Partekatu edukia
Herri Lanak eta Zerbitzuak
Gaia: Responsabilidad por daños causados por toro de fuego en fiestas patronales
Exp: 12/248/O
Izapidetzen
Zerbitzu Publikoak
2012ko apirilaren 11n erakunde honetan [?]ren idazki bat jaso zen. Horren bidez, kexa bat aurkeztu zuen Esteribarko Udalaren aurrean tokiko erakunde horrek aurkeztu zuen ondare erantzukizuneko erreklamazio bat ukatu baitzion.
Honakoa azaldu zuen interesdunak kexa-idazkian, zehazki:
[?]antolatuta. Horren guztiaren ondorioz, bere ibilgailuko hiru kristal (aldameneko biak eta aurrekoa) erre ziren.
Kalteak konpontzeak 845,78 euro kostatu zuen. Elkarte horretara jo zuenean konpon zezaten eskatze aldera, aitortu zioten ez zeukatela erantzukizun zibileko asegururik.
Esteribarko Udalean erreklamazioa aurkeztu eta gero, horrek azaldu zuen ez zuela ardura bere gain hartuko eta elkarteak ez zeukala baimenik jaietan zehar pirotekniako jarduerak burutzeko.
Elkartearekin hainbat bider harremanetan jarri ostean, azaroaren erdialdean, elkarteak 138,18 euro ordaintzeko erabakia hartu zuen (aldameneko kristaletako bati dagokiona).
Kexa aztertuta, erakunde honek zehazki esku hartzeko zer aukera zituen jakiteko, erakunde hau bera arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak ezarritakoari jarraiki, azaldutako gaiari buruzko txosten bat eskatu zion Esteribarko Udalari.
2012ko maiatzaren 17an, erakunde honetan administrazio espediente bat jaso zen. Bertan, Esteribarko Udalaren iritzia azaltzen da, hau da, ez duela uste bere jarduera eta eragindako kaltearen artean kausa-loturaren bat dagoenik.
Konstituzioaren 106.2. artikuluak onartzen du herritarrek kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dutela euren ondasunek eta eskubideek jasaten duten edozein kalteren ondorioz, ezinbesteak eragindako kasuetan salbu, eta, betiere, kalte hori zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondorio izanez gero.
Konstituzioaren agindu horretan oinarrituta, tokiko administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 317.3. artikuluak Nafarroako tokiko erakundeen ondare erantzukizuna du hizpide. Erantzukizun hori zerbitzu publikoen funtzionamenduaren edo aginpideen, funtzionarioen edo eragileen jardueraren ondoriozkoa izan daiteke, betiere, legeria orokorrean ezarritako terminoetan.
Arauetara bidaltzea Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 139. artikulura eta hurrengoetara egin dela ulertu behar da. Jurisprudentziak azpimarratu duen moduan, lege horrek erantzukizun objektiboko araubide bat osatzen du eta, horren arabera, kalte eraginkor, banakako eta ekonomikoki ebaluatu daitekeen kalte orok kalte-ordaina jaso ahalko du, betiere, zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondoriozkoa izan bada eta hori gain hartzeko betebehar juridikoa ez dagoen bitartean.
Dagozkigun ondorioetarako eta zentzu zabalean honako hauek jotzen dira zerbitzu publikotzat: administrazio jarduera edo funtzioak (Auzitegi Gorenaren 1997ko urriaren 10eko epaia) jokamolde aktiboak zein omisiozkoak barne hartzen dituztenak.
Tokiko erakundeek herriko jaiak arautzeko eta antolatzeko eskumena daukate, tokiko araubidearen oinarriak arautzen dituen legearen 25.2. m) artikuluak hala ezarri baitu. Horri dagokionez, Auzitegi Gorenak, 1998ko azaroaren 17ko epaian, xedatu zuen, ospakizunean eragindako kalteei dagokienez, administrazio titularrak ondare erantzukizuna ote duen egiaztatzeko, honako hau zerbitzu publikoen funtzionamenduaren eremuaren barruan dagoela: udalek antolatutako edo udalen babesa daukaten jai herrikoiak, nahiz eta jaien kudeaketa batzorde edota izaera juridiko independentea duten erakundeen esku egon. Epai berean zera adierazi da no cabe duda de que concurren las características propias de las actividades que tantas veces hemos considerado como incursas en el ámbito del servicio público a efectos de responsabilidad patrimonial, aun cuando la actividad o la organización directa corresponda a los llamados festeros y se encargue a una empresa privada, pues no cabe duda de que aquellos y esta aparecen a los efectos del desarrollo de estas actuaciones que el Ayuntamiento incluye en su programa de actividades, fomenta y patrocina
.
Udalaren eskumen hori aintzat hartuta, gure irizpidearen arabera, ulertu behar da udalek, zenbait kasutan, akzio edo omisio bidez bada ere, jarduera jakin baten ondoriozko erantzukizuna euren gain hartu behar dutela, betiere, jarduera horiek, kontrol bat egin ostean, sustatu, baimendu, ahalbidetu edo onartu badira.
Esku artean dugun kasuan, udalak argudiatu du ez dela kaltearen erantzulea; izan ere, ez zuen baimendu, beste jardueren artean, suzko zezenaren ospakizuna eta adierazi zuen, ospatuz gero, erantzukizun guztia antolatzaileena izango zela.
Espedientea ikusita, hala dela egiaztatu da, hau da, 108/2001 Ebazpenaren bitartez aitortu zela ez zuela jarduera piroteknikorik baimentzen (su artifizialak, suzko zezena, eta abar.) ospakizunaren inguruko erantzukizunari buruz lehen aipatu dugun oharra barne.
Hala ere, erakunde honen ustez, baimendutako ekintzan formula hori erabili bazen ere, ezin da ondorioztatu administrazioak, arlo horren gaineko eskumena duenak, erantzukizunik ez zuela ondorengo arrazoiak direla-eta:
Jarduera oztoporik gabe burutu zen, beraz, ulertu behar da udalaren nahia ospakizun hori debekatzea bazen, jarduera bertan behera utzi behar izan zuela eta, modu horretan, aldez aurretik ezagutzen zen eginkizun baten debekua gauzatu.
Udalak, ospakizuna onartzeaz gain, zabaldu egin zuen. Zentzu horretan, interesdunak azaldu du suzko zezena jaietako programaren barruan zegoela eta egiaztatu ahal da udalerriko web orrialdeak ( www.esteribar.org) suzko zezena
iragarri zuela 2011ko ekainaren 25erako, 21:30ean hain zuzen ere.
Jarduera sustatu zuen eta baimentze-egintzaren jasotzailea zen elkartea ez den beste hirugarrenen aurrean, ezin da erantzukizun posiblea eskualdatu
. Edonola ere, baimendutako ekintzaren ezarpenak eragina eduki dezake jardueran parte hartu zutenen arteko barruko harremanean baina ezin du beste herritarren egoera juridikoan eraginik eduki; izan ere, modu arrazionalean jarduera horixe kontrolatzeko eskumena duen administrazio organoari egotzi ahal diote.
Azken finean, erakunde honen aburuz, Esteribarko Udalak, bere eskumen eremuaren barruan dauden jaien ospakizunaren testuinguruan, jarduera bat ahalbidetu eta onartu zuen, tokiko erakundeak berak nolabait arriskutsua izan zitekeela aitortu zuen arren eta aldez aurretik horren berri eduki zuen arren. Hortaz, elementu horiek guztiak kontuan hartuta, ondorioztatu daiteke kaltea behin eginda ondare erantzukizuna egotzi ahal zaiola eta, ondorioz, interesdunari ibilgailuak duen kalteari dagokion zenbatekoa ordaindu diezaion gomendatu nahi diogu, elkarte sustatzaileak dagoeneko ordaindu dion zenbatekoa kenduta.
Aurreko gogoetek ez dute esan nahi eztabaidak hizpide duen udalaren jarduera –ezaugarri horiek dituen eginkizun bat baimentzea edo ahalbidetzea herritarrek gozatu dezaten- legez kanpokoa edo irregularra izan zenik baina ondare erantzukizunari dagokionez, udalak inolako loturarik ez duela adierazteak, lehen azaldu den moduan, izaera objektiboa dauka.
Aurreko guztia dela-eta, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 34.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz,
Esteribarko Udalari gomendatzea kexagilearen aurrean ondare erantzukizuna gain hartu dezan eta eragindako kalteari dagokion zenbatekoa (ordaintzeke dagoena) aitortu eta ordaindu dezan.
Bi hilabeteko epea ematea Esteribarko Udalari ebazpen honen onarpenari buruz eta hura dela-eta hartu beharreko neurriei buruzko informazioa bidal diezadan, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34. artikuluko bigarren idatz-zatian ezarritakoarekin bat eginez.
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia