Partekatu edukia
Nafarroako ararteko Francisco Javier Eneriz Olaecheak Gorte Nagusietako ararteko Enrique Mugica Herzogi lehenbizikoak jaso duen kexa bat igorri dio. Hain zuzen ere, Tuterako herritar batek erakunde honetara bidalitako kexa da. Cosladako udaltzainek isuna bidali zioten bigarren ilaran uzteagatik autoa, nahiz eta ez bera ez eta bere autoa ere ez diren sekula hiri horretan egon.
Herritar horrek araudiaren arabera hel egin zion isun horri, baina Cosladako Udalak ez zuen helegitea onartu eta berriro bidali zion isuna, baina emendatuta. Hori ikusirik, tuterarrak salaketaren buletinaren kopia exijitu zuen, Cosladako udaltzainak oker zebiltzala frogatzeko asmoz.
Udalak, ordea, kopiarik ez ziola emango erantzun zion. Ondorioz, berriro ere hel egin zion isunari, bere sineste sendo moralek egin ez duen gauza bat onartzen uzten ez diotela argudiatuta. Cosladako Udalak, ordea, erantzun zion ez bazuen ordaintzen bere autoa enkantean jarriko zutela eta, gainera, autoa atzemateak, lekuz aldatzeak, han edukitzeak eta enkantean jartzeak dituzten gastuak ordaindu beharko zituela (gutxi gorabehera 2.000 euro).
Cosladako Udalak horrelako jarrera zuela aintzat harturik, tuterarrak isuna ordaindu zuen eta Nafarroako Arartekora kexa bidali, udal batek berezko behar ez lukeen jarrera hori salatzeko.
Partekatu edukia