun Sistema Nazionalak, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak zehazki, hainbat baliabide ditu halako kasuei erantzun terapeutikoa emateko eta tratamendu egokia emateko giza ugalketarekin zerikusia duten arazoei.
Halatan, antzutasunaren tratamendua aurrez ikusita dago Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroa ezartzen duen irailaren 15eko 1030/206 Errege Dekretuan aitortutako osasun prestazioen artean. III. eranskinean, 5.3.8. idatz-zatian ezartzen du osasun laguntza espezializatuak hartzen duela lagundutako giza ugalketa, antzutasunaren diagnosia dagoenean edo ezarritako indikazio klinikoa dagoenean, osasun zerbitzu bakoitzaren programen arabera: intseminazio artifiziala; in vitro ernalketa eta espermatozoideen txerto intrazitoplasmatikoa, norberaren gametoekin nahiz emaile baten gametoekin eta enbrioien transferentziarekin; gametoen transferentzia intratubarikoa
.
Horrenbestez, in vitro/ICSI ugalketa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak erraztu behar duen prestazio bat da, eta ez dago inolako lege-aurreikuspenik bidea ematen duenik jada seme-alaba bat eduki eta ugalkortasun arazoak dauzkaten bikoteak kanpo uzteko.
Horri buruz, Gorte Nagusietako Arartekoak, 2009an, zenbait gomendio egin dizkie autonomia erkidegoetako osasun administrazioei. Gomendio horietan eskatzen die azter dezatela behar diren jarraibideak emateko aukera, in vitro ugalketa-teknika aplikatze aldera ugalkortasun arazoak dituzten eta laguntza bidezko ugalketa-teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legean ezarritako baldintza pertsonalak betetzen dituzten pertsonei; izan ere, aipatu lege-markoak ez ditu prestazio horretatik kanpo uzten seme-alaba biologiko bat izan eta ugalkortasun arazoak dauzkaten pertsonak.
Are gehiago, erakunde honek, berriki eman duen apirilaren 11ko 60/2011 Ebazpenean, honako gomendioak egin dizkio Osasun Departamentuari:
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari gomendatzea behar diren jarraibideak eman diezazkiola Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari itxaron zerrendak gutxitu ditzan bigarren mailako antzutasuna izan eta seme-alaba osasuntsu bat duten bikoteei in vitro ugalketaren prestazioa emateko, baldin eta maiatzaren 26ko 14/2006 Legean ezarritako baldintza pertsonalak betetzen badituzte.
Aurreko guztia dela eta, Nafarroako Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari gomendatzean behar diren jarraibideak eman diezazkiola Osasunbidea-Nafarroako Osasun Departamentuari egiazko eta eraginkor bihurtu dezan in vitro/ICSI ugalketaren prestazioa kexa-egilearentzat, osasun laguntzaren ikuspuntutiko arrazoizkoa den epe batean.
Bi hilabeteko epea ematea Osasun Departamentuari gomendio hau onartzeari buruz informa dezan, eta jakinaraz dezan horri buruz zein neurri hartu behar dituen, edo, bestela, hura ez onartzeko arrazoiei buruzko informa dezan, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia