Partekatu edukia
Osasuna
Gaia: Prestación sanitaria de la fecundación in-vitro para madres con un hijo
Exp: AO_07_11
Nº: 60
Osasuna
Lehendik seme-alaba bat edukitzeagatik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ematen duen in vitro ugalketarako hiru tratamenduetatik bat edo beste ukatu dietelako erakunde honetara iritsitako kontsulta eta kexak direla eta, ofiziozko honako espedientea abiarazi zen, non honako iradokizuna Osasun Departamentuari aurkeztu baitzitzaion aztertu eta baora zezan: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ez ditzala in vitro ugalketa-tratamenduetatik kanpo utz behar diren gainerako baldintzak bete eta seme-alaba bakarraren ama diren emakumeak
.
Iradokizun horren aurrean, Osasun Departamentuak, 2011ko otsailaren 24ko idazkiaren bitartez, erakunde honi adierazi zion Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gehienez ere hiru ziklo finantzatzen dituela, eta haien xedea dela haurdunaldi eta erditzea lortzea, eta jo zuela ziklo horietatik edozein lortu denean bikoteak jada ez duela lehen mailako antzutasunik, eta, horrenbestez, ez dela ziklo gehiagorik finantzatu behar, are gehiago kontuan izanda seme-alabarik ez duten bikote ugari daudela tratamenduak hasteko zain.
2011ko martxoaren 24an, informazio osagarria eskatu zitzaion Osasun Departamentuari, bigarren mailako antzutasuna eta seme-alaba osasuntsurik izan eta prestazioa eskatua zuten bikoteen kopuruari buruz, prestazioa jasota zuten bikoteen kopuruari buruz eta batez besteko itxaron denborei buruz.
“Osasun kontseilariak, izenpetzen duenak, lehendik seme-alaba bat izan eta in vitro ugalketako tratamendua eskatutako emakumeei buruz martxoaren 24an igorri zenidan idazkiari erantzuteko (AO_07_11 espediente zk.), honako ERANTZUNA igortzeko ohorea dauka:
1. Bigarren mailako antzutasuna eta seme-alaba osasuntsua izan eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari in vitro ugalketaren prestazioa eskatu dioten bikoteen kopurua:
Urtea | Bigarren mailako antzutasuna duten bikoteen kopurua |
---|---|
2008. Urtea | 64 |
2009. Urtea | 54 |
2010. Urtea | 8 |
2011. Urtea | 12 |
2. Aurreko kasuetatik zenbat eskatzailek jaso duten osasun prestazioa:
Urtea | 2. mailako antzutasuna izan eta prestazioa jaso duten bikoteen kopurua |
---|---|
2008. Urtea | 0 |
2009. Urtea | 0 |
2010. Urtea | 0 |
2011. Urtea | 0 |
3. Lehen mailako antzutasuna izan eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari in vitro ugalketaren prestazioa eskatu dioten bikoteen kopurua:
Urtea | Lehen mailako antzutasuna duten bikoteen kopurua |
---|---|
2008. Urtea | 231 |
2009. Urtea | 348 |
2010. Urtea | 343 |
2011. Urtea | 106 |
4. Aurreko kasuetatik zenbat eskatzailek jaso duten osasun prestazioa:
Urtea | Lehen mailako antzutasuna eta prestazioa jaso | Prestazioari ezezkoa eman diotenak |
---|---|---|
2008. Urtea | 207 | 24 |
2009. Urtea | 222 | 27 |
2010. Urtea | 129 | 18 |
2011. Urtea | 27 | 0 |
5. Lehen mailako antzutasuna izan eta gaur egun itxaron zerrendan dauden bikoteen kopurua:
6. Bigarren mailako antzutasuna eta seme-alaba osasuntsua izan eta gaur egun itxaron zerrendan dauden bikoteen kopurua:
- i. Datu-basean 2008tik egon eta seme-alabak dituzten bikoteak, guztira: 81
- ii. Horietatik, 2008an, 57ri deitu zitzaien eta tratamenduari ezezkoa eman zioten haurdun egoteagatik edo deitu zitzaien unean erditu berriak izateagatik. Ez dakigu aurrerago tratamendua nahiko duten.
- iii. 2009an sarturiko pazienteei (54 kasu) ez zaie deitu tratamendua hartzeko, baina gehienek seme-alabarik izan dute in vitro ugalketa-tratamendua aholkatu ondoren.
Hori guztia dela eta, jasota utzi nahi dugu in vitro ugalketako prestazioa eskatu eta seme-alabarik duten bikoteen kopurua aldakorra dela, zeren eta bikoteen zati batek haurdunaldia lortzen baitute, dela modu naturalean, dela beste teknika batzuen bitartez, dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak finantzatu ez dituen in vitro ugalketako zikloen bitartez. Bikote horiek ez dira itxaron zerrendatik kanpo gelditzen, baina haietako askok ez lukete tratamendua jaso nahi proposatuko balitzaie, zeren eta beren ugalkortasuneko itxaropenak bete baitituzte.
7. Aurreko bi zerrenda horietatik bakoitzerako kalkulatzen diren batez besteko itxaron denborak:
Transkribatutako txostena ikusita, egiaztatzen da azken lau urteetan bigarren mailako antzutasuna eta seme-alaba osasuntsurik izan eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari in vitro ugalketako prestazioa eskatu dion bikote bakarrak ere ez duela prestazio hori lortu.
Halaber, egiaztatzen da batez besteko itxaron denbora, ustez prestazio hori hartzekoa, 498 egunekoa dela.
Halaber, egiaztatzen da lehen mailako antzutasuna duten bikoteek in vitro ugalketako prestazioa jasotzeko batez besteko itxaron denbora 300 egunekoa dela.
Aurreko guztia dela eta, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz,
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari gomendatzea behar diren jarraibideak eman diezazkiola Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari egiazko eta eraginkor bihurtu dezan in vitro ugalketaren prestazioa bigarren mailako antzutasuna izan eta seme-alaba osasuntsu bat duten bikoteentzat, baldin eta maiatzaren 26ko 14/2006 Legean ezarritako baldintza pertsonalak betetzen badituzte.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari gomendatzea behar diren jarraibideak eman diezazkiola Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari itxaron zerrendak gutxitu ditzan bigarren mailako antzutasuna izan eta seme-alaba osasuntsu bat duten bikoteei in vitro ugalketaren prestazioa emateko, baldin eta maiatzaren 26ko 14/2006 Legean ezarritako baldintza pertsonalak betetzen badituzte.
Bi hilabeteko epea ematea Osasun Departamentuari gomendio hauen onarpenari buruz eta hura dela-eta hartu beharreko neurriei buruz informa dezan, edo, kasua bada, haiek ez onartzeko arrazoiei buruz informa dezan, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34. artikuluko bigarren idatz-zatian ezarritakoaren arabera.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia