Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión con el Presidente de Think Tank Institución Futuro
Bilera Think Tank Institución Futuroko presidentearekin

Think Tank Institución Futuro erakundearekin topaketa

2025 urria 14

Patxi Vera Nafarroako Arartekoa José Ramón Lacosta presidentearekin bildu zen joan den urriaren 10ean, Institución Futuro erakundearen egoitzan.

Bileran, Patxi Verak eta José Ramón Lacostak bi erakundeen jarduera-ildo nagusiak partekatu zituzten, eta Nafarroak bizikidetzaren, kulturartekotasunaren, prestakuntzaren, enpleguaren, etxebizitzarako sarbidearen, zerbitzu publikoen egoeraren eta enpresa-lehiakortasunaren arloan dituen erronka sozioekonomiko nagusiei buruzko iritziak trukatu zituzten.

Gainera, bat etorri ziren Nafarroako herritarren ongizatea hobetzeko, gardentasuna sustatzeko eta administrazioen eta politika publikoen funtzionamendu egokian laguntzeko interes komunarekin.

Lan-saioan izan ziren, halaber, Think Tank Institución Futuro erakundeko zuzendaria, Ana Yerro, eta Nafarroako Arartekoaren kabineteburua, Amaia Madinabeitia.

 

ARGAZKI-OINA: Ezkerretik eskuinera, José Ramón Lacosta, Institución Futuro erakundeko presidentea; Patxi Vera, Nafarroako Arartekoa eta Amaia Madinabeitia, Nafarroako Arartekoaren kabineteburua.

Partekatu edukia