Europako Arartekoa
Europako Arartekoak Europar Batasuneko erakunde eta organoen administrazio txarreko kasuei buruzko erreklamazioak ikertzen ditu.
Europar Batasuneko kidea den estaturen bateko nazionalitatea baduzu edo hartan egoiliarra bazara, erreklamazio bat aurkez diezaiokezu Europako Arartekoari. Erreklamazioak aurkez ditzakete, halaber, Europar Batasunean legezko helbidea duten enpresa, elkarte eta bestelako entitateek.