Partekatu edukia
Gizarte ongizatea
Gaia: Retraso en resolución de expediente de renta básica
Exp: 10/937/B
Nº: 28
Gizarte ongizatea
2010eko abenduaren 16an, [?] jaunak izenpetutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa bat agertzen zuen Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren aurka, oinarrizko errentaren prestazio baten ebazpenean geroratzeagatik.
Kexa-idazkian azaltzen zuen joan den urriaren 20an oinarrizko errentaren prestazioa berritzeko eskatu zuela. Alabaina, kexa aurkezteko egunera arte, ez da eskari horri buruzko ebazpenik eman.
Azaltzen du egoera ekonomiko txarrean dagoela, eta azkeneko bi hilabeteetan ez duela ordaindu bizi den etxebizitzako alokairua. Hori dela eta, beldur da jabeak maizter-botaketa eskatuko duen. Hori dela eta, eskatzen du bere eskaera ahal bezain laster ebatz dadila.
Kexa jasota, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentura jo nuen, planteaturiko gaiari buruzko txosten bat eskatzeko.
2010eko urtarrilaren 31n, Departamentuaren txostena sartu zen erakunde honetan, eta bertan honakoa azaltzen da:
“[?] jaunak oinarrizko errentaren prestazioa jaso izan du 2009ko azaroaren 1etik. Prestazio horren azken kontzesioa 2010eko ekainaren 1etik azaroaren 30era arteko aldiari dagokiona da eta hileko 633,30 eurokoa izan da.
Egiazki, Ibrahima jaunak adierazi duen bezala, bere prestazioa berritzeko eskaera 2010eko urriaren 22an aurkeztu zuen, eta une honetan hura baloratzeko prozesuan gaude.
Oinarrizko errentari buruzko eskaeren balorazioa eta ebazpena erregistroko hurrenkerari hertsiki jarraituz egiten da; hau da, eskaerak izapidetzerakoan ez dago inongo lehentasunik, oinarrizko gizarte zerbitzuek justifikatutako eta proposatutako apartek egoera jakin batzuetan izan ezik, izapidetzean geroratzeak konponezineko kaltea eragin lezakeenean”.
Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duenak, berrogeita bost eguneko epea ezartzen du oinarrizko errenta emateko naiz ukatzeko.
Kexa-egileak oinarrizko errentaren berritzea 2010eko urriaren 20an eskatu zuen, eta berritzeko eskaera ebaluatzek prozesuan dagoela dioen txostena 2011ko urtarrilaren 24koa da; izan ere, une horretan jada aipatutako arauetan finkaturiko berrogeita bost eguneko epea iraganda zegoen.
Horri dagokionez, adierazi beharra dago Administrazio Publikora hari zerbait egin dezan eskatzeko idatziz jotzen duen herritar orok eskubidea duela, gutxienez ere, bide beretik erantzun bat jasotzeko espedientea ebaztek arauetan ezarritako epean, alde batera erantzun hori baiezko edo ezezkoa den.
Hori heldu da herritar guztiek beren gaien administrazio egokirako duten eskubidetik, zeina Europar Batasunean jaso zen eta barneko antolamendu juridikoan sartu zen eskubidea baita, hain zuzen ere Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Nafarroako Foru Komunitatek Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak jarraitu beharreko Administrazioaren jardunbide egokiaren Kodea onetsi zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urtarrilaren 25eko 46/2010 Foru Aginduan.
Horrenbestez, erakundea arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluarekin bat,
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari gogoraraztea legez behartua dagoela herritarrek aurkezten dizkioten eskabide eta eskari guztiak behar den epean ebaztera; besteak beste kexa-egileak oinarrizko errentaren berritzea eskatzeko aurkeztu zuen eskaria behar den epean ebaztera behartuta dago.
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari gomendatzea ahal den guztian arin dezala espedientearen izapidetzea, hura erregelamendu bidez ezarritako gehieneko epetik ahal bezain hurbil ebazte aldera.
Bi hilabeteko epea ematea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari gomendio hau onartu duela jakinaraz dezan eta horren ondorioz hartuko dituen neurriei buruz informa dezan, edo, bestela, ebazpena ez onartzeko arrazoiei buruz informa dezan. Orobat ohartarazten diot hala egiten ez badu Nafarroako Parlamentuari igorriko diodan urteko txostenean sartuko dudala kasua, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34. artikuluko bigarren idatz-zatian jasotzen den moduan.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia