Partekatu edukia
Herri Lanak eta Zerbitzuak
Gaia: Instalación de pantalla de publicidad con imágenes en movimiento de grandes dimensiones.
Exp: 10/777/O
Nº: 4
Herri lanak
2010eko urriaren 13an, [?] jaunak idazki bat aurkeztu zuen, herritar gisa, irudiak mugimenduan eskaintzen dituen tamaina handiko publizitate-pantaila bat jartzeak eragindako kalte eta eragozpenei buruz. Pantaila REFENA barrutia kokatuta dagoen lursailean dago, hain zuzen ere Iruñeko iparraldeko saihesbidearekin mugakidea den aldean, Decathlonen
biribilgunea izenaz ezagutzen denaren parean.
Kexa-idazkian azaltzen da pantaila hori jarri dela trafiko handia dagoen eta istripu ugari gertatzen diren toki batean, eta distrakzio bat dela gidarientzat, eta jendearen osotasun fisikorako, oro har, arriskugarria dela, bereziki Berriozarko bizilagunentzat, bertatik iragan behar izaten baitira.
Adierazten du, gainera, pantailak, gauez, argi-sorta bat proiektatzen duela, eta argi-sorta hori Berriozarko etxebizitzetako fatxadetan islatzen dela, eta, bere ustez, argi-kutsadura ere eragin dezakeela.
Gehitzen du 2010eko irailaren 10ean, gogoeta horiek helarazi zizkiela Iruñeko Udalari Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, zehatz zezaten ea instalazio hori legearen arabera egina zen. Kexa hau aurkezteko egunean, oraindik ere ez du inongo erantzunik jaso.
Kexa aztertuta, erakunde honek zehazki esku hartzeko zer aukera zituen jakiteko, erakunde hau bera arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz, txosten bana eskatu genien Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari eta Iruñeko Udalari.
2010eko azaroaren 5ean jaso genuen Herri Lan, Garraio de Komunikazio Departamentuari eskatutako txostena, non ondokoa esaten baita hitzez hitz:
Pantaila Iruñeko udal barrutiko hiri lursail batean jarrita dago. Hori dela eta, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuak ezin izan du jardun publizitatea dela-eta jardun ohi duen moduan, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legea zorrotz betez. Gai udal eskumenekoa denez eta Iruñeko Udalarekin harremanetan jarri ondoren, jakin dugu zenbait kudeaketa egiten ari direla arazoari konponbidea emateko
.
2010eko azaroaren 8an, erakunde honek berriz ere jo zuen Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentura, jakiteko ea erantzuna emana zion edo emanen zion kexa-egileak departamentu horretan 2010eko irailaren 10ean aurkeztutako idazkiari.
2010eko azaroaren 23an, eskatutako informazioa jaso zen. Honakoa da haren edukia, hitzez hitz:
2010eko irailaren 21ean, idazki bat igorri zitzaion Berriozarko Udalari –haren alkatea [?] jauna da–, eta adierazi zitzaion adierazitakoa Iruñeko Udalaren eskumenen esparruko gai bat dela
.
2010eko azaroaren 11n, Iruñeko Udalari eskatutako txostena jaso genuen. Bertan, Hezkuntza Departamentuak honakoa adierazten zuen:
“2010eko irailaren 15ean, udal honetako Gerentziaren Erregistroan Berriozarko Udaleko alkatearen idazki bat jaso genuen. Hartan, irudiak mugimenduan (bideoa) ematen dituen tamaina handiko publizitate-pantaila bat REFENA barrutia (Iruñeko iparraldeko saihesbidearekin mugakidea den aldean dago) kokatuta dagoen Nafarroako Gobernuaren jabetzapeko lursailean jartzeak erakar litzakeen kalteak azaldu ondoren, adierazten du bere alkatetzak ez duela horretan inongo erantzukizunik.
2010eko irailaren 16an, Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko ikuskapen txosten baten bidez egiaztatzen da egiazki pantaila hori egon badagoela; izan ere, masta bat badago, eta hark eusten dio metalezko egitura bati, eta egitura horretan, berriz, pantaila bat dago, non publizitate-iragarkiak proiektatzen diren. Egiaztatzen da, halaber, bai masta bera, bai metalezko egitura lursailaren mugapean daudela.
Instalazio hori zilegi egiteko baimenik ez dagoela egiaztatuta, behar den txosten juridikoa eman ondoren, 2010eko irailaren 17an udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Garapen Iraunkorreko zinegotzi delegatuak 2010eko irailaren 17an ebazpena eman zuen (RUD 17-SEP-10 (2/UV); haren bitartez, besteak beste, “[?]” entitateari agindu zitzaion berehala hura erabiltzeari utz ziezaiola, eta horren berri eman zitzaion udaltzaingoari eta Iberdrolari, behin betiko uzte hori gauzatzeko behar ziren kautelazko neurriak hartze aldera; aipatutako sozietateari, halaber, eginiko instalazioa legeztatzeko errekerimendua egin zitzaion, beharrezkoa izanez gero, eta ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen, aldarazitako errealitate fisikoa lehengoratu beharko zuela; halaber, zehapen espedientea zabaldu zitzaion entitate horri, ustez publizitate-pantaila bat udal lizentziarik gabe jartzeagatik, eta hamabost eguneko epean entzunaldia eman zitzaion.
2010eko urriaren 15ean, Berriozarko Udalak aipatutako ebazpena jaso zuen.
Aldi berean, 2010eko irailaren 24an, udal honetako erregistroan lizentzia-eskari bat jaso zen, aipatutako instalazioa legeztatzeko –2010/3281 zenbakiko obra-lizentziako espedientea–; eskari hori, behar den errekerimendua egin ondoren, beharrezko dokumentazioa falta baitzen, osatu egin zen, 2010eko urriaren 21eko eta azaroaren 8ko eranskinekin. Gaur egun, espediente hori udal honetako Hiritarren Segurtasunaren Alorreko trafikoko txostenak aurkezteko zain dago.
Halaber, udaltzaingoak eta Iberdrolak behar diren kudeaketak egin dituzte aipatu instalazioaren erabilera bertan behera uztarazteko, araupean jartzen ez den bitartean.
Udal honek jotzen du zuzen jokatu duela aipatutako argi-pantaila modu irregularrean jartzearen ondorioz eragindako egoera ez-legitimoa araupean jartze aldera eginiko diziplina-jarduerei dagokienez eta jarduera horiek Berriozarko alkateari helarazteari dagokionez, kontuan izanda horri guztiari buruzko izapide administratiboak oraindik ere ez direla amaitu.
Jarduketa horiei buruzko informazio zehatza eman izan da udaleko Hirigintza Batzordearen bileretan; izan ere, bilera horietan, Hirigintzaren Alorreko zuzendariak eta Gerentziako gerenteak gertatutakoaren berri eman zuten, aktetan jasota ageri den bezala (azkena 2010eko urriaren 27koa da).
Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza Alorrak egindako txostena, hitzez hitz honako hau dioena:
“Udal honek 2010/3281 zenbakiko obra-lizentziaren espedientea izapidetu duela, hura araupean jartzeko, eta trafikoari buruzko behar diren txostenak eman dituela Herritarren Segurtasunaren Alorrak, eta, halaber, Hirigintza eta Etxebizitza Alorrak txosten teknikoa eman duela, eta horietatik guztietatik ondorioztatzen dela aplikatzekoak diren arauak bete direla eta ez dela bide-segurtasuna arriskuan jarri, ez gidariena, ez bidaiarietan, eta pantailaren funtzionamendu-araubideak ez duela kaltetu herritarren bizi-kalitatea; hori guztia, Argiteria gaueko ingurumena babestearren antolatzeari buruzko azaroaren 9ko 10/2005 Foru Legean eta hura garatzeko irailaren 17ko 199/2007 Errege Dekretuan ezarritakoaren babesean.
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Alorrak emandako txostena, non honakoa ageri baita jasota:
“Zortziko biribilgunearen ondoan jarritako pantailari dagokionez, ez dago herritarren segurtasunaren arloko inongo araurik hartan zuzenean eragina duenik, Iruñeko udalerriaren barruan, ezpada Publizitateari buruzko Udal Ordenantza, zeina, 5. puntuan, honakoa jasotzen baitu:
“Ez ibilgailuentzako errepideetan, ez espaloietan, ez eta bideko trafikoaren edo oinezkoen segurtasuna arriskuan jar daitekeen beste inongo tokitan ere. Espaloirik ez dagoen tokietan ere, ez da baimenik emanen publizitate-hesiak jartzeko, errepidearen bi aldeetako hiru metroko babes-esparru batean. Hori guztia, halere, ez da eragozpena izanen Nafarroako Errepideei buruzko Foru Legeak udal barrutian zehar doazen errepideetarako ezartzen duenenerako.”
Hala eta guztiz ere, badirudi Udaltzaingoak eginiko txostenetik ondorioztatzen dela ezen pantaila horrek ez duela segurtasuna auzitan jartzen, zeren eta ez baita gertatu biribilgune horretan istripuek gora egitea, aurreko urteekin alderatuta, eta gertatu diren istripuek ere, dirudienez, ez dute pantaila horrekin zerikusirik izan.”
Iruñeko Udaltzaingoaren txostena, zeinak honakoa baitio hitzez hitz:
“10 metro bider 4 metro dituen pantaila bat jarri da, 7 metroko zutoin batekin, Zortziko biribilgunean, hain zuzen ere Gipuzkoako etorbideak eta PA-30 errepideak bat egiten duten tokian. Kontsulta egin zaio Iruñeko Udaltzaingoari, jakiteko pantaila horrek distrakzioren bat eragin ote dien gidariei eta, horren ondorioz, biribilgune horretan istripu gehiago izan ote diren.
Iruñeko Udaltzaingoko Atestatuen Taldeko 035Y inspektoreordeak eginiko txostenaren arabera eta Foruzaingoko Atestatuen Taldeak emaniko azalpen teknikoen arabera, ondoriozta daiteke biribilgune horretan gertaturiko istripuen arrazoia izan dela pasatzeko lehentasuna ez errespetatzea eta biribilgunetik irteterakoan gertaturiko irteera-mozketak egitea.
Gaur arte, ez dago jasota pantaila horrek bideko erabiltzaileak distraitu izana, eta istripu-kopuruari dagokionez, joan den urtekoaren oso antzekoa da.
Decathlonenbiribilgunea izenaz ezagutzen denaren parean.
Lehenengo gaiari dagokionez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak idazki bat igorri zion kexa-egileari, 2010eko irailaren 21ean, eta haren bidez adierazi zion publizitate-pantaila Iruñeko udal barrutiko hiri lursail baten barruan kokatuta dagoela, eta, horrenbestez, gaia Iruñeko Udalaren eskumenenekoa dela.
Bestalde, Iruñeko Udalak egiaztatu zuen publizitate-errotulu bat jartzeko lizentziarik ez zegoela, eta 2010ko irailaren 17an, Hirigintza, Etxebizitza eta Garapen Iraunkorreko zinegotzi delegatuak ebazpen bat eman zuen, zeinaren bidez, besteak beste, erabilera hori bertan behera uzteko agintzen baitzuen. Halaber, [?] entitateari errekerimendu bat egin zitzaion, egindako instalazioa legezta zezan, eta ebazpen hori kexa-egileari helarazi zitzaion 2010eko urriaren 15ean.
Erakunde honek uste du bai Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak –arloan eskumenik ez duenak–, bai Iruñeko Udalak bete egin dutela [?] jaunak aurkeztutako idazkiei erantzuna emateko daukaten legezko betebeharra, eta, horrenbestez, ez dela antolamendu juridikoak kexa-egileari aitorturiko eskubideen urratzerik gertatu.
Iruñeko Udalak hirigintza-diziplinaren arloko behar ziren jarduketak egin zituen argi-pantailaren instalazio irregularrak sorrarazitako egoera ez-legitimoa araupean jartzeko; izan ere, hura araupetzeko beharrezkoa zen obra-lizentziari buruzko espedientea izapidetu zuen.
Hala eta guztiz ere, Udaltzaingoak eginiko gogoetak ezertan ere zalantzan jarri gabe, garrantzitsua da adieraztea kexaren xedea den publizitate-errotuluak hamar metro bider lau metro neurria duela, zazpi metroko zutoin batekin eta mugimenduan dauden argi-irudiekin, eta puntu horretan pilatzen den trafikoa dela-eta gune estrategiko batean kokatuta dagoela. Publizitate-panelaren ezaugarriek ezinbestez erakartzen dute edozein gidariren arreta, eta ez soilik haren ondotik zirkulatzen doazenena; izan ere, kokatuta dagoen tokiarengatik eta daukan dimentsioarengatik biribilgunera iritsi baino askoz lehenagotik ikus daiteke, eta distrakzioak eragin ditzake biribilgunera iristen diren neurrian gidariak abiadura pixkanaka gutxitzen joaterakoan, bai eta biribilgunean besteri paso lehentasuna emateko garaian ere. Gainera, argi dago mugimenduan dauden irudiak erabiltzen dituen publizitate mota hori jarri ohi dela, hain zuzen ere, pertsona ugarik ikusiko dituen toki batean, eta horixe da orain aztergai duguna.
Are gehiago, adierazi beharra dago trafikoko istripuen arrazoi nagusietako bat dela gidatzerakoan distraitzea, eta tamaina eta altuera handiko publizitate-errotulu bat, irudiak mugimenduan eskaintzen dituena, bideko zirkulazioan arreta ez jartzeko arrazoi logiko bat dela, bai gidarientzat, bai oinezkoentzat ere, eta, horrenbestez, bide-segurtasunerako arrisku bat dela.
Hori dela eta, erakunde honek uste du egokia dela Iruñeko Udalari iradokitzea trafiko handia duen bidegurutze batetik –hain zuzen ere Iruñeko ingurabideak (PA-30 errepidea) eta N-240 errepideak (Gipuzkoako etorbidea) bat egiten duten tokitik– irudiak mugimenduan eskaintzen dituen publizitate-pantaila kentzeko aukera azter dezan, bai ibilgailuen istripuei aurrea hartzeko, bai zerbitzu publikoen funtzionamenduen ondoriozko erantzukizun objektiboarengatik bidezkoak izan daitezkeen kalte-ordainei ere aurrea hartzeko.
Horrenbestez, erakundea arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluarekin bat,
Iruñeko Udalari iradokitzea sakontasunez azter dezan irudiak mugimenduan eskaintzen dituen publizitate-pantaila, Zortziko biribilgunearen ondoan jarritakoa, Gipuzkoako etorbideak eta PA-30 errepideak bat egiten duten tokian, kentzeko aukera, hain zuzen ere pantaila horrek gidarien eta oinezkoen segurtasuna dela-eta eragin dezakeen arriskuarengatik.
Bi hilabeteko epea ematea Iruñeko Udalari iradokizun hau onartu duela jakinaraz dezan eta horren ondorioz hartuko dituen neurriei buruz informa dezan, edo, bestela, ebazpena ez onartzeko arrazoiei buruz informa dezan. Orobat ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34. artikuluko bigarren atalean jasotzen den moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia